Uztail ilargi betez, uztak behar du ondua; orduan ondu eskasez, segur dateke miseria

Liburuak eta haziak, aberastasun publiko

Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen egitasmo horien berri Ane Leturia Delfrade Antzuolako liburuzainak, eta ideia berak kudeatzen duen liburutegira eramatea pentsatu zuen. Bertako haziak gordetzeko eta hartzeko txoko bat jarri dute liburutegian, edonoren eskura. Liburuak bezala, erabiltzaileek, nahi dituzten haziak har ditzakete etxean erein eta ugaltzeko.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2024ko martxoaren 25a
Argazkia: Goiena.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

“Egitasmo honen bidez, jendeak bertako barietateen haziak eskura izateko gune bat sortu nahi dugu, baita trukerako espazioa bultzatzea ere”, azaldu du Leturiak. Clara Flamariquerekin, Nafarroako Hazien Liburutegiko koordinatzailearekin, harremanetan egon da liburuzaina, hango eredua herrirako baliagarri izanen zelakoan. Gipuzkoan ez du antzeko ekimenik ezagutzen, baina, nork daki, inguruan horrelako gehiago pizteko akuilu izan daiteke Antzuolakoa.

Proiektua herriratzeko asmoz, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek egin dute haziak gordetzeko armairutxoa, arotzaren laguntzarekin. Bertan, Aleka elkarteko haziak jarri dituzte momentuz eskuragarri; Euskal Herriko baserritar agroekologikoek ekoitzitako haziak. Eta haziak dituzten herritarrei gonbidapena luzatu diete, gordeta dituzten haziak bertara eramateko.

Hazien armairuaz gain, ezagutzen elkartrukea

Bertako haziak eskuragarri jartzea eta elkartrukatzea bada zerbait, baina, gaian gehiago sakontzea garrantzitsua da liburuzainaren ustez. Horregatik, hazien ugalketari buruzko tailerra antolatu zuten liburutegitik: “Egitasmoaren helburua ziklikoa izatea da, alegia, haziak hartzen dituen pertsona horiek jakitea horiek ugaltzen, eta bueltan hazi batzuk liburutegira ekartzea”. Donostiako Haziera fundazioko Marc Badalekin antolatu zuten hazien ugalketa tailerra. Azaroan, bigarren formazio saioa eginen dute, kasu honetan, hazien garbiketari eta biltegiratzeari lotutakoa, eta aurrerago, nekazaritzarekin lotutako ekimen gehiago etorriko dira.

Duela aste gutxi abiatutako bidea da Antzuolako liburutegiarena baina, momentuz, erantzun polita jasotzen ari da ekimena. Herriko kontsumo taldeko kideak eta ekoizleak bidelagun ditu, gainera. “Badirudi liburuek eta haziek ez dutela loturarik, baina haziak eta horien inguruko jakintza ere gure kulturaren parte direla azaltzean, jendeak azkar ulertzen du proiektua”, amaitu du.

“Landareekin arropa tindatzea da nire ofizioa”
2025-12-15 | Garazi Zabaleta
Duela 30 bat urte ikasi zuen Aitor Bastarrika gipuzkoarrak landareekin eta bestelako naturako elementuekin tindaketak egiten, Guatemalan bizi zenean: “Han ikasi nuen landareekin tindatzen, eta... (+)
Sagardoa merke… baina noren bizkar?
2025-12-14 | Garazi Zabaleta
Pasa den uztailean ENBA nekazal sindikatuak sare sozialen bidez salatu zuen Euskal Sagardoa Jatorrizko Izendapenerako sagar ekoizleak galeretan ari zirela lanean. Oharrean ziotenez, ekoizpen kostuak... (+)
Nola banatzen dira herri-lurra, eta nola kudeatu?
2025-12-08 | Garazi Zabaleta
LeitzEKO Kontsumo Taldeak Izan burujabe jardunaldiak antolatu zituen eta horien baitan, NPB Nekazaritza Politika Bateratuari –PAC delakoari– buruzko mahai-inguru interesgarria izan zen azaroaren 6an Leitzako... (+)
Oñatiko bi lursailen lagapena, tokiko ekoizpen agroekologikorako
2025-11-30 | Garazi Zabaleta
Urteak daramatzate Debagoienan elikadura, kontsumo eta ekoizpen iraunkorraren alde lanean Debagoiena 2030 sarearen bidez. Ibilbide horretan pauso garrantzitsua eman berri dute: Tokixan elkartea sortu dute... (+)
Euskal Herriko arbola ekoizle txikien plaza Biriatun
2025-11-24 | Garazi Zabaleta
Ainitza mintegiko laborariak dira Aimar Rodriguez eta Audrey Hoc. Arbolak txertatzen eta fruitu arbolak ekoizten dihardute hainbat lursailetan. Baina, mintegiaz gain, Oma elkartea sortu dute... (+)
gora