Prailea eta baratzea, eman gabe ez dago engainatzerik...

“Hemengo barietateetan ez da sailkatze lanik egin jateko sagarrak ukaiteko”

Baigorriko pentzeetan jateko sagarrak ekoizten ditu Elena Aguerre laborariak. Lekorneko Garroa etxaldean barazkigintza ekologikoan luze aritua zen, baina 2022-2023ko neguan Baigorrira lekualdatu eta proiektu berria jarri zuen abian: “Pentze bat xerkatu eta hektarea eta erdi sagarrondo landatu nituen, bi mila arbola, zortzi barietatetakoak”. Jateko barietateak dira denak, bildu ondoren ganbaran negu guztian atxiki daitezkeenak.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2025eko urriaren 06a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Proiektua abiatu aitzin, formazioak jaso zituen Aguerrek frutarbolgintzaren inguruan. “Biharko Lurraren Elkartearekin bisitak egin genituen fruituak ekoizten zituzten proiektuetara, eta Baigorrin instalatu aurretik, Garroa etxaldean landatu genuen lehen arbol pentzea”, dio. Bazuen gogoa baratzegintzatik arbolgintzara pasatzeko, eta zahartzarora begirako gogoetek ere lagundu zioten erabakia hartzen: “Proiektu berri bat hasteko energia aunitz behar da, eta bi proiektuekin ezin nuen segi, beraz, bete-betean Baigorriko proiektuan sartzea erabaki nuen”.

Euskal Herria fruituak ekoizteko tokirik onena ez dela jakitun, sagarra aukeratu du Aguerrek, Baigorriko ingurura eta klimara gehien egokitutako fruitua delakoan. “Sagarra bakarrik jartzea erabaki nuen, baina barietate ainitz ditut, horrela arrisku gutxiago dut barietate bakarra jarrita baino”. Kide mahastizaina du laborariak, eta makineria eta tresna asko partekatzen dituzte. “Lanen mekanizazioa badugu, baina biologikoan ari gara, eta beraz, erabiltzen ditugun produktu eta metodo guztiak naturalak dira”, gehitu du. Nekazaritza biologikoan onartuta dauden tratamenduak darabiltza, izan ere, jateko sagarrak izanik, garrantzitsua da fruituek usteldurarik, harrik eta bestelakorik ez izatea.

Jateko sagarretan tokiko barietaterik ez

Euskal Herrian sagardorako sagarrak ekoitzi izan dira batik bat, eta Aguerrek dioenez, jateko sagarren kasuan ez du bertako barietate aproposik topatu. “Hemengo barietateetan ez da sailkatze lanik egin, beraz, nik darabiltzadan barietateak Frantziako Estatuko hego-mendebaldeko beste etxalde ekologikoetan ikusi ditudanak dira”. Barietate modernoak direla nabarmendu du, baina eredu ekologikoan azkarrak direnak eta eritasunen kontra ongi egiten dutenak.

Gaztea da oraindik Aguerreren sagastia eta proiektua, baina aurten uzta polita jaso du. “Momentuz, helburua da urtean gutxi gorabehera hogei bat tona ekoiztea, eta hori hemen hurbilean saltzea”, dio. Tokiko elikadura du helburu laborariak, hurbileko zirkuituan saltzea sagarrak: AMAP sistemaren bidez inguruko herrietan eta saltegi eta kantinetan. Iaz izan zuen lehen uzta, aurten askoz sagar gehiago bildu du, eta heldu den urterako helburura iritsiko dela aurreikusi du. “Sagarren problema da landatzetik hiru urte ari zarela beti lanean eta fruiturik ez duzula saltzen”. Gehitu du inguruan oso gutxi direla jateko fruituen ekoizpenean, baina jende asko ari zaiola galdezka eta informazio eske. Interesa piztu du, beraz, egitasmoak.

Baratzegintza agroekologikoa, garapen pertsonal eta sozialerako
2026-03-09 | Garazi Zabaleta
Iruñeko Aranzadi parkean, Arga ibaiaren ondoko baratze gunean du proiektua Elkarkide fundazioak. Zentro okupazional gisa funtzionatzen du baratzeak, eta buruko gaixotasunak dituzten pertsonek egiten dute... (+)
Haragi-zirkuitu propioa sortzeko proiektua martxan
2026-03-02 | Garazi Zabaleta
Oiartzun Burujabe prozesuaren baitan, herriko haragi-zirkuitu propioa martxan jartzeko lanean aritu dira azken urteetan Elikadura Mahaitik. Labore Oarsoko kideek, herriko ekoizleek eta udal eta landa... (+)
Garoa, jendartea eraldatzeko gune berria Mungia erdian
2026-02-23 | Garazi Zabaleta
2007an sortu zuen Butroi Bizirik elkartea ingurumenaz arduratuta zegoen Mungialdeko herritar talde batek, eta 2013an erantsi zioten "Trantsizioan" hitza izenari. “Rob Hopkins ekintzaile eta idazlea... (+)
Nekazarien iragarritako heriotzaren kronika
2026-02-22 | Garazi Zabaleta
Europa-Mercosur akordioa gauzatzeko arriskua mahai gainean den honetan, Europa berriz ere bidegurutzean da: tokiko elikadura sistemak indartzearen alde egin, edo elikagaiak mundu globalizatuko negozioetarako merkantzia... (+)
Baratzezain izatetik erlezain izatera
2026-02-16 | Garazi Zabaleta
Duela 26 bat urte iritsi ziren Ali Orue zeberioarra eta Edu Brugos laudioarra Zioarraga auzora, Zuiara (Araba). Bizitoki aldaketarekin batera bizitza eta ogibidea aldatzeko gogoz... (+)
gora