Buruileko euriek mahastia ontzen.

Lurrikara Kolonbian: gutxienez 265 pertsona hil dira eta 496 desagertu daude

Kolonbiako astelehen goizaldean jazo da. Herrialdeko mendebaldean izan da ezbeharra, Pereira eta Cali hiriak dira kaltetuenak. De la Espriella presidenteak larrialdi egoera ezarri du eta jakinarazi du laguntza humanitarioko nazioarteko lehen hegazkinak bidean daudela. Oposizioak kritikatu egin du presidentearen gobernua, nazioartetik eskainitako laguntzaren artean, AEBetako, El Salvadorreko eta Israelgo laguntza humanitarioa onartu duelako.


2026ko abuztuaren 13a
Lurrikarak suntsitutako eraikin bat, Calin.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Venezuelako lurrikara bikoitzetik bi hilabetera, beste lurrikara batek jo du Hego Amerika. Kolonbian jazo da hondamendia, asteleheneko 07:34an (Euskal Herriko 12:34an) Ritcher eskalako 7,4 graduko lurrikara batek herrialdeko mendebaldea astindu duenean. Gutxienez 265 pertsona hil dira, eta 3.494 zauritu eta 496 desagertu daude, Abelardo De la Espriella presidenteak azaldu duenez.

Lehen 72 orduak igarota, kolonbiarren artean tentsioa eta ezinegona areagotzen ari da, gero eta zailagoa baita desagertuak aurkitzea, erreskate taldeen arabera. Kolonbiako profesionalak erreskate lanetan ari diren bitartean, gobernuak jakinarazi du AEBetako, El Salvadorreko, Ekuadorreko eta Israelgo erreskate taldeak onartuko dituela, hain zuzen, Kolonbiaren aliatuak, argudiatuta nazioarteko baldintzak betetzen dituztenak direla. 

1979tik Kolonbiak jasan duen lurrikara handiena da. San José del Palmar herrian izan du epizentroa, Chocó departamentuan, baina herrialdeko hiri jendetsuenetan izan dira kalte handienak, hala nola Cali, Pereira, Manizales eta Armenian. Hain justu, Pereira hiria da kaltetuena, epizentrotik gertuen dagoen hirietako bat. Gutxienez 60 pertsona hil dira bertan. Cali hiria da bigarren kaltetuena. 35 hildako, 700 zauritu eta 188 desagertu daude. Are, 5.000 etxebizitza suntsitu dira, tartean eskolak eta ospitaleak, De la Espriella presidentearen arabera. Medellin eta Bogota hirietan ere sumatu dute dardara, baita Ekuadorren, Panaman eta Venezuelan ere. 

Kolonbiako presidentearen hitzetan, gertatutakoa "hondamendi nazionala" da eta larrialdi ekonomikoa ezarri du. Caliko zein Pereirako alkateek etxeratze ordua ezarri dute gauetan, argudiatuta "arpilatzeak" gertatzeko arriskua dagoela. Caliko ospitaleek alerta gorria ezarri dute, kolapsatuta geratu ostean. Bestalde, Kolonbiako erdiguneko zein mendebaldeko hainbat aireporturen zerbitzuak bertan behera utzi dituzte.

Erlojupeko lanetan eta nazioarteko laguntza 

Desagertuak aurkitzeko erreskate lanetan ari dira. Erreskateetan adituak diren 180 profesional bidali ditu Kolonbiako armadak, eta herritarrak ere erlojupean ari dira lanean. De la Espriellak kargua hartu eta pare bat egunera gertatu da ezbeharra, ostiralean izendatu baitzuten presidente. Hauteskunde kanpainan behin baino gehiagotan errepikatu zuen gastu publikoak murriztuko edo etengo zituela. "Ez zaituztegu bakarrik utziko", zin egin die orain presidente ultraeskuindarrak herritarrei. Munduko Bankuak eta Garapenerako Amerika arteko Bankuak 700.000 euro eman dituzte kalteak konpontzeko, herrialdeko presidenteorde Jose Manuel Restreporen arabera.

Latinoamerikako hainbat herrialdek ere laguntza eskaini diote Kolonbiari, esaterako, Venezuelak, Txilek, Panamak, Boliviak eta El Salvadorrek. Era berean, Ekuador prest agertu da 47 espezialista bidaltzeko. Bestalde, AEBetako Estatu idazkari Marco Rubiok ere laguntza eskaini dio sare sozialetatik, eta hasiera batean 13 milioi euroko laguntza eskaini diote AEBek. EBk, berriz, satelite sistema ahalbidetu du, erreskate lanak errazteko.

Euskaldunak Kolonbian

Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak jakinarazi du ondo daudela Pereiran lan egiten dute hiru euskal gazteak. Familiek haiekin hitz egin dute. Azaldu dutenez, lurrikararen unean ez zeuden hirian, Medellinen baizik. 

Luizia Nepalen eta Tibeten: Gutxienez 350 pertsona hil dira eta 1.300 desagertu baino gehiago daude
2026-08-27 | Goiatz Iza Erkis
Asteazken goizaldean jazo da hondamendia, Euskal Herrian arratsaldea zenean. Luiziak suntsitu egin ditu mugako zenbait eskualde. Lokatzarengatik eta hondakinengatik zailtasunak dituzte erreskate lanak egiteko. Desagertuetatik... (+)
Labrazako makrozentral eolikoaren obrak oztopatu dituzte ekintzaile ekologistek
2026-08-17 | Goiatz Iza Erkis
Bi ekologista porlanezko bidoi batera kateatu dira eta Genevilla herriko (Lizarrako merindadea, Nafarroa) errepidea moztu dute ia lau orduz. Hala makrozentral eolikora bidean zen kamioia gelditu... (+)
Ur kontsumoa murriztu dute Ipar Euskal Herri osoan eta Bizkaiko bi eskualdetan
2026-07-30 | Goiatz Iza Erkis
Lehorteen eta ur eskasiaren ondorioz,  Ipar Euskal Herrian eta Bizkaiko Busturialdea eta Lea-Artibai eskualdeetan neurriak hartu behar izan dituzte ur kontsumoa murriztuta. Debekatu egin dituzte,... (+)
Gasteizko Udalak 1.500 euroko isuna jarri die greba orokorra antolatu zuten sindikatuei
2026-07-17 | Goiatz Iza Erkis
ELA, LAB, STEILAS, EHNE-Etxalde eta Hiru sindikatuek prentsaurrekoa egin dute salatzeko udalak isuna jarri diela, herritarrei grebaren berri kartel eta pankarten bidez ematean "arau hauste larria"... (+)
Nafarroako Gobernuak alerta aktibatu du sute arriskuagatik
2026-07-07 | Goiatz Iza Erkis
Aste honetarako iragarrita dauden tenperatura altuengatik eta landarediaren lehortearengatik, suteak pizteko arriskua "oso altua" da. Eguzkipeko jarduerak eta suarekin harremana duten ekintzak ekiditea aholkatu du.... (+)
gora