Orrilako ihintzak urrea balio du.

Nafarroako Legebiltzarrak urtebeteko moratoria onartu du biometanizazio proiektuetan

UPN, PSN eta PPNk sostengatu dute proposamena, eta EH Bilduk, Geroa Baik eta Contigo Zurekinek aurka egin dute, ez moratoriaren aurka daudelako, horiek hasieran bi urteko moratoria eskatzen baitzuten, 2027ko urriaren 1era arte.


2025eko urriaren 30a
Joan den igandean Sarasate pasealekuan moratoria luzearen alde egindako bilkura.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Egoera berezia eman da ostegun honetan Nafarroako Legebiltzarrean, PSNk UPNrekin bat egin duelako biometanizazio proiektuen garapenari begira. Gaurko lege proposamena EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo Zurekinen ekimenez plazaratu zen, eta Ingurumenean eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legearen aldaketa zekarren, biometanizazioaren eremuan bi urteko geldiunea proposatuta. Bidean, ordea, PSNk eta UPNk urtebeteko moratoria proposatu dute eta hori gailendu da. Hasierako proposatzaileentzat, ordea, hori ez da nahikoa.

Urtebeteko tarte horretan Foru Gobernuak aztertu beharko du gaur egun nola egiten ari den biometanizazio prozesua Nafarroan, eta Biogasaren 2030erako Nafarroako Agendaren betetze-maila zein den. Epe horretan, administrazio publikoek ez dute biometanizazio proiektu berririk onartuko.

Aurretik eskatuta zeuden proiektuei dagokienez, kautelaz etenda geratuko dira, salbu hiru kasutan: bat, informazio eta agerpen publikoaren fasea gaindituta dutenak; bi, dagokien ingurumen baimenak dituztenak; edo hiru, Nafarroako Gobernuak interesekoak jo dituenak. Kautelazko eten honek 2026ko irailaren 30a arte iraungo du, edota data horren aurretik ongarri organikoen erabilera arautzen duen legea indarrean sartu arte.

EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo Zurekinen proposamenean moratoria urtebete luzeagoa izateaz gain, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera aurkeztutako proiektuak ere geldiarazten ziren behin-behinekoz.

"Eredu deszentralizatua behar da, ez industriala"

Gaur egun hamazazpi biometanizazio proiektu daude aurkeztuta Nafarroako Gobernuan, eta horrek arrabots handia sortu du lurraldearen eremu zabalean. Joan den igandean, esaterako, 1.500 bat herritar bildu ziren Nafarroako Legebiltzarrean bi urteko moratoria eskatzeko.

Sustrai Erakuntza elkarteko lehendakari Pablo Lorentek Ahotsa-info-ri adierazi dionez, "gaur onartutakoa moratoria faltsua da, eta balioko du enpresa pribatuen interesei ateak irekitzeko. Gaur onartutakoak hondakinen kudeaketa industrialari aterak irekiko dizkio, lurren kutsadura handituko da, eta agroabeltzaintza sektoreari kalte egingo dio".

Elkarteak jakinarazi duenez, Nafarroan eraikitzen ari den biomentanizazio ereduak deszentralizatua izan beharko luke, lekuan lekuko etxaldeei erantzuteko modukoa. Baina, salatzen duenez, Alemanian, Italian edota Frantzian dagoeneko arazoak ematen ari den eredu industriala bultzatzen ari dira hemen ere; alegia, makroproiektuak bultzatzen dira ondo ordaindua den biogasa sortzeko.

Negozio horrek ordea, tamaina handia behar du eta, beraz, ongarri kopuru handia. Sustrai Erakuntzaren erranetan, aurkeztutako proiektu guztiak abian jarriko balira, milioi bat tona hondakin beharko lirateke. Horiek nonbaitetik ekarri beharko lirateke, Nafarroan ez baitago horrenbeste; eta ondoren norabait eraman, Nafarroan ez baita horietan sortutako ongarri kopurua barreiatzeko lurrik. Elkartearen ustez, gainera, lurren eta akuiferoen nitrato kutsadura handitzeko arriskua areagotuko da.

Klima larrialdiari nondik heldu?
Energia trantsizioaren bueltan bada nahasgarria den fenomenoa. Batetik, gero eta energia berriztagarri gehiago sortzen da; Nafarroan, adibidez, kontsumitutako energia guztiaren %28ra iritsi zen 2024an (2024ko... (+)
Kubatarrak "gerra egoeran" daude herrialdea AEBen erasotik defendatzeko
Kubako lehendakari Miguel Díaz-Canelek telebistaz jakinarazi du herrialdeak indarrean jarri duela “defentsarako prestakuntza plana”. AEBen jarrera oldarkorrari erantzuteko abiatu dute plana eta horren arabera, besteak... (+)
Aire kalitatearen neurketa EAEn ez da EBk agintzen duen moduan egiten, Ekologistak Martxanek salatu duenez
Europako Ingurumen Agentziak parametro batzuk erabiltzen ditu Europar Batasuneko lurraldean airearen kalitatea neurtzeko eta 2019tik estatu guztiek horixe bera erabili beharko lukete, baina Ekologistak Martxan... (+)
Artousteko eski estazioan atzera bota dute plastikozko eski pista
Urtarrilaren hasieran hartu du erabakia estazioak, bertako arduradunek azaldu dutenez, plastikozko pista zapaltzeko makina erosi behar zutela ohartu zirenean. Pirinioetako Ossau bailara ezaguneko Laruns hiriko... (+)
Zizur Nagusiko hiru eskola publikoentzat jantoki publiko bateratua eraikiko da
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak jantoki berri baterako lizitazioari ekin dio Zizur Nagusian (Nafarroa), herriko hiru eskola publikoentzat eskola jantoki bat eraikitzeko. Eskola horietan 1.329 ikasle ari... (+)
gora