San Jose goizeko ihintzak, kentzen ditu gaitzak.

Luizia Nepalen eta Tibeten: Gutxienez 287 pertsona hil dira eta 1.300 desagertu baino gehiago daude

Asteazken goizaldean jazo da hondamendia, Euskal Herrian arratsaldea zenean. Luiziak suntsitu egin ditu mugako zenbait eskualde. Lokatzarengatik eta hondakinengatik zailtasunak dituzte erreskate lanak egiteko. Desagertuetatik asko atzerritarrak dira. 


2026ko abuztuaren 27a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Lokatzez beteta eta ezinegonak hartuta esnatu dira Nepalen eta Tibeten. Asteazken goizaldean (Euskal Herrian arratsaldea zenean) bat-batean lur jausi batek mugako eskualdeko herriak, zubiak eta errepideak suntsitu ditu. India eta Txinaren artean gertatu da ezbeharra, Himalaia mendikatearen magalean. Tibeteko Gyirong konderria eta Nepalgo Bagmati eskualdea dira kaltetuenak, batez ere bigarren hori.

Nepalgo Poliziaren arabera, guztira 289 hildako daude, baina gehiago izango direla aurreikusi dute. "[Hildakoen] Kopurua handituko da, bilaketak berrabiarazi ditugulako eta gorpu gehiago topatzea espero dugulako", adierazi du Nepalgo Polizia buru Abi Narayan Kaflek. Bere aldetik, Txinak sei heriotzaren berri eman du; Tibet Txinako Eskualde Autonomoa da. 

Desagertuei dagokionez, kopurua etengabe ari da areagotzen. Orain arte 1.400 zenbatu dituzte orotara: 826 Nepalen eta 558 mugaren beste aldean. Lokalizatu gabe daudenen artean asko turistak dira, mendizale askoren opor lekua baita zonaldea, baina baita Nepalen eta Txinaren arteko muga delako ere. 726 dira atzerritar desagertuak, horietatik 466 Nepalen.

Hala eta guztiz ere, behin-behinekoa da zerrenda, inkomunikatuta eremu asko daudelako moztutako errepideengatik. Erreskate taldeek zailtasunak dituzte eremu kaltetuetara iristeko, errepideak eta bideak suntsituta baitaude lokatzak arrastaka ekarritako hondakinegatik.

Nepalgo erreskate talde eta armadaren arabera, 123 pertsona erreskatatzea lortu dute, horietatik 29 atzerritarrak. Txinako agintariek, beraien aldetik, jakinarazi dute 360 pertsona baino gehiago ebakuatu behar izan dituztela. Nazioarteko lehen laguntzak ere iristen hasi ziren hondamendiaren epizentrora. Indiak materiala eta janaria bidali ditu, eta AEBek, berriz, 400.000 euro bidali ditu. 

Kausak

Hasiera batean uste izan da lurrikara batek eragin duela luizia, AEBetako USGS zerbitzu geologikoek asteazken goizalean 4,4 graduko seismo bat sumatu zutelako Tibeten, mugatik gertu. Azkenean, baina, iturri ofizialen arabera, glaziarraren kolapsoa izan da kausa. Kolapsoak 5,2 graduko desplazamendua eragin du, izotz bloke handi bat erorarazita eta luizia eraginda. Izotz blokea, 5.200 metroko altueratik 1.200 metro erortzean, Tibeteko Lhende ibaia kolpatu eta urez eta lokatzez beteriko luizia eragin du.

Labrazako makrozentral eolikoaren obrak oztopatu dituzte ekintzaile ekologistek
2026-08-17 | Goiatz Iza Erkis
Bi ekologista porlanezko bidoi batera kateatu dira eta Genevilla herriko (Lizarrako merindadea, Nafarroa) errepidea moztu dute ia lau orduz. Hala makrozentral eolikora bidean zen kamioia gelditu... (+)
Lurrikara Kolonbian: gutxienez 265 pertsona hil dira eta 496 desagertu daude
2026-08-13 | Goiatz Iza Erkis
Kolonbiako astelehen goizaldean jazo da. Herrialdeko mendebaldean izan da ezbeharra, Pereira eta Cali hiriak dira kaltetuenak. De la Espriella presidenteak larrialdi egoera ezarri du eta... (+)
Ur kontsumoa murriztu dute Ipar Euskal Herri osoan eta Bizkaiko bi eskualdetan
2026-07-30 | Goiatz Iza Erkis
Lehorteen eta ur eskasiaren ondorioz,  Ipar Euskal Herrian eta Bizkaiko Busturialdea eta Lea-Artibai eskualdeetan neurriak hartu behar izan dituzte ur kontsumoa murriztuta. Debekatu egin dituzte,... (+)
Gasteizko Udalak 1.500 euroko isuna jarri die greba orokorra antolatu zuten sindikatuei
2026-07-17 | Goiatz Iza Erkis
ELA, LAB, STEILAS, EHNE-Etxalde eta Hiru sindikatuek prentsaurrekoa egin dute salatzeko udalak isuna jarri diela, herritarrei grebaren berri kartel eta pankarten bidez ematean "arau hauste larria"... (+)
Nafarroako Gobernuak alerta aktibatu du sute arriskuagatik
2026-07-07 | Goiatz Iza Erkis
Aste honetarako iragarrita dauden tenperatura altuengatik eta landarediaren lehortearengatik, suteak pizteko arriskua "oso altua" da. Eguzkipeko jarduerak eta suarekin harremana duten ekintzak ekiditea aholkatu du.... (+)
gora