Eguberri argitsu, ogia gero lastotsu

Kanboko Marienian landaturiko garia produktu kimikoekin pozoituta izan dela salatu dute

Kanboko Marienia eremuan joan den larrazkenean ogia egiteko landaturiko garia produktu kimikoekin pozoitua izan dela salatu dute. ELB, Lurzaindia, Ostia, Le Cade eta Nahi Dugun Herria kolektiboek.

Euskal Irratiak
Euskal Irratiak @euskalirratiak

Ipar Euskal Herriko lau euskal irratik osatzen dute Euskal Irratiak sarea: Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Antxeta eta Xiberoko Botza - Radios basques.


2026ko martxoaren 09a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Jakinarazi dutenez, ekintza hori "bandalismoa" da eta Marieniako lurretan etxebizitza proiektuaren alde diren aktoreen jarrera agerian uzten du.

Eragileek azaldu dutenez, Marieniako dosierra oraindik justiziaren eskuetan da, eta, hala ere, garia legalki ereina izan zen joan den larrazkenean alokairu kontratua zuen lur batean. Haien ustez, gertakari honek erakusten du interes orokorra eta herritarren ongizatea bigarren mailan uzten dituztela, jende gutxi batzuen interes ekonomikoak lehenetsiz.

Gainera, aste honetan bertan ardiak bazkatzera eraman behar zituzten gari eremu horretara. "Zorionez, berantagatik laborariak ez zituen oraindik ezarri; bestenaz, ardiak pozoitutako ziren", ohartarazi dute. Horrenbestez, ekintza horrek laborarien jarduera ez ezik, animalien osasuna eta elikadura kate osoa ere arriskuan jar zitzakeela nabarmendu dute.

Eragileen arabera, gertatutakoa ez da laborari baten aurkako erasoa soilik, baizik eta herritar guztien aurkakoa. Izan ere, tokiko eta kalitatezko elikadura sortzeko lanari kalte egiteaz gain, biodibertsitatearen kontrako eraso gisa ere ulertu behar dela adierazi dute.

Testuinguru zabalago batean kokatu dute auzia: gogorarazi dute Duplomb II legeak produktu toxiko batzuk berriz erabiltzeko bidea ireki nahi duela laborantzan, eta aldi berean Europar Batasunak merkataritza libreko akordioak sinatzen jarraitzen duela. Horrek guztiak, haien iritziz, tokiko elikaduraren deslokalizazioa eta laborantza iraunkorraren ahultzea dakar.

Horregatik, Marieniako lurra defendatzeko borrokan segituko dutela adierazi dute. Haien erranetan, promotore eta interes ekonomiko jakin batzuen mesedetan eginen litzatekeen urbanizazio proiektuaren aitzinean, laborantza balio handiko lurra babestea eta tokiko elikadura bermatzea dira lehentasuna.

Izurdeen babesteko hirugarren arrantza debekuak arrangura sortu du arrantzaleen artean
2026-02-10 | Euskal Irratiak
Otsailaren 26ra arte zortzi metro baino gehiagoko arrantza ontziek portuan egon beharko dute nahi gabe harrapatutako izurde kopuruaren murrizteko. Hirugarren urtea da neurria martxan eman... (+)
Dermatosi nodular kutsakorra: 'LIBRe' kolektiboak aukera librea galdegiten du behien txertaketan
Dermatosi nodular kutsakorraren aurka behien txertaketa inposatuaren aurka sortu da "LIBRe" laborari taldea; hautatzeko eskubidea galdegiten dute. Txertoari buruzko informazio eskasa dela diote eta kontsumitzaileek... (+)
Elikadura eta Laborantza Kontseiluaren sortzearen alde bozkatu dute Euskal Elkargoko hautetsiek
Abenduaren 6an iragan da Euskal Hirigune Elkargoko osoko bilkura. 73 delibero baziren. Elikadura eta Laborantza Kontseiluaren sortzeko printzipioak du eztabaida gehienik sortu. (+)
Itsasuko gereziaren sor-markaren proiektua aitzina doa
2023ko urte bukaeran, Xapata elkarteak ofizialki sor-marka baten sortzeko galdea egin zuen. Hemendik bizpahiru urtetara, nahiko lukete bururatu lan hori. (+)
Ipar Euskal Herrian artilearen balorizazioa indartzeko jardunaldiak hondarkinen ttipitzeko
Baionan iragan diren jardunaldietan, hainbat eragilek artilearen erronkak jarri dituzte mahai gainean. Ipar Euskal Herrian, Manex ardi arrazako artilearen transformaziorako baliabideak garatzea erronka nagusietariko bat... (+)
gora