San bixintxo bero, negua gero.

Itsasoko haize erroten makropoiektuek eguraldia bestelakotu dezaketela argitu du Helmholtz Hereon ikerketa zentroak

Ipar itsasoan zentratuta daukate beraien ikerketa, hain justu, hemendik eta 2050era offshore haize-erroten munduko parke handiena bihurtu nahi duelako Europar Batasunak. Itsas azpiko korronteetan eta lur azaleko haizeetan eragiten dute errotek, finean uraren zikloa bestelakotuz. 


2026ko abuztuaren 27a
Danimarkako kostatik hamalau kilometroetara, Horns Rev parkea.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Offshore haize-erroten munduko parke handiena Ipar itsasoan irudikatzen du Europar Batasunak eta horren alde inbertitzen dabil: Ipar itsasoaren inguruko bederatzi estatuek –Belgika, Danimarka, Frantzia, Alemania, Irlanda, Luxenburgo, Herbehereak, Norvegia eta Erresuma Batua– eta sektoreko industrialek urtarrilean adosturiko itunari segi, 2031-2040 eperako urtero 15 gigawatteko (GW) helburu-erritmoa jarrita dute. Helburutzat, 2050erako 300 GW ahalmena aurreikusten dute, itsasoko haize-errotei dagokionez mundu mailako parkerik handiena bihurtuta.

Kontua da makro ikuspegi horri segi, ingurugiroan eragiteaz gain, kliman ere eragingo lukeela logika horrek. Hala dio Helmholtz Hereon ikerketa zentro alemandarrak plazaraturiko azterketa berri batek. Zehazki, egitura horiek itsasoko eta atmosferako itsaslasterrak moteltzen dituzte, hortik ozeanoaren orekan aldaketak ondorioztatuta. "Uhara efektua" deitzen diote fenomenoari: errotak haizearen energia jasotzen duenean, turbulentzia eta aire geldoko eremu bat ondorioztatzen du bere atzealdean; eta gisa berean, itsas azpian ere eraginak ditu, altzairuzko zutabeek mareak oztopatzen dituztelako. Helmholtz Hereon ikerketak frogatu du bi indar horiek batuta erresistentzia kolosal bat dakartela meteorologikoki aldaketa handiak eraginda. Demagun, hemendik 30 urtera gainazaleko korronteen abiadura % 20 jaits daiteke Alemaniako badiako zenbait eremu estrategikotan.

Finean, fenomenoak uraren zikloan ondorioztatzen ditu aldaketak, ustekabeko ondorio ezezagunak eraginda itsas bizitzan eta sedimentuen garraioan. Ikertzaileek nabarmentzen dute inpaktua parkeen inguru geografikoetatik anitzez harago hedatzen dela, hain justu, haize errotak elkar-eragiten dutelako, Ipar itsaso osoan sentituko den kate-erreakzio bat sortuz. Adibidez, muturreko kasuen arabera, hemendik 20250era euri prezipitazioak %19 emendatuko lirateke eolikoen eremuan, eta aldiz, %10 eta %15 artean gutiko lirateke inguruko kosta batzuetan.

"Utzi ozeanoak arnasten"

Mugagabeko produkzio logika hori arriskutsutzat daukate ikerlariek, eta diotenaz, ozeanoak "arnasten" utzi behar dira, berez daukaten ekosisteman ez eragiteko. Hagen arteko distantzia handiagoak eta tokian tokiko marea-zikloen kontuan hartzea beharrezkotzat dituzte.

Eta datorren mundu mailako protesta datu zentroen kontrakoa balitz?
AEBetan, Kenyan, Herbehereetan, Txilen, Espainiako Estatuan, Irlandan, Indian ala beste, datu zentroen kontrako borrokak antolatzen ari dira lurralde geroz eta gehiagotan. Interneteko datuak ikusezinak badira... (+)
Urtero munduan 11.000 pertsona hiltzen dira pestizida intoxikazioagatik
Pesticide Action Network sareak eskaturik, pestizidei buruzko ikerketa plazaratu du irailaren 2 honetan Frontiers in Public Health aldizkari zientifikoak. Emendatuz doa produktu horien erabilpena: 3,8 milioi... (+)
Debekaturiko bi pestizida Parisek berriz legeztatu izana salatuko dute larunbatean Miarritzetik
Kasik bere osotasunean onartu du Laborantzako urgentziazko legea agorrilaren 14an Frantziako Konstituzio Kontseiluak. Hori horrela, azetamiprida eta flupiradifurona pestizidak legeztatzearen alde egin du, nahiz eta... (+)
Poltsikoko smartphonean daukagu ebola izurritearen erroetariko bat
Esanguratsua da datua: Afrika erdialdeko deforestazioa ehuneko puntu batez igotzen den aldi oro ebola birusaren intzidentzia %20 eta %40 artean igotzen da. Alarma gorria piztua... (+)
Ipar Euskal Herriko oihanak jomugan dituen E-CHO proiektua “dekretu bidez inposatu nahia” salatu du CADE talde ekologistak
Uztailaren 6ko Aldizkari Ofizialean agertu da Frantziako Lehen ministroaren dekretua. E-CHO egitasmoa “interes nazional handiko” gisa sailkaturik, eraikitze-prozedura azeleratzearen alde egin du gobernuak. Ipar Euskal... (+)
gora