San Bartolome: burua lodi ta lepua me.

Angulen trafikoaren aurkako operazio poliziala abiatu du Guardia Zibilak Aginagan

Aginagako (Gipuzkoa) angula enpresa batean abiatu du operazioa asteartean Guardia Zibilak. Enpresari trafiko eta kontrabando delituak egin izana leporatzen dizkie. 


2026ko martxoaren 10a
Angulen trafikoaren kontrako operazioari ekin dio Guardia Zibilak Aginagan
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Asteartea 8:00ak aldera hasi du operazioa Guardia Zibilak Aginagako angula enpresa batean. Ikerketa abian da angulen trafiko delitua eta kontrabandoa izan den aztertzeko, Guardia Zibilaren, Europolen eta Jendarmeriaren eskutik. Bizirik zeuden angulak konfiskatu dizkiete euren hazkuntza eta elaborazio prozesuaz arduratzen den enpresari eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku gelditu dira. Hala ere, ez da erregistro gehiagoren edo atxiloketen berririk eman Naizek jaso duenez.

2023ko maiatzean lehen operazio poliziala egin zen Gipuzkoan eta ikerketak abiatu ziren Bidaxunen (Lapurdi) eta Landetan (Frantziako Estatua). Elkarlanean aritu ziren Guardia Zibila, Jendarmeria, Europol eta OLAF (Iruzurraren aurkako Europako Agentzia) hainbat herri miatzen, horien artean, Oiartzun eta Getaria (Gipuzkoa). 1,5 tona angula konfiskatu zituzten eta 27 pertsona atxilotu. 2025-26 denboraldian, espeziearen egoera larria ikusita, Eusko Jaurlaritzak egun abian jarraitzen duen arrantzarako debekua ezarri zuen. 

 Dani Blanco / ARGIA CC BY SA
 Dani Blanco / ARGIA CC BY SA
 Dani Blanco / ARGIA CC BY SA
 Dani Blanco / ARGIA CC BY SA
Solariako argindar linearen ibilbide berrituaren aurka azaldu dira Gueñeseko eta Galdameseko udalak
Gueñeseko eta Galdameseko udalek alegazioak aurkeztu dituzte, Solariak proposaturiko ibilbide berriak kalte kulturalak, arkeologikoak eta ekologikoak eragingo lituzkeela salatuta. Linearen %75 lurperatzea erabaki du enpresak.... (+)
gora