Abuztuaren erditik aurrera eguna moztu eta euliak zorroztu

Baratze kolektiboa Maulen, harreman sozialak ereiteko

Herritarrak elkarren artean saretzea eta bizitza sozialerako espazioak bultzatzea da Xiberoko Kolektiboa elkartearen lan ildoetako bat. Bide horretan, baratze kolektiboa sortzeko aukera suertatu zitzaien 2020an Maulen, eta zalantzarik gabe, proiektuari ekitea erabaki zuten. “Herritar batzuk izan ziren hutsik gelditu zen Mauleko lurralde batean baratze kolektiboa egitea proposatu zigutenak, eta pixkanaka proiektua lantzen hasi ginen”, azaldu du Miren Juzan egitasmoko kideak. Zazpi herritarren artean egiten dute baratzea gaur egun, elkarlanean, eta elkartearen laguntzarekin.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2024ko abenduaren 16a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Xiberoko Kolektiboa iritsi baino lehen, baratze txiki partekatu bat zegoen lursail horretan, baina aurrekoek utzi egin zuten. “Mauleko Herriko Etxearenak dira partzela horiek, eta alokairu sinboliko bat ordaintzen diegu, urtean ehun euro”, adierazi du Juzanek. Lursailean barazkiak ekoizteaz gain, loreak eta fruta-arbolak ere badituzte, eta urmael txiki bat. “Laguntzaile batek egin zuen urmael hori, eta etxola ttipiak ere egin genituen elkarlanean, materialak sartzeko”, dio.

Hiru familia dira gaur egun baratze kolektiboan aktiboki ari direnak, guztira zazpi lagun. “Tartean, badira Maulen bertan jaiotako herritarrak, baina baita kanpotik etorritakoak ere”, azaldu du. Esaterako, Afrikatik duela ez asko iritsitako familia bat proiektuan buru-belarri ari da. “Haien herrialdean laborantzan aritzen ziren, eta baratzea egitea zinez garrantzitsua da haientzat”. Lursaila pestizidarik edo produktu sintetikorik erabili gabe lantzen dute, modu biologikoan, eta ondoren, baratzekariak eta fruituak haien artean banatzen dituzte. Hori bai, ekoizpenaren zati bat kolektiboaren biltegi sozialera eramaten dute, bertan, egoera zaurgarrian dauden pertsonek elikagaiak ohiko prezioetatik behera eskura ditzaten.

"Harreman anitz baratzearen inguruan"

Barazkiak eta fruituak ekoiztea ez ezik, herritarren arteko harremanak sendotzea da proiektuaren helburu nagusietako bat. Baratze kolektiboko kideak astelehen goizetan elkartzen dira lanak banatzeko eta antolatzeko, eta elkartearekin bilkurak egiten dituzte maiz, baratzean bestelako animazio eta ekitaldiak antolatzeko: “Elkartean haurrak eta gazteak ere badira, eta haiekin animazioak proposatzen ditugu baratzearen ondoan, antzerkiak eta”. Lursailaren ondoan iturria dago eta herritar asko bertaratzen dira ur bila. “Usu gelditzen da jendea baratzeari begira, galderak pausatzen dituzte… harreman anitz bada baratze horren inguruan”, gehitu du.

Urteotako ibilbidea ederra izan dela dio Juzanek, eta aurrera begirako erronka proiektua mantentzea dela. “Ez da beti erraza baratze kolektiboa mantentzea, komunikazioa eta harreman sozialak izatea. Beraz, horri eustea da inportanteena”, amaitu du.

Gertukoari eta ekologikoari tokia egiten dion denda berria Ea herrian
2025-10-13 | Garazi Zabaleta
Maiatzean zabaldu zituen ateak Eako Berton dendak. Iñaki Biteri eta Iratxe Arriola dira proiektu honen atzean dauden kideak, eta diotenez, aspaldian zuten denda irekitzeko ideia... (+)
“Hemengo barietateetan ez da sailkatze lanik egin jateko sagarrak ukaiteko”
2025-10-06 | Garazi Zabaleta
Baigorriko pentzeetan jateko sagarrak ekoizten ditu Elena Aguerre laborariak. Lekorneko Garroa etxaldean barazkigintza ekologikoan luze aritua zen, baina 2022-2023ko neguan Baigorrira lekualdatu eta proiektu berria... (+)
Aralarren hazitako moxal haragia
2025-09-29 | Garazi Zabaleta
Amezketako Loidi baserrian sortutako proiektua da Aralareko, Uxue Artola Ansak eta Iosu Goñi Muruak bultzatua. “Familiako proiektua da gurea, moxal haragia lehenagotik ere ekoizten genuen,... (+)
Bulldozerrak Palestinako haziak suntsitzen
2025-09-22 | Garazi Zabaleta
Sarraskiak ez du etenik Palestinan, eta lurraldeko txoko guztietara hedatzen ari da. Uztailaren 31n, Hebrongo (Zisjordania) Hazien Bankuaren Ugalketarako Unitateari eraso zion Israelek; bulldozer eta... (+)
Iruñetik artzain eskolara, eta handik Otsagabira artaldea osatzera
2025-09-15 | Garazi Zabaleta
Artzain gisa hirugarren kanpaina du aurtengoa Koldo Vicente Eseberrik. Familia Otsagabikoa izan arren, Iruñean bizi izan zen txikitatik, baina abeltzaintzaren munduarekin harreman estua izan du... (+)
gora