Asteroko buletina
Beti pentsatu izan dut baratze bat izatea lagun leial eta on bat izatea bezala dela.

Zizurkil eta Usurbil arteko zentral eolikoaren proiektua hegazkinek eraitsiko ote dute?

Green Capital izeneko enpresak Zizurkil eta Usurbil udalerrietako lurretan ezarri nahi duen Ezkeltzu izeneko zentral eolikoak badu neurriko oztopo bat: Aire Segurtasuneko Estatu Agentzia (AESA). Antza denez, hegazkinek "maniobra-aldaketa interferitua" egiten dute ingurune horretan eta maniobra hori egiterakoan traba izan daitezke proiektuan ageri diren 200 metroko lau haize errotak, edo horietakoren bat.


2024ko irailaren 09a

Ekainaren hasieran AESAk Green Capitali jakinarazi zion Ezkeltzuko zentral eolikoaren proiektuko zenbait elementu ezin izango zirela baimendu. Green Capitalek alegazioak aurkeztu zizkion AESAri, bere desadostasuna agertuz eta AESAk ez du oraingoz bere azken hitza esan. Baina hegazkinekin bateraezintasun honek ez ditu sorpresaz harrapatu: 2023ko urtarrilean jada Green Capitalek ohartarazia zuen Jaurlaritza Ezkeltzuko proiektuan zeukan arazo honetaz.

AESAk ez badu adierazten zentral eolikoaren altuera bateragarri dela Hondarribiko aireportuaren beharrekin, Green Capital enpresaren Ezkeltzu proiektuak ezin du Aurretiazko Administrazio Baimena eta Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena jaso.

AESAren oniritzia eskuratzeko badu presarik Green Capitalek: izan ere, 2024ko ekainaren 21ean Eusko Jaurlaritzaren Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariak Green Capital enpresari eskatu zion eskariari berriro ekiteko, edo, bestela, espedientea iraungitzat deklaratuko duela. Hala ere ikusteko dago noiz emango luketen "iraungitzat", izan ere, epea ez zen atzo goizean pasa: Jaurlaritzaren espediente orriak dio "ebazteko epe-muga" 2022ko uztailaren 26a zela baina "epearen egoera: bertan behera utzi gabe" dagoela, beheko irudian ikus daitekeenez. 

Informazio hau eman du Eusko Legebiltzarrean irailaren 6an Mikel Jauregi Letemendia Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak, Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak ekainaren 27an egindako galderari erantzunez.

Beste bederatzi makro-eoliko eraiki nahi dituzte, oraingoan Gipuzkoako Beizaman eta Bidania-Goiatzen
2024-12-05 | Estitxu Eizagirre
Finerge enpresak Beizaman eta Bidania-Goiatzen bederatzi makro-eoliko jarri nahi ditu, 229,5 metrokoa bakoitza, guztien artean 45-50 MWko potentzia izango luketenak. Haize-erroten artean sei errepide eraikiko... (+)
Nola garbitu eta zaindu, gorputza eta Lurra kutsatu gabe?
2024-12-01 | Estitxu Eizagirre
Azala ez da azaleko gaia, kanpoarekiko muga eta gure buruaren babesa baizik. Ordea, kosmetiko industrialak erabiliz gero, toxiko kimikoak barneratzen ditu gure gorputzak azaletik, eta... (+)
"Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea"
2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela... (+)
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean
2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 310.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu... (+)
Biriatuko Arbolaren Besta hemen da
2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora