Imajinatzen duzunetik areago zerbait lortzearen poza sekula bizitu ez baduzu, baratze bat jarri

Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea epaitzen ari dira lurrak nitratoz kutsatu dituelakoan

Irailaren 2an hasi da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte. ARGIA jarraipena egiten ari da.


2025eko irailaren 02a
Valle de Odietako makroetxaldeko behiak.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

2021eko otsailean gertatu zen epaitzen ari diren kutsadura larria. Akusazioek diotenez, ustez Valle de Odieta makroetxaldearen aktibitatearen ondorioz, lur sail ugari kutsatu ziren. Akusazioan zehaztu denez, kutsadura seguruenik gertatu zen lur sailak digestatoarekin ureztatzeagatik. Digestatoa da abereen minden biometanizazioaren ondorioz ateratzen den hondakina. Digestato hori zabaltzeko ihinztadurazko ureztatze-sistema erabili bide zuten, zehazki Pivot izeneko sistema.

Akusatuak honakoak dira: Alberto Guerendiáin Azpíroz, Pedro José Guerendiáin Azpíroz, María Cilveti Oyarzun, Pedro María Cilveti Oyarzun eta Iñaki Guerendiain Azpiroz. Sustrai Eraikuntza eta Greenpeace ingurumen elkarteek osatzen dute herri akusazioa, eta bostentzat hiru urteko kartzela zigorra eskatzen dute. Fiskaltzak aldiz, horietako biren aurkako salaketa egin du, eta lau hilabete eta erdiko kartzela zigorra, zortzi hilabeteko isuna (20 euro eguneko) eta abeltzaintzarekin lotutako ogibiderako desgaikuntza berezia eskatu ditu.

Hastapenean, 2021ean, Tafallako 1. Instrukzio Epaitegiak eraman zuen auzia, baina ondoren Iruñeko 2. Zigor Epaitegira pasatu zen. Epaiketan deklaratuko dutenen artean daude akusatuak, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Zaintzako agenteak, CHE Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Guarderioko agenteak, Foruzaingoko eta Guardia Zibileko agenteak, eta isuriek kaltetutako etxalde bateko jabea. Han izango dira, halaber, gertaerak aztertu eta txostenak idatzi zituzten perituak ere.

Nitratoen kutsadurak handitzen jarraitzen du

Makroetxaldeak azken urteetan zabaldutako datuen arabera, gaur egun 8.000 bat behi ditu, gehien-gehienak esnetara bideratuak, hori baita bere ekoizpen nagusia. Horrez gain, biometanizazio planta bat ere badu, bai bereak bai besteenak diren hondakinak tratatzeko. Antza, planta horretatik atera ziren inguruak ureztatzeko erabilitako digestatoa.

Kutsadura, beraz, minda-isurketa handiak eragin zuen akusazioen arabera, eta inguruko sakanetan ur-jauziak ere sortu zituen. Ur kutsatu hori kolore beltzekoa da eta haren arrastoak agerikoak ziren sakanetako paretetan edota bestelako lur sailetan.

Horrela, dirudienez, kutsadura Aragoi eta Arga ibaien behealdeko hainbat eremutara iritsi zen; eremu horiek Nafarroako Gobernuaren Kontserbazio Bereziko Eremuen babes izendapena dute. Horietan galzorian dauden espezieak bizi dira, hala nola bisoi europarra, apoarmatu europarra eta zenbait saguzar espezie. Errege Bardeako Biosferaren Erreserbatik hurbil dauden eremuei ere eragin zien kutsadurak.

Abereen mindek nitrogeno asko dute eta nitratoen kutsadura sortzen dute. Oro har, nekazaritza eremuetan gero eta arazo handiagoa dago kutsadura mota honekin, gaur egungo nekazaritza eredu industrialek gero eta nitrato gehiago sortzen dituztelako. Nafarroan, esate baterako, oraintsu arte Nafarroak lau eremu zituen izendatuta nitratoak kutsatutako zona moduan, eta egoera berrikusi ondoren, joan den uztailean hamabira handitu zituen eremu horiek.

 

Danoneren eta Nestléren umeentzako jaki ontziak milaka mikropastikoz kutsatuta daude, Greenpeacek egindako ikerketaren arabera
Greenpeacek aste honetan eman du bere ikerketaren berri, eta bertan zehazten denez, plastikotan bildutako haurtxoentzako elikagai horiek polimero sintetikoen sarbide handia dira. Horietako errazio elikagai... (+)
Kuba "erregai erreserbarik gabe" geratu da
Iragan urtarrilaz geroztik AEBek inoizko blokeo zorrotzena daramate irlaren aurka, eta ondorioak gero eta larriagoak dira herritarrentzat: Vicente de la O Levy Energia eta Mehatze... (+)
“Hiru ipuinetan pertsonaiek askapen prozesuak bizi dituzte eta zerbait traditu behar dute beren buruarekin leialagoak izateko”
Jone Bordatok (Hazparne, 1984) urrian eman zuen argitara Erroen Izerdia (Elkar) ipuin liburua eta ostegun honetan aurkeztuko du Azkaineko Bil Tokin, 19:00etan, Azokaroa kari. Ekainaren... (+)
Biometanizazioaren olatuak azpian har dezake Nafarroa
Lehenago fotovoltaikoaren eta eolikoaren eztandak izan ziren moduan, orain biometanizazio planten txanda da Nafarroan, gehienak ekimen pribatutik bideratuak. Berez, berriztagarria da biogasa sortzeko prozesua, baina... (+)
Nafarroako Gobernuak behin-behinekoz atzera bota ditu Arroitz eta Sesmako biometanizazio proiektuak
Asteazken honetan Arroizko Udalak herrian biometanizazio-planta bat geldiarazteko eskaera onartu du foru gobernuak, eta ostegunean Sesman eraiki nahi den beste bati eman dio ezetza behin-behinekoz. (+)
gora