Belar asko bildu duzu? Maiatz luzeak jango ditu

Garoa, jendartea eraldatzeko gune berria Mungia erdian

2007an sortu zuen Butroi Bizirik elkartea ingurumenaz arduratuta zegoen Mungialdeko herritar talde batek, eta 2013an erantsi zioten "Trantsizioan" hitza izenari. “Rob Hopkins ekintzaile eta idazlea izan zen trantsizio mugimenduaren sortzailea, eta petrolioaren gailurrari erantzuteko bestelako bizitzeko moduak planteatzen ditu: permakultura, burujabetza, zaintzetarako elkarlana…”, azaldu du David Henderson taldeko kideak. Espazio txiki bat zuen BBT taldeak Mungian orain arte, baina iaz lokal berria hartzeko aukera suertatu zitzaien, eta pausoa ematea erabaki zuten. Horrela ireki zuten irailean "Garoa, gune bizia" deitzen dioten espazioa, herriaren erdian.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2026ko otsailaren 23a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Uribe Butroi eskualdean eraldaketa ekosoziala sustatzea da taldearen helburu nagusia, eta horretarako hainbat lan ildo eta proiektu jarri dituzte martxan urteotan. Duela hamar urte inguru sortu zuten, esaterako, kontsumo taldea. “Eskualdeko nekazariekin eskuz esku ari gara lanean, eta lokaleko dendan bertako ekoizleen produktu ekologikoak eta bidezko merkataritzakoak saltzen ditugu”, azaldu du kideak. “Kontsumo taldean Uribe Butroi eskualdeko elikadura burujabetzaren alde egiten dugu, eta metodo sostengarriak, ekologikoak eta artisauak darabiltzaten ekoizleak balorizatzea da asmoa, haien produktuak gure bazkideengana hurbilduta”, diote webguneko aurkezpenean. 70 bat bazkide dira gaur egun taldean, eta Garoako denda asteazken arratsaldetan eta ostiral goizetan irekitzen dute. Bazkideen inplikazioa bilatuz, txanden bidez antolatzen dira dendan. “Hartu dugun gune berria alkartetxea zen garai batean, jatetxea ere bazuen. Jatetxea irekitzeko asmorik ez dugu, baina aurrera begira gure asmoa da espazioa aisialdirako ere izatea, hurbiltzen denak zerbait hartzeko aukera izatea”, gehitu du.

Bestelako proiektuak

Energia burujabetzari begira UBEK energia komunitatea sortu zuten taldetik, berriztagarrietan oinarritutako proiektu komunitario, lokal, parte-hartzaile eta irekiak bultzatzeko asmoz. Bide horretan, Goiener hasieratik bidelagun izan dutela dio Hendersonek. Eta, energiaz gain, tokiko monetarekin ere egin zuten saiakera elkartetik. “Ekhi tokiko moneta erabiltzeko proiektua bultzatu genuen. Orain Hernanin dute moneta hori eta hemen trantsizio garaian gaude”.

Hitzaldiak, liburu aurkezpenak, herritarren sentsibilizazioari begirako ekimenak, tailerrak eta bestelakoak ere antolatzen dituzte BBT elkartetik, eta orain, Garoa espazio berriak eskaintzen dizkien aukera zabalekin, horrelako gehiago egitea dute helburu. “Guk esaten dugu jende txiki askok, gauza txikiak egiten, mundua aldatu dezakeela. Oso presente dugu ideia hori gure jardunean”, amaitu du kideak.

Tokiko eta kalitatezko produktuen epizeria parte-hartzailea Baigorrin
2026-10-26 | Garazi Zabaleta
Duela urte eta erdi pasatxo hasi zen Baigorriko (Nafarroa Beherea) pertsona talde bat bertako produktuen denda fisiko bat martxan jartzeko ideia lantzen. Herriko AMAPean –laborari... (+)
Zuberoako artzainak 20 urtez kolektiboan lanean
2026-10-19 | Garazi Zabaleta
1999an Zuberoako artzain talde batek abiatutako hausnarketa prozesutik sortu zen Azkorria kooperatiba. "Garaian, industria bati saltzen zioten ardi esnea inguru honetako artzain guztiek, eta Ossau-Irati... (+)
Zuberoako artzainen Azkorria gasnategi kolektiboak urteurren festa egingo du urriaren 17an
2026-10-14 | Garazi Zabaleta
Aurten hogei urte betetzen ditu Azkorria kooperatibak. Hori ospatzeko, urriaren 17an Muskildin festa egingo dute. Hitzordua 09:00etan da, Azkorria dendaren atarian: ekoizleen merkatua egingo dute... (+)
“Hamar urteotan baratzean egindako lanak agendan idatzi dituenak sekulako altxorra du”
2026-10-12 | Garazi Zabaleta
Duela hamar urte argitaratu zuten lehen Ilargia eta Landareak agenda Jakoba Errekondok eta Antton Olariagak, ARGIAk bultzatuta. Hamar urte beranduago, eta ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak... (+)
Frantses lorategi apaina eta lorategi basati askeagoa, elkarren lagun
2026-10-05 | Garazi Zabaleta
Kanbon (Lapurdi) kokatua den eraikin ederra da Belle Époque garaiko Arnagako jauregia, gaur egun Herriko Etxearena dena eta museo bihurtua dutena. Klima astearen seigarren edizioa... (+)
gora