Artoak ontzeko erein behar dira garagarrilean; guk erein genituen uztan, horregatik geratu ginen ez buru eta ez buztan.

Kosmetika solidoa, modu artisauan egina

Txikitako oroitzapenak gogoan ditu Leire Uriel Molinak, amonarekin landareak biltzera ateratzen zirenekoak. Nük Natura proiektuaren sortzailea da Baztango (Nafarroa) bizilaguna, eta kontatzen duenez, txikitako bizipenek ez ezik, landareekiko zuen interesak eragin nabarmena izan zuen egitasmoa abiatzerakoan: “Niretzat ekoizten nituen kosmetikoak hasieran, eta lagun eta familiako kideentzat gero”. Inguruko jendeak animatuta, duela bost bat urte erabaki zuen ekoizpena zertxobait zabaltzea eta bere produktuak azoketan saltzen hastea.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2025eko azaroaren 01a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Landareak biltzen eta mazerazioak egiten hasi zen Uriel, eta ukenduak, xaboiak eta bestelako produktuak egiten zituen berarentzat. Gerora, ordea, kosmetika solidoan eta gorputzeko garbitasunerako produktuetan zentratu zen: “Tailerrak eta hainbat formazio saio egin ditut kosmetika solidoaren inguruan, eta orain bereziki horretan ari naiz”. Xanpu solidoak, gorputzerako xaboiak, aurpegirako krema solidoak, hortzetako pasta eta antzerakoak egiten ditu Lekarozko tailerrean.

“Hasieran neronek biltzen nituen landareak, baina ekoizpena zertxobait handitu den honetan, inguruko belar-dendetan eta kosmetika solidoarekin lotutako webgune espezializatuetan erosten ditut”, gaineratu du. Tailerrean darabiltzan osagaiak produktu naturalak izatea bilatzen du, gehigarririk gabeak. “Osagai naturalak dira erabiltzen ditudan guztiak, ez dut perfumerik ezta koloratzailerik erabiltzen, eta xaboien kasuan sosarik ere ez”, gehitu du. Olio esentzialekin egiten du lan batik bat, eta produktuei kolorea emateko landareen pigmentuak erabiltzen ditu, kolore horixka emateko kurkuma, esaterako. “Horrez gain, saiatzen naiz produktuak ahalik eta sinpleen aurkezten, bilgarri gehiegirik gabe eta ontziratu gabe”.

Azokak, salmentarako bide nagusi

Zugarramurdin sortu zen Nük Natura proiektua eta gaur egun Lekarozen du tailerra Urielek, baina denda fisikorik ez du. “Inguruko azoketan ibiltzen naiz, eta horien berri ematen dut sare sozialetan”, dio. Eskaerak ere bertatik jasotzen ditu, eta noizean behin egiten dituen tailer edo ikastaroen berri ere ematen du. “Bailaran ekintza desberdinak eskaintzeagatik, egin izan dugu formazio saioren bat Saran eta Elizondon, baina oso noizean behin”, adierazi du.

Gurasotasuna medio, geldialditxoa egin du tarte batez ekoizleak, baina pixkanaka berriz ere martxan dela eta aurrera begira ekoizpena gehixeago handitu eta profesionalizatzeko ideia duela adierazi du: “Hasi nintzenean jende askok ez zuen kosmetika solidoa ezagutu ere egiten, arraroa zen, baina sumatzen da geroz eta interes handiagoa dagoela eta produktuok nondik datozen eta nola eginak dauden gehiago begiratzen dela”, amaitu du.

Artzaintza eta naturopatia Ezkion: ingurumena, osasuna eta elikadura, eskutik
2026-09-21 | Garazi Zabaleta
Naturopatiarekin eta sendabelarrekin lotutako Mimogoxo proiektua zuen martxan Eztizen Agirresarobe Pinedak duela zenbait urtetik, eta Beñat Idiakez Amenabar bikotekideak artzaintza ikasketak egin eta ardiak jartzea... (+)
Iraila, agroekologiaz bustia!
2026-09-14 | Garazi Zabaleta
Arabako Bionekazaritzak XXXI. Bionekaraba merkatua eginen du irailaren 26an, baina aurtengo edizioa azokara mugatu beharrean, indarrez eta gogoz dabiltzala aprobetxatu eta hilabete osoko egitaraua prestatu... (+)
Larrabetzun, baserritarrak herriko konpostaren kudeatzaile
2026-09-07 | Garazi Zabaleta
Tokiko politika publikoetatik elikadura sistemetan eragiteko dauden aukeren inguruko jardunaldiak antolatu zituen ekainaren hasieran Cederna Garalur landa garapenerako elkarteak, Leitzan (Nafarroa). Euskal Herriko hainbat tokitan... (+)
Nekazari eta abeltzain txikiak 'bendeja' berreskuratzen
2026-08-31 | Garazi Zabaleta
Hamar urte inguruko ibilbidea du Uribe Kostako Agroasanbladak, nahiz eta duela urtebete  taldean jende berria sartu zen eta eraberritze prozesua egin zuten. "Plaza Beltza izeneko... (+)
Berakatz beltzaren onurak
2026-07-27 | Garazi Zabaleta
Duela hiru urte sortu zuen Pete Ezkerra Perezek berakatz edo baratxuri beltza ekoizten duen Daonaz proiektua. “Lurrarekiko interesa aspalditik datorkit, 2004an nekazaritza ekologikoko ikastaro intentsiboa... (+)
gora