Asteroko buletina
Batekoz beste, kukua euri eske.

Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


2024ko azaroaren 29a
Tuterako El Culebreteko hondakinen zentroa.

Mankomunitatea kudeatzen duen SCPSA elkartearen Kontseiluak onartu ditu proiektuaren kontratuaren aldaketa eta eraikuntza epeak, UPNren kontrako botoekin. Hondakinen zentroak balioko du Iruñerriko hondakinak biltzeko. Mankomunitatearen arabera, aitzindaria da Espainiako Estatuan eta Europako onenetakoa izango da.

Aldaketekin proiektua %33 garestitu da: hasieran 66 milioi euro ziren eta orain 88 milioi, gehi BEZa. UPN proiektuaren aurka egon da hastapenetik eta igoera hau gogor kritikatu du, “kudeaketa txarraren ondorio da eta guztiz neurriz kanpokoa”.

Proiektuak 2016an hasi zuen bere ibilbidea, orduan Nafarroako Legebiltzarrak egin zuen Nafarroako Hondakin Planari egokitzeko. Onartu, dena den, 2021ean onartu zen proiektua, baina eraikuntza lanak 2023ko irailean hasi ziren. Besteak beste, hainbat taldek jarritako helegiteek atzeratu dituzte eraikuntza lanak. Ondo bidean, 2026arekin bat hasiko da martxan hondakinen gunea.

Hainbat faktorek ekarri dute aurrekontuaren igoera Mankomunitatearen arabera, batez ere hondakinen eta ingurumenaren arautegi berrien eskakizunetara egokitu beharrak. Hainbat alorretan egin behar izan dituzte egokitzapenak: suteen aurkako segurtasunean, hondakin organikoa eta biometano produkzioaren isolamendu gaietan, edota, besteak beste, lan segurtasunaren eremuan, Diario de Noticias-ek argitaratu duen arabera.

Mankomunitatearen aurreikuspenen arabera, etorkizunean biztanleria handiagoa izango da eta hondakinen kopurua ere bai. Era berean, hondakinen sailkapena ere handiagoa izango da eta horiek guztiak landu ahal izateko tratamendu linea berriak eraiki beharko dituzte. Horren ondorioz, material gehiago birziklatu ahal izango dutela uste dute mankomunitateko arduradunek.

Bestelako kritikak hondakinen zentroari

Ez da UPN hondakin zentroarekin kritiko izan den eragile bakarra. Eskuineko alderdi kritiko agertu da beti, baina inongo alternatibarik aurkeztu gabe.Sustrai Erakuntza elkartea eta Nafarroako hondakinetan lanean diharduen 3R-en Konpainia ere kritiko agertu izan dira hondakin gune berriarekin, batez ere hondakinen tratamendu zentralizatua dakarrelako, haien ustez, hondakinen politika arrakastatsua egiteko klabeetakoa zentroen deszentralizazioa denean. 2018an txosten hau egin zuen Sustrai Erakuntzak bere proposamena plazaratzeko eta beste hau 3R-en Konpainiak. Halaber, 2021ean bi elkarteen artean Nafarroako hondakinen tratamendurako azterketa zabala.

 

 

"Desazkunderako kapitalismoa gainditzea ezinbestekoa da"
Sustrai Erakuntza fundazioak desazkundeari buruzko jardunaldiak egin zituen Iruñean urriaren amaieran. Han eman zuen hitzaldia Luis González Reyesek (Madril, 1974). Adrián Almazánekin batera 2023an argitaratutako... (+)
Klima aldaketari aurre egiteko orain arte baino hamar aldiz diru gehiago bildu beharko dute Bakun
COP29 hasi da astelehen honetan Bakun, Azerbaijanen hiriburuan. 197 herrialde dira foro honetako kide eta horiez gain mundu osoko sare zibilaren milaka pertsona hurbilduko dira... (+)
Elektrizitate kontsumoa geldituta dago Espainiako Estatuan 2004ko mailan
Espainiako Sare Elektrikoak jakinarazi berri du ekaineko elektrizitate kontsumoa zein izan zen Espainiako Estatuan: 19.422 gigawat orduko. Hau da, 2004ko datuaren oso antzekoa: orduan 19.384... (+)
Bideko Autobidearen ordainketa 2027tik 2030era atzeratuko du Nafarroako Gobernuak
Ordura arte Nafarroako Gobernuak 477 milioi euro ordaindu beharko dizkio Abertis konpainiari, 2023an honek erosi baitzuen Autobidearen ustiaketaren emakida 110 milioi eurorengatik. Itzalpeko ordainketek urtero... (+)
Beroak adinekoen heriotza hirukoiztuko du Europan 2100. urterako
Hori da ikerketa berri batek ondorioztatu duena, baldin eta betetzen badira gaur egun berotzearen handitzeari buruz dauden aurreikuspenak. Eta NBEren arabera, mende amaierarako tenperaturak 3... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora