San Matias, erein tuk azaziak bilduren tuk aza handiak

Hotza maite duen igela

Arboletako hostoak eroriak dira eta basoko lurra estalia dute. Lurraren eta hosto gorrituen artean, alabaina, sortzen da geruza fin bat, arreta gutxi jasotzen duena, baina espezie askoren biziraupenerako garrantzi handia izan dezakeena. Hezetasuna mantentzen du, zomorroak erakartzen ditu eta babesa ematen du. Eta hor, lurrera eroritako hosto horien artean, mugitzen da anfibio bat: baso-igel gorria. Lurraren nabarrean, marroi kolorea gutxiago ikusten baita.

Iñaki Sanz-Azkue
Iñaki Sanz-Azkue

Aranzadi Zientzia Elkarteko Natur Zientzietako kidea.


2025eko urtarrilaren 20a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Eta galdetuko diozu agian zeure buruari, ea anfibioak ez ote ziren udaberriko animaliak. Beti esan izan baita anfibioak ektotermoak direla. Alegia, kanpoko tenperaturen menpe bizi direla eta tenperaturak goxatzen hasten direnean agertzen direla. Eta entzungo zenuen ere, putzuetan neguaren ostean ugaltzen direla, euriteen ondoren, putzuak urez beteak izaten direlako. Eta ez zabiltza oker hala pentsatzen baduzu, baina… espezie guztiak ez dira berdinak, eta baso-igel gorria hotza maite duen igela da, metabolismoa mantsotzeko eta tenperatura baxuetan irauteko gaitasuna baitu. Horregatik, udazkenean hasi eta udaberria bitartean ugaltzen da batez ere. Negu inguruan, anfibio espezie gehienak ez bezala.

Tenperaturak jaisten hasten direnean, baso-igel gorria basoko lur gorritutik putzuetara joaten da, orbel artean, migrazio txiki bat bailitzan. Udazkenean, mendietako urmaeletan, bidezidor, gurdi-bide edo pistetako putzu-zuloetan jartzen ditu arrautzak igel honek. Poltsa lirdingatsu itxurako arrautzak dira. Ikusteko oso nabarmenak. Ezagunak mendira joateko ohitura duen edonorentzat. Eme batek 2.000 arrautza jartzeko gaitasuna du eta 2-4 hilabetetan bihurtuko dira zapaburu aurrena eta igel ondoren.
Baso-igel gorria bederatzi cm inguruko tamaina hartu dezakeen anfibioa da. Bere izenak dioen moduan, gorrizta, nabar argia edo iluna izan daiteke eta populazioaren arabera, gorputzean dituen orbanak eta kolorea bera ezberdinak izan ohi dira. Ugal garaia urri erdialdean hasten du kostaldetik gertu, eta altueran gora egiten dugun heinean, atzeratzen joan ohi da. Esaterako, Pirinioetan martxora arte ugaldu ohi dira. Izan ere, baso-igel gorriaren banaketa itsas-mailan hasi eta Pirinioetan 2.500 metroraino zabaltzen da.

Hotz zalea izanik, Europan gora hedatzen den espeziea da, hasi Iberiar penintsulako eremu atlantikotik eta Eskandinaviaraino. Igel arruntena da Europan, eta hortik bere ingelesezko izena: Common Frog. Arrunta izanagatik, ordea, Europa mailan babestua dago. Izan ere, Euskal Herriko eremu askotan urtetan harrapatua izan den espeziea izan da, bere izterretako haragia preziatua baita askorentzat. Oilaskoaren antzekoa, diotenez.

Ornogabe jale amorratua da baso-igel gorria eta orbelaren artean aurkituko ditu horiek. Bertan egoten da geldi eta isilik. Eta ez da mugituko, gizakiaren oinaren arriskua gertu izan arte. Orduan, sekulako saltoa emango du. Uretan egiten duen modukoa. Putzuetan, ordea, garaia iristean, kantuan ere ariko da. Ur azpiko koruak egingo dituzte, ez oso ozenak. Baso-igel gorria isila baita, baina ez mutua.

BASO-IGEL GORRIA Rana temporaria

TALDEA: Ornoduna / Anfibioa.
NEURRIA: 9 cm.
NON BIZI DA? Basoa eta urmaela, garaiaren arabera.
ZER JATEN DU? Ornodun txikiak.
BABES MAILA: Europa mailan babestuta.

Tximista belardian
2026-07-27 | Iñaki Sanz-Azkue
Suge gorputz kiribildu bat sumatzen da belar luzeen babesean. Argi-itzaletan ari da goxatzen, eguzkipean. Lasai dago; eroso, bere bizitokian. Baina amaitu da bakea. Gorputzak mugimendu... (+)
Bertako espezieak kobren eta anakonden itzalean
Euskal Herriko ikasleekin egindako ikerketa batek, gizakien eta sugeen arteko harremanari buruzkoak mahai gainean jarri ditu nazioartean. Erlazio horrek beti eman du zeresana, baina oraingoan,... (+)
Kantu bat ilargipean
2026-06-15 | Iñaki Sanz-Azkue
Soka baten itxurako mihia du: luzea eta zirkularra. Disko itsaskorrak hatz finen puntan, eta begi-nini horizontala duten urre ilun koloreko begi biribilak buruaren bi aldeetara.... (+)
Narrasean narrasti artean
2026-04-26 | Iñaki Sanz-Azkue
Arre koloreko lurrean aurkitzen da. Arretasunean, harro, narrasean doa. Herrestatuz, narrastia. Soroan sesiorik ez. Segi du sugeak, sigi-saga, sasoia du eta; mahastian eroso sartu da.... (+)
Schreiber muskerra eta Jaizkibelgo misterioa
2026-03-16 | Iñaki Sanz-Azkue
Kanpai soinua Jaizkibelen. Hareharrizko arrokak ikus daitezke Guadalupe elizaren aldameneko belardian: orban horiak paisaia berdean. Itsaso urdin bat sumatzen da gertu. 1979an aurkitu zen bertan... (+)
gora