Eguzki eta euri, martxoko eguraldi.

Zizur Nagusiko hiru eskola publikoentzat jantoki publiko bateratua eraikiko da

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak jantoki berri baterako lizitazioari ekin dio Zizur Nagusian (Nafarroa), herriko hiru eskola publikoentzat eskola jantoki bat eraikitzeko. Eskola horietan 1.329 ikasle ari dira gaur egun eta proiektuaren kostua milioi bat eurotik gorakoa izango da, departamentuak osorik finantzatuko duena.


2026ko urtarrilaren 09a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Erreniega, Camino de Santiago eta Catalina de Foix dira hiru eskolak eta dagoeneko partekatzen dute espazio bat. Zizur Nagusiko Udalak orube bat utzi dio Hezkuntza Departamentuari eta hor eraikiko da jantoki berria. Lizitazioak eta obraren zuzendaritzak 108.000 euroko kostua izango du. Eraikinak 360 m2 izango ditu eta Hezkuntza Departamentuak finantzatuko du osorik, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Proiektua 2026an idatziko da eta ondoren ekingo zaie lanei. Eskoletako jantokien kudeaketa enpresei azpikontratatu ohi zaie azken hamarkadetan eta gaur egun ere oraindik haiek dira nagusi zerbitzu horretan, baina azken hamarkadan aldaketak gertatzen ari dira lurraldean.

Aldaketa horien azken urrats handia Nafarroako Gobernuak kaleratutako 58/2024 dekretua da, zeinaren arabera, herrietako eta eskualdeetako jantoki zerbitzuak bultzatzen diren. Horren ondorioz, dagoeneko 38 eskolek izango dituzte gisa horretako eskola jantokiak Nafarroan.

Zerbitzu hobekuntza horrekin, eskola jantokietako eskaintza hobetu nahi da, elikadura osasungarriagoa, bertakoa eta inklusiboa eskainita; eta hainbat eskualdetan azpimarratzen ari denez, ahal den neurrian, baita ekologikoa ere. Leitza eta Araitz-Betelun ere eskualde jantokia egin berri dute, eta arduradunek proiektua nola doan azaldu zuten iragan abenduan Egonarria podcastean.

2025eko abenduan, halaber, dagoeneko ildo horretan ari den Etxarri Aranazko San Donatu eskolako jantokiak Espainiako Gobernuko Gizarte Eskubide, Kontsumo eta Agenda 2030eko Ministerioaren Aparteko jantoki izendapena jaso zuen.

Kubatarrak "gerra egoeran" daude herrialdea AEBen erasotik defendatzeko
Kubako lehendakari Miguel Díaz-Canelek telebistaz jakinarazi du herrialdeak indarrean jarri duela “defentsarako prestakuntza plana”. AEBen jarrera oldarkorrari erantzuteko abiatu dute plana eta horren arabera, besteak... (+)
Aire kalitatearen neurketa EAEn ez da EBk agintzen duen moduan egiten, Ekologistak Martxanek salatu duenez
Europako Ingurumen Agentziak parametro batzuk erabiltzen ditu Europar Batasuneko lurraldean airearen kalitatea neurtzeko eta 2019tik estatu guztiek horixe bera erabili beharko lukete, baina Ekologistak Martxan... (+)
Artousteko eski estazioan atzera bota dute plastikozko eski pista
Urtarrilaren hasieran hartu du erabakia estazioak, bertako arduradunek azaldu dutenez, plastikozko pista zapaltzeko makina erosi behar zutela ohartu zirenean. Pirinioetako Ossau bailara ezaguneko Laruns hiriko... (+)
Otsoa, basurdea eta txerri izurritea
Kataluniara begira da Espainiako Estatuko lurralde ugari, eta horien artean oso adi dira Aragoi eta Hego Euskal Herria ere. Basurde eta txerrientzat oso kutsakorra eta... (+)
COP30eko azken zirriborroan ez dira aipatu ere egiten energia fosilak
Klima aldaketan CO2 isuriak giltzarri dira, eta horregatik behin eta berriro egiten dira planak horiek murrizteko. Bada, COP30eko azken zirriborroan, ez zaie aipamenik egiten isuri... (+)
gora