Intxaurraren azpian lo egitea txarra

Baserritar feminismoa ikuspegi dekolonialetik

Bizilurrek gonbidatuta, Brasil eta Argentinako nekazal mugimenduetako emakume talde bat izan da gurean. Nekazal feminismo, herrikoi, dekolonial eta antiarrazistaren eraikuntzan gogoetak eta hausnarketak elkarbanatu zituzten Urdulizeko Mentxakane baserrian antolatutako solasaldian. Bertan esandako ideia nagusi batzuk dakartzagu.

Goiuri Alberdi
Goiuri Alberdi

Asunek lurraldearen eta elikaduraren trantsizio eko-sozialerako Behatokiko kidea.

Aintzira Oñederra
Aintzira Oñederra

Asunek lurraldearen eta elikaduraren trantsizio eko-sozialerako Behatokiko kidea.


2025eko azaroaren 24a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Ekonomia kapitalistak “denbora lapurtu, lurraldeak usurpatu, memoriak konkistatu, gorputzak bortxatu eta komunitatea suntsitzen du”. Denak daude ados: sistema kolonial batek zeharkatutako indarkeria patriarkal, arrazista eta kapitalista ugarien aurka borrokatzeak batzen gaitu.

Baserritarren lana zentrala da, elikadura osasungarria ekoiztea delako bizitza defendatzen duen ekonomia feministaren ardatz nagusietako bat. Honi erreparatzen diote, guztion bizitzak jartzen dituelako erdigunean; baita nekazarien ekonomia ere, komunitateen jakintzatik eta praktiketatik abiatzen delako.

Nekazal feminismoaren sorrera ez zen pentsamendutik abiatu, borrokatik, antolakuntzatik eta praktikatik baizik. Nekazal mugimendu hauek hastapenetan ez zuten feminismoa lantzen ari zirenaren kontzientziarik, baina de facto ekoizpen agroekologikoaren aldeko genero eta klase borroka bat sortu zuten. Ezagutza hori guztia ez da akademian ikasten, emakume baserritarretan eta jakintza herrikoian oinarrituta dago. Honekin guztiarekin, mezua argia da: “Feminismorik gabe ez dago agroekologiarik”.

Baina kexu dira Europako feminismoak joera duelako gauzak nola egin behar dituzten esateko. Alde handiak daude hiri-feminismoaren eta landa-feminismoaren artean ere. Arrakala horietaz hitz egiten ez den bitartean, harremanek kolonialak eta arrazistak izaten jarraituko dute.

Beraz, feminismo dekolonialen eraikuntza Mentxakane baserrian partekatutako espazioan, edo antzekoetan, egiten dela baieztatu zuten. Banatzen eta batzen gaituena aurkitzeko. Bakoitzak “bere oinetatik” azal ditzan guztiok bizi ditugun minak eta esperientziak, partekatuta. Botere eta zapalkuntzen aurrean, feminismoak elkarrizketarako eta elkar aitortzeko gaitasuna duelako.

Mendebaldeko feminismoan lur eta lurralde defentsarik ez dagoela aipatu zuten. Eta “izan ahal izateko, lurra defendatu behar dugu”. Ispilu aurrean jartzen gaituzte, haiengandik zer ikasia dugu, nekazal feminismoak kolonialismoaren gaia lurraren defentsarekin batera jartzen duenean. Hala, Euskal Herriko feminismotik ere argi izan behar dugu gure lurraren defentsa gure deskolonizaziotik abiatzen dela.

Sandra Marli da Rocha Rodrigues, Movimento de Mulheres Camponesas mugimenduko kidearen errezital batekin itxi zen saioa, esandakoak argiki laburbiltzen dituena:


Elikadura-burujabetza eta -segurtasuna eraikitzeko,
emakume nekazariek baloratu behar dute:
Bere historia, bere kultura eta bere herri-jakintza,
borrokan, antolaketan eta ekoizpenean, esperientziak sozializatuz.
Kultura patriarkalean,
non mendekotasunak naturala dirudien,
ikuspegi sexista hori deseraiki behar dugu.
Emakumeek sartzeko eta irteteko baimena eskatu behar dutenean,
gizarte kapitalistaren inposaketa da hori.
Baimena! Nik ez dut eskatzen!
Baimena Ama Lurrari eskatzen diot.
Hura lantzeko eta harekin ogia egiteko.
Elikagai osasungarriak ekoizteko,
elikatzeko giza eskubidea bermatzeko.
Burujabetza borroka multifazetikoa da; EZ! esaten jakitea da
eredu kapitalista, arrazista eta patriarkalaren inposaketari,
eta nazioaren menpekotasunari.
Nekazal-industriari aurre egiteko,
transgenikoekin eta pestizidekin amaitzeko,
gaixotasunak eta kutsadura sortzen dituztelako.
Elikagai osasungarriak ekoiztea da gure eginkizuna,
eta jende antolatuarekin, klase, genero eta etniako zapalkuntzekin amaitzea,
antolatzeko askatasunarekin.
Praktika eta teoria uztartuz, burujabetza eraikiz,
eraldaketa lortzeko egunero borrokatuz.

Suteek kiskaliko gaituzte landa eremua hiritartzen jarraituz gero
2022an egun gutxi batzuetan 15.000 hektarea kiskali ziren Nafarroan. 2024an, eskarmentu haren ondotik, eta Andia mankomunitatearen eskutik, izan genuen lehen aldiz “artalde suhiltzaileen” berri. Zunbeltz... (+)
Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea,... (+)
Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea,... (+)
Beste behin ere... ezer ez aldatzeko
Espainiako Gobernuak Eskola Jantokien inguruko Errege Dekretua atera berri du, Euskal Herri Hegoaldeko eskola jantokien kudeaketan eragingo duena. Spoiler: elikadura sistema osasuntsu eta jasangarri bat... (+)
Elkarte eta kooperatiba agroekologikoen des-finantziazio mekanismoak
Euskal Herri mailan txikitik handira agroekologia sustatzen duten zenbait elkarte eta kooperatiba ataka larrian daude, finantziazio iturriak bertan behera geratu ostean. Erakunde publikoetatik, berriz, elikadura... (+)
gora