San Lorentzotan arbi ereite.

Europa, azkarren berotzen ari den kontinentea

Berotegi gasen emisioak eta atmosferaren kutsadura murriztu egin diren arren, ingurumenaren egoera ez da ona Europan, kontuan harturik naturaren degradazioak, gehiegizko ustiapenak eta biodibertsitatearen galerak dakartzaten ondorioak, Europako Ingurumen Agentziak bost urtean behin lantzen duen txostenean jaso duenez.


2025eko irailaren 30a
Lehentasuna du produkzio sistema eta kontsumo ohituretan aldaketak egiteak, txostenaren arabera.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Europa da, hain justu, azkarren berotzen ari den kontinentea, batez bestekoa baino bi bider azkarrago, txostenean bildutako datuen arabera. "Klima erritmo kezkagarrian ari da aldatzen, eta hori arriskua da segurtasunerako, osasun publikorako, ekosistemetarako, azpiegituretarako eta ekonomiarako", azaldu du Ingurumen Agentziak. 38 herrialdetan bildutako datuak aztertu dituzte, eta ondorioztatu dute biodibertsitate galerak harremana duela ustiapen ez jasangarriak eta kontsumo ereduek egiten duten presioarekin. Hori horrela, agentziak uste du nekez beteko direla 2030erako jarritako helburuak.

Halaber, nabarmendu du prezipitazioen larritasuna areagotzen ari dela, azken urteotako uholdeek erakusten duten moduan. Besteak beste, 2023an Eslovenian eta iaz Valentzian gertatutakoak ekarri ditu gogora txostenak. Baliabide hidrikoei dagokienez, Europako lurraldearen eta biztanleen herenak ur falta dutela azaldu du agentziak, eta laborantza eredua dela horren eragile nagusia: "Pestizidek uraren kalitatea okertzen dute, algen gehiegizko hazkundea sustatu, oxigenoa agortu eta uretako bizitzan eragin".

Datu mordoa jaso dute bost urtean behin plazaratzen den txostenean. Esaterako, muturreko tenperaturen gorakadagatik gutxienez 70.000 pertsona hil ziren 2022an, Europa hegoaldean sute ugari gertatzen ari diren bitartean. Gainera, lehorteek geroz eta kalte handiagoak eragiten dituzte elikagaien produkzioan, energia-sarean edota ur hornidura publikoan. Bestalde, klimarekin lotutakoek 738.000 milioi euroko galerak eragin dituzte 1980 eta 2023 artean –eta kopuru horretatik %22, 2021 eta 2023 artean–.

Proposatutako konponbideen artean daude, bestalde, habitatak biziberritzea, garraioena bezalako sektoreak deskarbonizatzea, laborantzako emisioak murriztea, trantsizio berde eta digitalean inbertsioak egitea eta ekonomia zirkularra bultzatzea, hori guztia Europako Itun Berdeak jasotakoak ardatz hartuta.

Sei-zazpi milioi kilo sagar, Euskal Sagardoa egiteko
2025-09-24 | Jon Torner Zabala
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako 250 sagastietan hasiak dira jada sagar biltzen. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari dagozkien iazko datuekin alderatuta, uzta handiagoa izango da aurten. Orotara... (+)
Itsasoaren berotzeak euskal kostaldeko espezie batzuen portaera aldatu du, Aztiren arabera
2025-09-09 | Jon Torner Zabala
"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago,... (+)
Zentral nuklearrak eraisteko Espainiako Gobernuaren diru-partida jada 20.300 milioi eurokoa da
2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Urtebetean %0,8 handituta (165 milioi euro gehiago), Espainiako zentral nuklearrak itxi eta hondakin erradioaktiboa tratatzeko aurrekontua 20.367 milioi eurokoa da jada, Enresa enpresa publikoak emandako... (+)
Artzain eta sukaldariak eskutik, Ja(ki)tea elkartearen liburu berrian
2025-05-27 | Jon Torner Zabala
2009an sortua, euskal sukaldaritza tradizionala sustatzea du helburu Ja(ki)tea elkarteak, abeltzain, laborari edota arrantzaleen jarduna nabarmentzearekin bat. Hamaika modura egin dakieke aitortza, eta oraingoan liburu... (+)
Otso edo hartz, abeltzaintzarekin duten elkarbizitza eztabaida-iturri da
2024-12-17 | Jon Torner Zabala
Urriaren 19an, Xiberoko Batzorde Sindikalak bozketa egin eta adostu zuen lurraldea "babesteko zaila den eremu gisa" (ZBD) izendatzeko eskaera abiatzea, otsoaren "arriskuari" aurre egitea helburu.... (+)
gora