Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia.

Labrazako makrozentral eolikoaren obrak oztopatu dituzte ekintzaile ekologistek

Bi ekologista porlanezko bidoi batera kateatu dira eta Genevilla herriko (Lizarrako merindadea, Nafarroa) errepidea moztu dute ia lau orduz. Hala makrozentral eolikora bidean zen kamioia gelditu eta obra goiz osoan oztopatu dute.


2026ko abuztuaren 17a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Ekosistemak babestu, makroproiektu kapistalistei ez lelopean, hainbat pertsonak Genevillako (Lizarrako merindadea, Nafarroa) errepidea moztu dute, Labrazan (Araba) eraikitzen ari diren makrozentral eolikoaren obrak geldiarazteko. Ekintzaileek ARGIAra bidali duten oharraren arabera, bi pertsona porlanezko bidoi batera kateatu dira, zentral eolikorentzat aspa bat garraiatzen ari zen kamioiari bidea oztopatuta, eta beste hainbatek aldarri ekologista ezberdinetako banderak dituzte. Nafarroako Foruzaingoa ekintzaren lekura bertaratu da, baina ez dago berri gehiagorik oraingoz. 

 ARGIA

Aixeindar enpresa zortzi errotako makroproiektu eolikoa ari da eraikitzen Labrazan. Uztailaren amaieran hasi ziren eraikitzen zentrala, eta urtea amaitu baino lehen martxan egongo dela aurreikusten da. Lurraren aldeko mugimendu ekologistek hainbatetan salatu izan dute horrelako proiektu batek arriskuan jarriko dituela Arabako eta Nafarroako lurrak. 

Gaur goizean errepidea moztu duten ekintzaileek salatu dute makrozentralak, ingurune aberatsak suntsitzeaz gain, "inposaketa ankerra" suposatzen duela Labrazko herritarrentzat: "Proiektu hauek ez dira herritarron beharrak asetzeko pentsatu, ezta energia trantsizio ekologiko bat egiteko ere. Hazkuntza eta depredazio mugagabean oinarritzen den sistema honen jarraipena bermatu eta gutxi batzuen kapitala metatzen jarraitzeko egiten dira". 

Adierazi dute horrelako makroproiektuek herritarrei "bizitzarekiko eta inguruarekiko harremanaz erabakitzeko eskubidea" lapurtzen dietela, eta aldarrikatu dute ordua dela "ondasun komunaren pribatizazioari eta lurren desjabetzeari" aurre egiteko. Azpimarratu dute lurra zaintzeko erantzun kolektiboaren beharra dagoela, "denon parte hartzearekin, gutxi batzuek dena suntsi ez dezaten".  Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiete bertaratu diren ekintzaile guztiei eta eskainitako babesari.

Luizia Nepalen eta Tibeten: Gutxienez 350 pertsona hil dira eta 1.300 desagertu baino gehiago daude
2026-08-27 | Goiatz Iza Erkis
Asteazken goizaldean jazo da hondamendia, Euskal Herrian arratsaldea zenean. Luiziak suntsitu egin ditu mugako zenbait eskualde. Lokatzarengatik eta hondakinengatik zailtasunak dituzte erreskate lanak egiteko. Desagertuetatik... (+)
Lurrikara Kolonbian: gutxienez 265 pertsona hil dira eta 496 desagertu daude
2026-08-13 | Goiatz Iza Erkis
Kolonbiako astelehen goizaldean jazo da. Herrialdeko mendebaldean izan da ezbeharra, Pereira eta Cali hiriak dira kaltetuenak. De la Espriella presidenteak larrialdi egoera ezarri du eta... (+)
Ur kontsumoa murriztu dute Ipar Euskal Herri osoan eta Bizkaiko bi eskualdetan
2026-07-30 | Goiatz Iza Erkis
Lehorteen eta ur eskasiaren ondorioz,  Ipar Euskal Herrian eta Bizkaiko Busturialdea eta Lea-Artibai eskualdeetan neurriak hartu behar izan dituzte ur kontsumoa murriztuta. Debekatu egin dituzte,... (+)
Gasteizko Udalak 1.500 euroko isuna jarri die greba orokorra antolatu zuten sindikatuei
2026-07-17 | Goiatz Iza Erkis
ELA, LAB, STEILAS, EHNE-Etxalde eta Hiru sindikatuek prentsaurrekoa egin dute salatzeko udalak isuna jarri diela, herritarrei grebaren berri kartel eta pankarten bidez ematean "arau hauste larria"... (+)
Nafarroako Gobernuak alerta aktibatu du sute arriskuagatik
2026-07-07 | Goiatz Iza Erkis
Aste honetarako iragarrita dauden tenperatura altuengatik eta landarediaren lehortearengatik, suteak pizteko arriskua "oso altua" da. Eguzkipeko jarduerak eta suarekin harremana duten ekintzak ekiditea aholkatu du.... (+)
gora