San Matias, erein tuk azaziak bilduren tuk aza handiak

Prefeta eta Euskal Elkargoko presidentearen arteko desadostasuna laborantzako Kontseiluaren karira

Jean-Marie Girier departamenduko prefetari ez zaio ongi iruditzen Euskal Elkargoak sor dezan laborantzako Kontseilua. Jean-René Etxegarai Elkargoko presidenteak bere aldetik dio, elkarte izaera juridikoa ukanen duela eta aholku emailea izanen dela.

Euskal Irratiak
Euskal Irratiak @euskalirratiak

Ipar Euskal Herriko lau euskal irratik osatzen dute Euskal Irratiak sarea: Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Antxeta eta Xiberoko Botza - Radios basques.


2025eko azaroaren 25a
Abenduaren 6an Euskal Hirigune Elkargoak laborantza Kontseilua bozkatuko du.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Abenduaren 6an Euskal Hirigune Elkargoak laborantza eta elikagai Kontseilua onartu beharko luke bozka bidez, hautetsien osoko bilkuran. Elkargoak laborantza arloan dituen eskumenak hobeki baliatzeko kontseilu hau osatzeko nahikeria aspaldi agertu zuen Jean-René Etxegarai lehendakariak. "Ipar Euskal Herriak behar du horrelako kontseilu bat, laborantzako kide oro bertan ordezkatuak izan daitezen", gehitu du Etxegaraik.

Jean Marie Girier prefeta ez dator bat Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariarekin. Ez zaio iruditzen beharrezkoa denik Kontseiluaren sortzea: "Jadanik badugu departamenduko Laborantza Ganbara; ez dut ikusten laborantza ganbera bis bat sortu behar dugunik. Gainera, Euskal Elkargoak baditu eskumen batzuk, baina ez denak", erran du prefetak, aferari buruz galdetu diogunean. 

Jean-René Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariak, bere aldetik, ez du ulertzen prefetaren arrangura, Elkargoak elkarte izaera duen laborantza eta elikadura Kontseilua sortuko baitu. "Ene ustez bada gaizki ulertze bat prefetaren hitzetan. Guk ez dugu erran laborantza ganbera bis bat sortuko dugunik. Bada jadanik departamendu osoa biltzen duen laborantza ganbera bat, aldiz, badugu euskal elkargo bat, departamendu erdia ordezkatzen duena eta laborantzako eskumenak hartu dituena, eta eskubidea duena, berriz diot, eskubidea duena". 

Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak gehitu du abenduaren 6an elkargoak bozkatuko duen kontseilua, aholku emailea izanen dela, eta Ipar Euskal Herriko laborantza eta elikagai arloko kide oro biltzea duela xede. 

 

Bizik hamalau herriren gehiegizko artifizializazioa salatu du
CEREMA erakunde publikoaren arabera 2021 eta 2025 artean Ipar Euskal Herrian 413 hektarea lur artifizializatu dituzte. Bizi ohartu da azken bost urte hauetan, hamalau herrik... (+)
Iparraldeko artegi handiena estreinatu dute
Iragan ostiralean Urdiñarbeko ardi intseminazio zentro berriaren estreinaldia ospatu da 400 pertsonen presentziarekin. Hiru milioi euro baino gehiago inbertitu dituzte tresna berrian. 600 marroen artegiaz... (+)
Domintxaineko Auzteia etxaldean laborariendako lurra eta etxebizitza sozialak banatuko dituzte
2026-09-04 | Euskal Irratiak
Lurzaindiari eta COL etxebizitza sozialen kooperatibari eman dizkiete Etxaluz anai-arrebek Auzteia familia etxaldeko baserria eta lurrak. Sei etxebizitza sozial egin nahi ditu COLek, eta Lurzaindiak... (+)
Uren berotzearekin, itsasoan atzematen ziren arrainak urruntzen ari dira
Itsasoen berotzearekin, arrantzaleen lana aldatzen ari da. Ikerketa berri batek Europa guziko itsasoen tenperaturak neurtu ditu, eta kezkagarriak dira emaitzak. Tenperaturen gorakada horien parean, arrainek... (+)
Euri ura hobeki atxikitzeko, ur erreserba berria eraiki dute Lekorneko Garroan
Garroa kooperatibak erabaki du ur erreserba berri baten eraikitzea. Ideia da orain arte galtzen zen euri uraren baliatzea; bero handia den momentu honetan, proiektuak argitan... (+)
gora