Erle uxatuak eztirik ez

Artousteko eski estazioan atzera bota dute plastikozko eski pista

Urtarrilaren hasieran hartu du erabakia estazioak, bertako arduradunek azaldu dutenez, plastikozko pista zapaltzeko makina erosi behar zutela ohartu zirenean. Pirinioetako Ossau bailara ezaguneko Laruns hiriko eski estazioa da Artouste, aski ezaguna mendira igotzeko duen trenagatik.


2026ko urtarrilaren 09a
Terueleko (Espainia) Virgen de la Vegako pista
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

2024ko udaberrian hasi ziren proiektuarekin bueltaka eski estazioan eta arduradunek Akitania Berriko erakundeen 76.000 euro ere lortu zituzten proiektuak aurrera egin zezan; guztira, 372.000 euroko inbertsioa egin behar zuten.

Akitania Berriko Alderdi Berdeak hasieratik erakutsi zuen asmoarekiko desadostasuna eta urte eta erdi honetan haren aurka aritu da. Azken urteetako joerarekin, eski estazioek gero eta arazo handiagoak dituzte elur eskasiarekin, eta honen gisako proiektu surrealistak plazaratzen dira pistan eskiatzeari eusteko.

Proiektuaren aurka aritu den Alderdi Berdeko Jean-François Blanco erregio hautetsia pozik agertu da erabakiarekin: “Berri ona da urtea hasteko”. Plastikozko pistaren aurkakoen ustez, zentzugabea da nola hala eta edozeren gainetik goitik behera mendian labaindu behar hori, eta nola hala amaitu behar da mendiak barrakak edo jolas parke bihurtzeko dagoen joera horrekin.

Blancok dioenez, “epe ertainera eski estazioen eredua agortuta dago. Beste eredu bat topatu behar da, horrenbeste baliabide publiko xurgatzen duten eski estazioen eredutik atera ahal izateko. Ezin ditugu natur guneak erabili jolas guneak eraiki eta mendiak artifizialtzeko. Artzaintza zaindu behar da, natur gune basatiak eta paisaia bikainak. Horiek egiten dituzte mendiak benetan erakargarri”.

Erreporterre-n azaldu da albistea eta Jean-Chistophe Lalane Artousteko estazioko zuzendariak bertan azaldu duenez, oraintsu amaitu dute beren karbono-aztarnaren azterketa. “Konturatu ginen gomazko pista hori zapaltzeko makina berezia erosi behar genuela, eta horrek gure deskarbonizazio ibilbidea zalantzan jartzen zuen”. Dioenez, trenak ematen die diru sarreren %80a eta gainerakoa eskiak eta bestelako jarduerek, erdi eta erdi gutxi gorabehera.

Europako hainbat lekutan jarri dira edo jartzen ari dira plastikozko pista hauek, baina ez da segurua oraindik nola garatuko diren. Sarean bilaketa eginda plastikoan eskiatzea zer den ikusi dugu, adibidez Espainiako Teruel probintziako Alcala de la Selvako pista honetan, estatuko lehena. 

Lizarrako alkateak gezurra esan zuen osoko bilkuran Ceutako bilkurara joan ahal izateko
Joan den asteazkenean FEMP Espainiako Udal eta Probintzien Federazioak Ceutarekiko elkartasunez bilkura deitu zuen 20:00etarako. Lizarrako udaletxean osoko bilkura egiten ari ziren, baina UPNko taldeak... (+)
30etik gora udalerriri eragingo die hidrogeno zuriaren bilaketa lanek
Joan den ekainaren 5ean Espainiako Aldizkari Ofizialak jakinarazi zuenez, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Aralar 1 proiektuan Mantle8 Iberia SL enpresari baimena eman zion Euskal... (+)
Hidrogeno naturala bilatuko dute Euskal Herriko mendietan: lau pista garrantzitsu
Uda honetan Gipuzkoako eta Arabako ekialdean, eta Nafarroako Iparraldean hidrogeno zuria edo naturala bilatzeko baimenak eman ditu Espainiako Trantsizio Energetikorako Ministerioak. Mantle8 enpresa frantziarrak egingo... (+)
Landare: 34 urte elikadura ekologikoa arrakastaz ereiten
Iruñeko Arrotxapea auzoan eta Atarrabian (Nafarroa) ditu bere dendak Landarek, produktu ekologikoen kontsumitzaile elkarteak. 3.500 bat bazkide, helburu nagusi batekin: ekologikoan kontsumitzea, gertuko ekoizleekin, eta... (+)
Danoneren eta Nestléren umeentzako jaki ontziak milaka mikropastikoz kutsatuta daude, Greenpeacek egindako ikerketaren arabera
Greenpeacek aste honetan eman du bere ikerketaren berri, eta bertan zehazten denez, plastikotan bildutako haurtxoentzako elikagai horiek polimero sintetikoen sarbide handia dira. Horietako errazio elikagai... (+)
gora