Lurraldeko ogi ekologikoaren balio nutrizionalak aztertu dituzte HoBBea proiektuaren baitan

HoBBea proiektua hiru elkarte hauek elkarlanean egina da: Biharko Lurraren Elkartea (BLE), Biolur eta Hazialdeko. Nekazari-okinaren figura indartu nahi dute HoBBea proiektuaren bidez, eta lurraldeko ogi ekologikoa kontsumitzearen balioak eta onurak ezagutarazi nahi dituzte. Horretarako, hiru topaketa egin dituzte aurten, azkena Arripodasen, ekainaren 13an.


2025eko uztailaren 07a
Arripodasen lantzen dituen antzinako barietateak erakutsi zizkien Fran Iriarte nekazariak.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Antzinako gari barietateak berreskuratzeko eta egiteko moduari erreparatzeko, bost galdera lantzen ditu HoBBeak: zer diren gari herrikoiak; nola ekoizten dituzten; landatik ogirako bidean nola ehotzen duten; nola egiten duten ogia eta norentzat egiten duten ogia.

HoBBea proiektuaren baitan, hiru topaketa egin dituzte aurten, azkena ekainaren 13an Arripodasen.

 Aritz Duran / Hazialdeko
Gari batietate zaharrak lantzen dituzte iriartetarren etxaldean

Hamarnaka lagun inguru elkartu ziren Arripodasen eta Hazialdeko elkarteko kide diren Iriarte familiaren etxaldeko gari sailak bisistatu zituzten lehenik. Iriartetarren etxaldean gari barietate zaharrekin egiten dute lan, eta tokira egokitzen direnak hautatzen dituzte. Fran Iriarte nekazariak, “Navarro 101”, “Mocho de Arroniz” eta “Rojo de Burdeos” gari barietateak ereindako sailak erakutsi zizkien, eta azalpenak eman zizkien barietate hauek agronomikoki dituzten ezaugarriez eta laborantza ekologikoko praktikez.

Lola Raigon ogi ekologikoaren balio nutrizionalak azaltzen. Aritz Duran / Hazialdeko
Gari barietate ekologikoen balio nutrizionala aztergai

Gari sailak ikusi ondoren, Arripodaseko elkartean, Lola Raigon ingeniari agronomo eta ikerlariaren solasaldia gozatu zuten. Hasteko, Raigonek egungo krisi ekosozialari erantzuteko agroekologiaren beharra nabarmendu zuen.

Baina bere hitzartzea antzinako gari barietateek eta ale osoko zereal ekologikoek duten balio nutrizionalean zentratu zen. Egindako ikerketetan oinarrituta, adierazi zuen pertsonen osasunarentzat onuragarriak diren hainbat balio dituztela, hala nola bitamina, grasa poliinsaturatu, mineralak eta abar.

Jardunaldiari bukaera eman zioten Nafarroako elikagai eta edari ekologikoz osatutako mahaiaren
bueltan solastuz eta dastatuz.

 Aritz Duran / Hazialdeko
Aurreko bi topaketak

HoBBearen baitan lehen topaketa Jatsun (Behe Nafarroan) maiatzaren 17an egin zuen, Euskal Herrian hazi herrikoien karakterizazioan egiten ari diren lana ezagutzeko.

Bigarrena topaketa Gipuzkoan izan zen, ogi artisau ekologikoaren inguruan, eta begirada ezberdinetatik dituen balioak agerian jarri zituzten. Bertan elkartu ziren ogigintzako eragileak, sukaldariak, nutrizionistak eta osasungintza arloko pertsonak. Baserriko ogi ekologikoaren balio nutrizionalak aletu zituzten Christian Rémésy-k (Nutrizionista eta ogigintzan ikerlaria) eta Myriam Poussou-k (okin profesionala).

Hiru jardunaldiak oso ongi baloratu dituzte Biharko Lurraren Elkartea, Biolur eta Hazialdeko elkarteetako ekoizleek, eta adierazi dute HoBBea proiektuak balio izan diela "nekazari eta okinon jakintza partekatu eta ezagutza berria sortzeko".

Laborantza herrikoiak edo agroekologiak klima hoztu dezake
2026-07-26 | Estitxu Eizagirre
Ekainean astebetez egon garen moduan, 40 gradutan maiz egon beharko badugu, gure etorkizunak desiragarritasuna galtzen du, guztion ongizatea urtzen sumatzen dugu eta zimeltzen diren landareei... (+)
"Gipuzkoako Aldundiak ez du basabizitza balioan jartzen, etekina atera behar zaionaren pentsamenduz kudeatzen du"
2026-07-14 | Estitxu Eizagirre
Edurne Huesa Otegik Aralar parke naturaleko patronatuan Landarlaneko kide gisa hartzen du parte eta Aitziber Sarobe Egigurenek Pagoeta parke naturaleko patronatuan Arkamuka ordezkatzen du. Biak... (+)
Kontserbazio ekologikorako aurreikusia zegoen Gipuzkoako Markesbaso basoa egurgintzara bideratu nahi du Kutxabankek, salatu dutenez
2026-07-09 | Estitxu Eizagirre
Kutxabankek Markesbaso finkarako aurreikusita zegoen jatorrizko proiektutik aldentzea erabaki duela salatu dute 36 talde ekologistak eta kontserbazionistak. Zestoa eta Azpeitia artean dago Kutxabanken jabetzakoa den 290... (+)
Kobre meatzeak zabaltzeko lehen urratsak Lizarraldean eta Zangotzan
2026-07-06 | Estitxu Eizagirre
Sorladako Udalak (Nafarroa) baimena eman dio Iberian Copper S.L.U. enpresari lur komunaletan meatzaritzarako egokia den jakiteko ikerketa lanak egin ditzan. Ekologistak Martxan eta Lurgorri Lizarraldeko... (+)
Politika publikoekin nola bultza elikadura burujabetza?
2026-06-10 | Estitxu Eizagirre
Arlo juridikoa izango du erdigunean ekainaren 19an Azpeitian (Gipuzkoa) egingo den Udako Euskal Unibertsitatearen Lurra, legea eta elikadura. Nekazaritza eta elikadura-sistema ikuspegi juridikotik politika publikoetan jardunaldiak.... (+)
gora