Azaro euritsu, urte garitsu

Klima larrialdiari nondik heldu?


2026ko otsailaren 24a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Energia trantsizioaren bueltan bada nahasgarria den fenomenoa. Batetik, gero eta energia berriztagarri gehiago sortzen da; Nafarroan, adibidez, kontsumitutako energia guztiaren %28ra iritsi zen 2024an (2024ko Nafarroako balantze energetikoa). Bestetik, hainbat arrazoi dela eta, elektrizitatearen kontsumoa ez atzera ez aurrera dago Nafarroan 2010etik gaurdaino, ekonomia asko hazi bada ere. Eta antzera EAEn eta Espainiako Estatuan.

Oraindik ere berriztagarrien produkzioa energia guztiaren zati txikia da mundu mailan. Hala ere, azken 25 urteetan ekoiztu den energia berriztagarria bider sei handitu da. Bilakaera itzela da, eta ez da gaitza irudikatzea 2050erako kontsumituko dugun argindar guztia berriztagarria izango dela –Nafarroan eta herrialde askotan ia bada, baina horrek ez ditu CO2 igorpenak jaitsi– eta energia kontsumo osoan zati handia izango duela elektrizitateak. Zenbat? Batek daki!

Begi-bistakoa da berriztagarrien igoera erraldoi hori, kontua da orain arte bederen horrek ez duela ekarri energia fosilen beherakadarik, eta horiek dira munduan kontsumitutako energia guztiaren %80 2024an, IEA Energia Agentziaren arabera (%82 2013an). Edozein modutan, ez dago zalantza handirik elektrifikazioan aurrera egin ahala asko murriztuko direla. Zenbateko murrizketa eta zenbat denboran? Hori ere zalantza handia da, batez ere ez  duelako zerikusirik soilik zuzenean erretzen den energia motarekin, zerikusi duelako ere gure gizarte garatuetan nagusi diren materialen ekoizpenarekin, hala nola zementua, altzairua, plastikoak edota fertilizanteak, eta horiek, gaur gaurkoz, oso lotuta daudelako energia fosilei. Azken finean, energia eta materialak oso garrantzitsuak badira ere, inportanteena horiek hauspotzen dituen hazkunde ekonomikoan oinarritutako garapen eredua delako.

Orduan, zer da garrantzitsuena klima larrialdiari aurre egiteko? Bat, energia fosilak murriztea; bi, bide horretan goi eta behe mailako teknologiak ahalik eta gehien erabiltzea; eta hiru, desazkunde adostua bideratzea (kontsumo jaitsiera handia, gizarte aldaketa... deitu gura den moduan). Hirurak dira ezinbestekoak lurraren berotzeari aurre egiteko, eta bai, gure inguruetan askoz zentral eoliko eta fotovoltaiko gehiago ikustera ohitu beharko dugu, eta hori badator. Baina aipatu hiru aldagai nagusi horiekiko, berehalako beste bi arazo handi ere badira: bata, berriztagarrien zabalkundea herritarren gehiengoa eta ingurumena diruzale predatzaileetatik defendituz egin behar dela; eta bestea, energiaz eta teknologiaz asko hitz egin eta egiten den bitartean, hirugarren aldagaiak, desazkundearenak, ahanzturaren putzuan erorita jarraitzen duela, eta bertako zein munduko agintarientzat anatema dela. 

Kubatarrak "gerra egoeran" daude herrialdea AEBen erasotik defendatzeko
Kubako lehendakari Miguel Díaz-Canelek telebistaz jakinarazi du herrialdeak indarrean jarri duela “defentsarako prestakuntza plana”. AEBen jarrera oldarkorrari erantzuteko abiatu dute plana eta horren arabera, besteak... (+)
Aire kalitatearen neurketa EAEn ez da EBk agintzen duen moduan egiten, Ekologistak Martxanek salatu duenez
Europako Ingurumen Agentziak parametro batzuk erabiltzen ditu Europar Batasuneko lurraldean airearen kalitatea neurtzeko eta 2019tik estatu guztiek horixe bera erabili beharko lukete, baina Ekologistak Martxan... (+)
Artousteko eski estazioan atzera bota dute plastikozko eski pista
Urtarrilaren hasieran hartu du erabakia estazioak, bertako arduradunek azaldu dutenez, plastikozko pista zapaltzeko makina erosi behar zutela ohartu zirenean. Pirinioetako Ossau bailara ezaguneko Laruns hiriko... (+)
Zizur Nagusiko hiru eskola publikoentzat jantoki publiko bateratua eraikiko da
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak jantoki berri baterako lizitazioari ekin dio Zizur Nagusian (Nafarroa), herriko hiru eskola publikoentzat eskola jantoki bat eraikitzeko. Eskola horietan 1.329 ikasle ari... (+)
Otsoa, basurdea eta txerri izurritea
Kataluniara begira da Espainiako Estatuko lurralde ugari, eta horien artean oso adi dira Aragoi eta Hego Euskal Herria ere. Basurde eta txerrientzat oso kutsakorra eta... (+)
gora