Asteroko buletina
Babazorroa, babazala, babalasto eta babazaku. Zenbat babalore!

Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten. “Gipuzkoako ekoizpenetako titularren ehuneko handi bat jubilatzeko adinean edo hortik gertu daude, eta ikusten zen ez zela nahikoa etxeko erreleboarekin”, adierazi du Telmo Gartzia Arana Gipuzkoako Trebatuko koordinatzaileak. Errelebo faltari aterabidea ematea eta nekazaritzako eta abeltzaintzako proiektuak bizirik mantentzea da elkartearen helburu nagusia.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2025eko urtarrilaren 06a

2024ko uda bukaeran abiatu dute Trebatu proiektua, Landaola Gipuzkoako landa garapen elkarteen federazioak bultzatuta eta Lurgintzak, Abelurrek, Elikak, Hazik, Etorlurrek, Fraisorok, Lanbidek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta. “Trebatze guneak edo ustialekuak eta trebalariak edo pertsona ekintzaileak elkartu ditugu, guztira, zazpi bikote osatu dira”, azaldu du Gartziak. Lehen sektoreko hainbat alorretako proiektuak ari dira parte hartzen Trebatun: haragitarako behiak, esnetarakoak, baratzegintza proiektuak eta lore-hazkuntzakoak dituztenak. Proiektu horietako bakoitzean, lanbide horretan aritu nahi duen pertsona bana ari da trebatzen, bi urteko zikloan.

“Askotan, hutsetik hastea baino aukera hobea da probatzen hastea, ikusteko ea benetan gustuko duen jarduera hori, funtzionatzen duen…”, azaldu du koordinatzaileak. Onurak bi aldeentzat dira, lehen sektoreko proiektu asko baitaude erreleboa emateko prest, baina errelebo hori nork hartu ez dutenak. Gipuzkoaren kasuan, ustiategien %78 50 urtetik gorako pertsonek kudeatzen dituztela kalkulatu dute, beraz, agerikoa da familiako eta familiatik kanpoko erreleboa errazteko bideak landu behar direla etorkizun hurbilera begira.

Praktika formazioarekin uztartuta

Trebalari bezala egitasmoan parte hartzeko eskakizun apartekorik ez dagoela azaldu du Gartziak: DBHko titulua eskatzen dute eta 52 urte baino gutxiago edukitzea. “Bi urteko ziklo horretan trebalariek ustiategietako lanaz gain formazio atal zabal bat ere jasotzen dute, nekazaritzako alorraz gain kudeaketa ekonomikoa, juridikoa eta beste hainbat kontu lantzeko”, dio. Trebatze guneen kasuan, hainbat ustiategi mota daude proiektuan, ekoizpenari eta ereduari begira. Horietako asko dira, dena den, erretiroa hartzeko zorian edo proiektua uztekotan direnak. “Baina, badira bestelakoak ere, esaterako, dibertsifikatu nahi duten ustiategiak eta kide berriren bat hartu dezaketenak”, gehitu du.

Ustiategiez gain, Trebatuk berak ere baditu zenbait lursail eta ekipamendu eskuragarri, eta hor ere ari dira trebalariak haien proiektuak garatzen. “Orain arteko bidearen balorazio oso positiboa egiten dugu, badirudi parte hartzaileak gustura ari direla, eta interesa eta prestutasuna ikusten ari gara. Beraz, etorkizunera begira proiektua iraunkortzea eta hark aurrera egitea espero dugu”, amaitu du.

Barazki, fruitu eta haragi, dibertsifikazioa ekoizpenaren oinarri
2025-01-13 | Garazi Zabaleta
Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta... (+)
"Balear Uharteetako irla bakoitzean besteetan ez dagoen landare barietate asko dago"
2025-01-12 | Garazi Zabaleta
Oporlekuekin soilik lotuko dituzte askok Balear Uharteak, baina agroekologiaren eta kontsumoaren bueltan mugimendu bizia dute Mallorca irlan: Associació de Varietats Locals de Mallorca (tokiko hazi... (+)
Nekazaritzako elikagaien test gunea Dulantzin
2024-12-23 | Garazi Zabaleta
Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta... (+)
Baratze kolektiboa Maulen, harreman sozialak ereiteko
2024-12-16 | Garazi Zabaleta
Herritarrak elkarren artean saretzea eta bizitza sozialerako espazioak bultzatzea da Xiberoko Kolektiboa elkartearen lan ildoetako bat. Bide horretan, baratze kolektiboa sortzeko aukera suertatu zitzaien 2020an... (+)
8.000 sagar zuku litro ekoitziak, 900 biztanleko herrian
2024-12-15 | Garazi Zabaleta
“Aterako dut sagar zuku bat?”. Galdera horrekin hasi da Barrundiako Ekonomatoko kide Koldo Lopez Borobia, Susana Lopez de Ullibarri eta Santi Txintxurretarekin izandako elkarrizketa. Sagar... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora