Baratxuria, zazpi gaitzen kontrakoa.

Solariako argindar linearen ibilbide berrituaren aurka azaldu dira Gueñeseko eta Galdameseko udalak

Gueñeseko eta Galdameseko udalek alegazioak aurkeztu dituzte, Solariak proposaturiko ibilbide berriak kalte kulturalak, arkeologikoak eta ekologikoak eragingo lituzkeela salatuta. Linearen %75 lurperatzea erabaki du enpresak. Alegazioak aurkezteko epea martxoaren erdialdera arte irekita egongo da.


2026ko martxoaren 03a
Otsailaren 21ean Solariaren makroproiektua gaitzetsi dute Arabako bederatzi udal eta 130 administrazio batzarrek
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Energia fotovoltaikoa ekoizten duen Solaria enpresak moldatu egin du Arabako parkeetan sortutako argindarra Arabatik Bilboko porturaino eramango lukeen goi tentsioko linearen ibilbidea. Arabako bederatzi udal eta 130 administrazio batzar izan ziren aurreko ibilbidearekiko desadostasuna erakutsi zutenak. Oraingo proposamenean, linearen %75 lurperatzea erabaki du enpresak, eta Bizkaiko 31 kilometro zeharkatuko lituzke. Martxoaren erdialdera arte dago alegazioak aurkezteko epea. Ondoren Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Sailak Ingurumen sailaren eskuetan utziko du proposamena, eta bien onespena izan ezean bertan behera geratuko da.

Gueñeseko eta Galdameseko udalek ibilbide berriarekiko alegazioak aurkeztu dituzte. Lineak lurpetik joanda ere ingurumenean kaltea sortzen duela salatu dute, azpiegiturak eraiki beharko direlako eta lurrean eraldaketak egingo direlako. Kalte kulturala eta arkeologikoa ere eragingo duela salatu dute, eta ohartarazi dute Trianoko mendietako biotopo babestutik gertuago igaroko litzatekeela ibilbidea.

Galdameseko Udalak alegatu du ere aurreko proposamenean linearen kilometro gutxiago igarotzen zirela udalerritik, eta proposamen berriarekin kalteak handiagoak liratekeela. Udalaren arabera, “energia garbien aldeko politikek ezin dituzte kalteak eragin biodibertsitatean”, eta lekuko kontsumoaren araberakoa izan beharko luke argindarraren ekoizpena.

Gueñeseko Udalak, bestalde, “landa ingurunea eta natura ondarea errespetatuko dituen eredu energetiko baten aldeko apustua” egiten duela gogorarazi du, eta “Enkarterriko eta Gueñeseko errealitatetik urrun dauden proiektu espekulatiboen aurka” azaldu da.

gora