Asteroko buletina
Abendu lehorra, urte ugaritsua.

Aurrekoen jakintza eta makrobiotika uztartuta sortutako ogia

Arrasateko Beroña auzoan dago kokatuta Xabi Abasolo Etxabek eta Naiara Uriarte Remediosek bultzatutako Errastiko Ogia proiektua. Bakoitza bere bidetik iritsi ziren okintzaren mundura, baina eredu ekologikoan eta ama orearekin ekoizteko oso ongi uztartu dituzte bi gazteen jakintzak. “Xabiren amamak beti egin izan zuen ogia, eta horrela ikasi zuen berak. Nik, berriz, makrobiotika kontsulta egiten nuen”, azaldu du Uriartek. 2019an, aldaketa bila, ogia ekoizteko proiektuari ekin zioten, eta geroztik, hainbat ogi mota eta gozoak ekoizten dituzte baserriko obratzailean.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2024ko abenduaren 09a

Amonaren egurrezko labean hasi ziren ogiak egiten Abasolo eta Uriarte. “Baserriko betiko labea zen, nahiko handia tamainaz eta ogi dezente sartzen ziren”. 300 urtetik gora zituen labe horrekin hasi zuten ibilbidea, eta duela bi urte, egurrezko labe birakari berriago bat eskuratu zuten. Gari, espelta eta zekaledun ogi integralak, ogi zuria, kurkumadun ogi gozoa, kurkuma, mahaspas eta intxaurduna, txapata, erdi-integrala… mota askotako ogiak egiten dituzte Errastin. Eta ez hori bakarrik, gozogintzan ere ari dira: gailetak, magdalenak, bizkotxoak, pasteltxoak, briocheak… “Produktu asko integralak dira, eta ez direnen kasuan ere, saiatzen gara azukre txuri findurik ez erabiltzen”.

Ekoizleak nabarmendu duenez, benetan elikatuko duen kalitatezko produktua da eskaini nahi dutena, osasunari eta ingurumenari begira onurak dakartzana. “Hasieratik argi genuen eredu ekologikoarekiko hautua, produktu on bat nahi genuelako, kimikorik eta pestizidarik gabea”. Irin ekologikoak darabiltzate, eta horien jatorriari ere begiratzen diote. “Orain aldaketekin ari gara, eta asmoa da epe motzean irina Euskal Herriko ekoizle ekologiko bati hartzen hastea”, dio.

Ekoizpena eta pedagogia eskutik

Ogia eta gozoak ekoizteaz gain, heziketa ere jorratzen dute proiektuko kideek. Uriartek makrobiotika ikastaroekin segitzen du, eta garaiko elikadurarekin lotutako tailerrak ematen ditu. “Bestetik, umeekin baserrian bisita gidatuak egiten hasi gara. Esaterako, Bergarako ikastolako haurrak etorri ziren, hango jantokirako ogia hartzen baitigute. Bisitetan ogia egiten dugu, baserriko bizia ikusi, baratzea bisitatu…”. Elikadura jasangarriarekin lotutako unitate didaktikoa ondu du Uriartek, eta eskoletara joaten da hori lantzera. “Baserria zer den, baratzeari lotutako kontuak, sukaldean egiteko moduak, urtaro bakoitzean nola elikatu, okintzari lotutako gaiak eta beste ikusten ditugu”, azaldu du.

Eskualdeko dendetan saltzen dituzte produktuak Errastiko kideek: Beroñan bertan, Arrasaten, Aretxabaletan, Eskoriatzan, Oñatin, Bergaran eta Elgoibaren. “Erantzun ona izaten ari gara orokorrean, eta bost urteotako balorazio oso positiboa egiten dugu”, amaitu du ekoizleak.

“Mugimendua kriminalizatu eta aurrekari bat jarri nahi dute epaiketa honekin, hori oso larria da”
2024-11-27 | Garazi Zabaleta
Lekarozko Aroztegia makroproiektu urbanistikoaren aurkako zazpi ekintzaile epaitegietara bidali ditu Palacio de Arozteguia S.L enpresak. 56.000 euroko isunak eta, guztira, 20 urteko kartzela zigorra eskatu... (+)
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista
2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan... (+)
Durangoko Azoka, bagoaz
2024-11-18 | Garazi Zabaleta
Euskal literaturaren eta kulturaren topaleku garrantzitsuenetakoa da abenduaren 5etik 8ra egingo den Durangoko Azoka, eta 59. edizio honetan ere, Bizi Baratzeak bere postua izanen du,... (+)
“Ingurumen gatazkak tokikoak eta mugatuak ziren lehen, orain proiektu asko eta Nafarroa osokoak dira”
2024-11-12 | Garazi Zabaleta
Ingurumena kaltetzen duten proiektuen aurrean laguntza tekniko, juridiko eta administratiboa eskaintzen du Sustrai Erakuntza fundazioak Nafarroan. Urteetako ibilbidea dute eta hamaika helegite eta informe osatu... (+)
Kosmetika industrialaren aurrean, egin ezazu zuk zeuk
2024-11-11 | Garazi Zabaleta
Garbiñe Larreak Kosmetikoak sendabelarrekin liburua argitaratu berri du ARGIArekin. "Egin ezazu zuk zeuk" filosofia kosmetikoen mundura ekarrita, egunerokoan behar diren produktuak egiteko liburu teoriko-praktikoa da.... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora