Apirila elaien hila.

Nafarroako Gobernuak alerta aktibatu du sute arriskuagatik

Aste honetarako iragarrita dauden tenperatura altuengatik eta landarediaren lehortearengatik, suteak pizteko arriskua "oso altua" da. Eguzkipeko jarduerak eta suarekin harremana duten ekintzak ekiditea aholkatu du. Bestalde, azken egunetan Imarkoainen (Nafarroan) eta Antzuola eta Urretxu (Gipuzkoa) artean piztutako bi suteak egonkortuta daude. 


2026ko uztailaren 07a
Imarkoaineko sutea .
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Datozen egunetan suteak pizteko arriskua "oso altua" dela ohartarazi du Nafarroako Gobernuak, eta ostiralean arriskua "muturrekoa" izatera iritsiko dela aurreikusi du. Azaldu duenez, datozen egunetan tenperaturak igo egingo dira, batez ere Nafarroako erdialdean eta hegoaldean; zenbait tokitan 40 gradura iritsiko direla iragarri dute, besteak beste, Ebro bailaran. Are gehiago, landarediaren lehortearengatik eta hezetasun faltarengatik, gauetan tenperaturak apenas jaitsiko dira. Hortaz, alerta aktibatu du Gobernuak. 

Larrialdien, Prebentzio eta Babes Zibilaren Zerbitzua lanean ari da beharrezkoak diren neurriak har daitezen eta Barne Zerbitzuek egoera monitorizatzen jarraitzen dute. Bitartean, Nafarroako Gobernuak hainbat aholku eman ditu. Gomendatu du nekazaritzarekin lotutako lanak egiterakoan neurriak hartzea, eta, ahal bada, 14:00etatik aurrera egitea saihestea. Hirietan suarekin harremana duten ekintzak ekiditea aholkatu du, hala nola suak piztu, barbakoak egin edota piroteknia erabili. 

Azken egunetako bi suteak kontrolpean 

Igandean Imarkoainen (Nafarroa) piztutako sutea kontrolpean dago. Igande arratsaldean piztu zen, 16:49an iritsi zen abisua, sua pinudi batean hasi eta zereal soroetara zabaldu zenean. AP-15 errepideko pare bat kilometro itxi behar izan zituzten, baita tren zerbitzua ere; Biurrungo eta Noaingo geltokien artea eta Zaragozatik eta Salamancara bidea eten zituzten. 

Lizarrako, Azkoiengo eta Tafallako suhiltzaileak aritu ziren itzaltze lanetan, bi helikopteroren eta bi hegazkinen laguntzarekin. Gaueko bederatziak aldera egonkortzea lortu zuten. Guztira 80 hektareatik gora kiskali dira, gehienak laborantza-lurrak; eta gainerakoak basoak.

Astelehen eguerdian Antzuola eta Urretxu (Gipuzkoa) artean piztutako sutea ere egonkortuta dago. 13:30ak aldera piztu da, eta hasieran urduritasuna nagusitu bada ere ondoan zeuden baserriengatik, 18:15erako kontrolpean dago sutea. Pinudiak eta sastrakak erre dira nagusiki. 

Venezuelan egoera muturrera iristen ari dela ohartarazi du NBEk
2026-07-01 | Goiatz Iza Erkis
Lurrikaren ondoren, janari eta baliabide eskasia dago, osasun zerbitzuak eta ospitaleak gainezka daude eta milaka hiritar lekualdatu behar izan dira eta asko kalean geratu dira.... (+)
Erlojupean ari dira lanean Venezuelan; gutxienez 1.450 hildako eta 3.150 zauritu daude
2026-06-29 | Goiatz Iza Erkis
Suntsituta dago Venezuela; 774 eraikin kolapsatuta daude eta 12.721 familia kaltetuta geratu dira. Hildakoen artean bi euskaldun daude eta hirugarren bat desagertuta dago oraindik. Herrialdeko... (+)
Gutxienez 980 dira Venezuelan lurrikaren ondorioz hildakoak
2026-06-25 | Goiatz Iza Erkis
7,2 eta 7,5 graduko bi lurrikara gertatu dira asteazken arratsaldean Venezuelan. Erreskate lanetan ari dira, baina ziurtatu dute askoz ere zauritu eta hildako gehiago egongo... (+)
Airearen kalitateak okerrera egin du Hego Euskal Herrian 2025ean
2026-06-23 | Goiatz Iza Erkis
Ekologistak Martxan elkarteak 2025eko airearen kalitateari buruzko txostena aurkeztu du. Ikerketaren arabera, iaz Hego Euskal Herriko milioi bat herritar baino gehiagok jasan zuten Europar Batasunak ezarritako mugen... (+)
Polemiken artean, sokamuturra egin dute Eibarko jaietan
2026-06-22 | Goiatz Iza Erkis
Jendetza bildu da plazan eta gehienbat gazteak izan dira parte hartu dutenak. Sokamuturraren aurka protesta egin dute hogei bat pertsonak, Eibarko Sokamuturra Ez taldeak deituta. (+)
gora