Asteroko buletina
Martxo eder eta lehorrak upelak betetzen ditu

Nekazaritzako elikagaien test gunea Dulantzin

Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean. Ekainetik hona, Arabako Lautadan filosofia berarekin martxan jarri duten bestelako egitasmo  bat ere badago: Ekin Dulantzi. “Jatetxe bat izandako eraikinean, Erausquyn gunean, probak egiteko sukaldea jarri dugu martxan, jendea hainbat jardueratan trebatzeko”, azaldu du Arantza Arrien Goitiandia teknikariak. Arabako Lautadako Landa Garapen elkarteak bultzatuta abiatu dute ekimena.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2024ko abenduaren 23a

Arabako Lautadan ekoitzitako produktuak bertan kontsumitzeko ildoan, hainbat proiektu dituzte martxan garapen elkartetik. Dulantziko sukaldearen kasuan, lau jarduera planteatu dituzte, horietakoren batean trebatu nahi duenari beharrezko azpiegitura eskaintzeko: prestatutako platerak, kontserbak, desidratatuak eta okintza eta gozogintza. “Sukaldea ikustean, segituan pentsatu genuen eraldaketetarako gune oso aproposa zela, eta herritarren artean interesik bazegoen ikusteko bilera irekia deitu genuen”, azaldu du teknikariak. 2020an izan zen hori, eta deialdira agertu zirenen artea bederatzi emakumeak ziren, jarduera horietakoren batean hasteko gogoz. “Argi zegoen premiarik handiena zein kolektibotan zegoen, emakumeak baitziren gehienak, eta horien artean, asko migratuak”, dio.

Eusko Jaurlaritzako dirulaguntza batekin kontserbak egiteko autoklabea, desidratatuentzako haizagailua, okintza eta gozogintzarako labea, hartzigailua eta beste zenbait tresna erosi eta gunea prestatu zuten. “Nekazaritzako elikagaien test gunea izatea nahi dugu, jendeak inbertsio handiak egin baino lehen, ideiak probatzeko toki bat izatea”. Sukaldea erabiltzen dutenei Lautadako eta hurbileko produktuak erabiltzea eskatzen diote elkartetik. “Kontserbak egiten ditu pertsona batek momentu honetan, eta hemen ekoizten diren babarrun eta garbantzuak darabiltza, bertako hiltegiko oilaskoen gibelarekin patea egiten du…”.

Ekainetik martxan

Sukaldeko eraldaketa guneaz gain, eraikinak espazio gehiago ere baditu, eta beste jarduera batzuetarako aprobetxatzen ari dira horiek. “Formakuntzarako gune bat eta erabilera anitzerako beste bat ditugu, eta coworking gune txiki bat ere bai”, azaldu du Arrienek. Osasunarekin eta elikadurarekin lotutako jarduerak bultzatzea da asmoa.

Hilabeteotako martxarekin pozik daude, profil anitzeko jendea ari baita pasatzen Dulantziko gunetik, eta horietako zenbaitek honezkero martxan jarri dute haien proiektua. “Aguraingo emakume baten ilusioa okina izatea zen, ekainean hasi zen hemen probak egiten, ogia ezagunen artean banatzen, eta ikusi zuen benetan horretatik bizi zitekeela”. 22 pertsona eta taldek egin dute gunea erabiltzeko eskaera. Aurrera begira, desidratatuen ildoan sakondu nahi lukete. “Hainbat formakuntza egin ditugu gaiaren bueltan, eta barazki, fruta eta belar asko hainbat modutan desidratatzeko aukera dagoela ikusi dugu”, amaitu du.

Baratze kolektiboa Maulen, harreman sozialak ereiteko
2024-12-16 | Garazi Zabaleta
Herritarrak elkarren artean saretzea eta bizitza sozialerako espazioak bultzatzea da Xiberoko Kolektiboa elkartearen lan ildoetako bat. Bide horretan, baratze kolektiboa sortzeko aukera suertatu zitzaien 2020an... (+)
8.000 sagar zuku litro ekoitziak, 900 biztanleko herrian
2024-12-15 | Garazi Zabaleta
“Aterako dut sagar zuku bat?”. Galdera horrekin hasi da Barrundiako Ekonomatoko kide Koldo Lopez Borobia, Susana Lopez de Ullibarri eta Santi Txintxurretarekin izandako elkarrizketa. Sagar... (+)
Aurrekoen jakintza eta makrobiotika uztartuta sortutako ogia
2024-12-09 | Garazi Zabaleta
Arrasateko Beroña auzoan dago kokatuta Xabi Abasolo Etxabek eta Naiara Uriarte Remediosek bultzatutako Errastiko Ogia proiektua. Bakoitza bere bidetik iritsi ziren okintzaren mundura, baina eredu... (+)
“Mugimendua kriminalizatu eta aurrekari bat jarri nahi dute epaiketa honekin, hori oso larria da”
2024-11-27 | Garazi Zabaleta
Lekarozko Aroztegia makroproiektu urbanistikoaren aurkako zazpi ekintzaile epaitegietara bidali ditu Palacio de Arozteguia S.L enpresak. 56.000 euroko isunak eta, guztira, 20 urteko kartzela zigorra eskatu... (+)
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista
2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora