Uztaileko iguzkiak ondoko arnoari indar

Hernaniko “Ikatz Gane” makroproiektu elikoaren aurkako sinadura bilketa eta hitzaldia deitu dituzte Urumeako Mendiak Bizirik eta Sagarreta taldeek

Urumeako mendietan aurreikusita zeuden hiru makroproiektu eolikoetako bat ("Ikatz Gane" deitua) jendaurrean jarria du Jaurlaritzak eta apirilaren 10 arte dago alegazioak jartzeko epea. Urumeako Mendiak Bizirik eta Sagarreta taldeek alegazioak sinatzera dei egin diete herritarrei eta horretarako hitzorduak jakitera eman dituzte. Iñaki Lasagabaster eta Aitziber Saroberen hitzaldia ere egingo dute, martxoaren 27an.


2026ko martxoaren 09a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Hernaniko (Gipuzkoa) Urumeako mendietan 199’5 metroko altuerako bost airesorgailu jarri nahi ditu “Ikatz Gane” izeneko proiektuak. Berau otsailaren 23an jendaurrean jarri zuen Eusko Jaurlaritzak (hemen dago proiektua) eta apirilaren 10 arte dago alegazioak aurkezteko epea. Haize errotak Ereñotzuko Pagoaga auzoko mendietan (Pagalegi-Larregi-Garagartza gailurren mendilerroan) eta Aranoko (Nafarroa) mugan kokatu nahi ditu Enigma Green Power enpresak. Baina proiektuak ez du inongo aipamenik egiten Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko mugaren ingurune berdintsuan Repsol enpresak planteatutako "Erreka" izeneko makroproiektu eolikoari buruz.

Sagarreta Natur Taldearen adierazpena

Hernaniko Sagarreta Natur Taldeak "irmoki" salatu du "Enigma Green Power SLU-ren bitartez, Endesa SA-k Hernanin egin nahi duen ankerkeria!". Bere hitzetan, "proiektuak aurrera eginez gero, bertako fauna eta florari eragingo dizkion kalteak nabariak izango dira". Hain justu, proiektuak kaltetuko lituzkeen natur ondare hauek aipatu ditu: "Kontutan izan behar dugu Kartola eta Sagarreta bailarek duten garrantzia. Bi errekak babestuta daude eta horrelako eremuak balorean jarri behar dira. Eremua oso zaurgarria da honelako proiektuak aurrera egingo balu. Izan ere, erreka eta bailara hauek galtzorian eta mehatxupean dauden hainbat animali, landare, hegazti eta xaguxarren bizitoki dira. Hau gutxi ez, eta Aiako Harria Parke Naturalaren eta Leitzarango Biotopo Babestuaren arteko korridore ekologiko gisa izendatua dago suntsitu nahi duten eremua".

Bestalde, ingurunearen balio historikoa ere nabarmendu dute: "Instalatu nahi dituzten tokitik metro gutxira daude San Migel Soro-ko eta Ezioko mairubaratzak, Hernaniko zilegimendiak zirenak edo hainbat sarobe. Hernaniarron ondare historiko diren eta oraindik ongi aztertu gabe dauden hainbat elementu betiko galdu daitezke".

Proiektuak zehazki auzo eta herri hauetako bizilagunak kaltetuko dituela ohartarazi dute: Zikuñaga, Osiñaga, Epele, Ereñotzu, Pagoaga eta Aranoko herritarrak. "Bertatik bertara pairatuko dituzte bizi osorako izango diren kalteak. Desjabetzeak, argindar lineak, kamioien joan-etorriak, lur mugimenduak, kalte paisajistikoak, soinuak, infra-soinuak, itzal keinukariak, biltegiratze arriskutsuak, ur kutsatuak…".

Sinadura bilketa eta hitzaldia

Arrazoi horiek emanik, Sagarreta Natur Taldeak herri alegazioak "babestu eta sinatzera" deitu ditu euskal herritar oro, "bereziki Urumea bailarako herritar guztiak".

Ildo berean, Urumeako Mendiak Bizirik taldeak alegazio bat jarri du herritarren eskura sinatzeko (dokumentu hau deskargatu, bete, sinatu eta umbizirik@gmail.com helbidera bidali daiteke). Horrez gain, dokumentua aurrez aurre sinatzeko aukera hauek eman ditu: ostegunean, martxoaren 12an, Hernaniko azokan egongo dira goizean; eta arratsaldeko 18:30ean Zinkoenean elkarretaratzea egingo dute eta sinatzeko modua ere egongo da. Azkenik, herriro sinadurak biltzeko toki hauek ere jarri dituzte: Goizuetan Amaia kafetegian; Aranon udalean; Ereñotzun udalean eta tabernan; Hernanin Garin, Kide, Sagastiberri tabakoak eta Makoki ileapaindegian eta Herreran (Donostia) Zumardi tabernan.

Bestalde, martxoaren 27an, Energia berriztagarrien sokatira izenburupean hitzaldia antolatu dute LPS honi ez! plataformak, Urumeako Mendiak Bizirik taldeak eta Sagarreta Natur Taldeak elkarrekin. Iñaki Lasagabaster EHUko administrazio zuzenbideko katedraduna eta Aitziber Sarobe Filosofian eta Biologian doktorea arituko dira azalpenak ematen, 18:30ean Hernaniko Biteri kultur etxean, eta bertan aurkeztuko dute LPS honi ez! plataforma.

Zatoz bertso bazkari berezira, ilargiari begiratzen dioten baratzezaleekin ospatzera
2026-09-02 | Estitxu Eizagirre
Ilargia eta landareak 2027 agenda laster izango dugu eskuetan. Ilargiaren arabera sasoi bakoitzean landareekin zer lan egin azaltzen duen agenda honek urteurren biribila beteko du,... (+)
Laborantza herrikoiak edo agroekologiak klima hoztu dezake
2026-07-26 | Estitxu Eizagirre
Ekainean astebetez egon garen moduan, 40 gradutan maiz egon beharko badugu, gure etorkizunak desiragarritasuna galtzen du, guztion ongizatea urtzen sumatzen dugu eta zimeltzen diren landareei... (+)
"Gipuzkoako Aldundiak ez du basabizitza balioan jartzen, etekina atera behar zaionaren pentsamenduz kudeatzen du"
2026-07-14 | Estitxu Eizagirre
Edurne Huesa Otegik Aralar parke naturaleko patronatuan Landarlaneko kide gisa hartzen du parte eta Aitziber Sarobe Egigurenek Pagoeta parke naturaleko patronatuan Arkamuka ordezkatzen du. Biak... (+)
Kontserbazio ekologikorako aurreikusia zegoen Gipuzkoako Markesbaso basoa egurgintzara bideratu nahi du Kutxabankek, salatu dutenez
2026-07-09 | Estitxu Eizagirre
Kutxabankek Markesbaso finkarako aurreikusita zegoen jatorrizko proiektutik aldentzea erabaki duela salatu dute 36 talde ekologistak eta kontserbazionistak. Zestoa eta Azpeitia artean dago Kutxabanken jabetzakoa den 290... (+)
Kobre meatzeak zabaltzeko lehen urratsak Lizarraldean eta Zangotzan
2026-07-06 | Estitxu Eizagirre
Sorladako Udalak (Nafarroa) baimena eman dio Iberian Copper S.L.U. enpresari lur komunaletan meatzaritzarako egokia den jakiteko ikerketa lanak egin ditzan. Ekologistak Martxan eta Lurgorri Lizarraldeko... (+)
gora