Enara batek ez du udaberria egiten

Frutazaintza ekologikoa ezagutzeko txangoa deitu du Biolurrek

Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta Ainitzako mintegi-baso jangarria Etxalarren (Nafarroa).


2025eko uztailaren 22a
Ahatsan (Nafarroa Beherea) dagoen Erroak mintegi ekologikoko Mahaño Lanathoua.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Uztailaren 29an, asteartea, frutazaintza ekologikoaz ikasteko aukera ederra dute gaian interesa duten herritarrek, Biolur elkartearen eskutik.

Txangoa 9:00etan Nafarroa Behereko Ahatsa herrian hasiko dute, Erroak mintegian. Mahaño Lanathoua gazteak darama mintegi ekologiko hau eta Garazi Zabaleta kazetariak honela azaldua du ARGIAn proiektu honen sorrera 2017an: "'Hasieran asmoa ez zen horretatik ekonomia bat sortzea, gure buruaskitasunerako bidean pausoak ematea baizik', gogoratu du laborariak. Baina, landaketekin hasi zenean ohartu zen arbolak urrunetik ekarri behar zituela, Frantziako Estatuko iparraldetik edo beste zenbait tokitatik. Orduan bururatu zitzaion, interesgarria litzatekeela hutsune hori bete eta bere mintegi ekologikoa abian jartzea. Erroak landaretegia da horren emaitza".

Erroak mintegia ikusi ostean, 11:00 aldera, Izpegiko lepotik Malerrekara joango dira eta Donezteben zain izango dituzte Kibbi Sat proiektuan kiwi ekologikoa ekoizten duten Lander Sagaseta eta Maite Urroz kideak. 2008tik ari den proiektu hau ere kontatua du Garazi Zabaletak, artikulu honetan. Honela azaldu zituen hastapenak Sagasetak: "Hasieran merkatuari begira hasi ginen ekologikoan ekoizten, merkatu konbentzionalean fruta txikia ez delako behar bezala baloratzen. Baina, urteotan konbentzitu naiz eredu ekologikoa dela ekoizteko modu interesgarriena, nabari da onura lurrean eta zuhaitzetan".

Eguerdian tartea hartuko dute elkarrekin bazkaltzeko. Bakoitzak etxetik zerbait eramateko deia egin du Biolurrek.

Arratsaldean, 16:00etarako Etxalarko mintegi-baso jangarrian izango dira, proiektu honen sortzaile diren Audrey Hoc eta Aimar Rodriguezen azalpenak jasotzeko. Hoc Egonarria saioan elkarrizketatu zuen Eli Pagolak, bi kideek Biriatuko udalarekin abian duten proiektuari buruz: herrian fruta arbolak eta zuhaixkak sartzen ari dira, elikadura burujabetza hirian sustatzeko. Biriatun urtero antolatzen duten Arbolaren besta ere ezaguna da, eta Garazi Zabaletak artikulu honetan kontatua du mintegi txikien elkargune izan nahi duen besta horren berri.

Txangoan izena emateko eta autoak partekatzeko

Txangoan izena emateko deia zabaldu du Biolur elkarteak: horretarako, mezua idatzi daiteke biolur@biolur.eus helbide elektronikora edo deitu (0034) 943 76 14 47 zenbakira uztailak 27 baino lehen.

Egunean bertan kotxeak antolatzeko bi elkargune proposatu dituzte: batetik Etxalargo Benta; eta bestetik Irungo Zaisa poligonoan dagoen ETH hotela. Izena ematerakoan adierazi behar du norberak nora joango den.

Bixiten gastua Biolur elkarteak bere gain hartu duela jakinarazi du, Cederna-Garalurrekin elkarlanean antolatuta, eta herritarrei dei egin die proiektuak bertatik ezagutzeko eta jakintzak partekatzeko aukera baliatu dezaten.

Legebiltzarrera joateko prest, mendiko urari kontagailurik jarri behar ez izateko
2026-03-13 | Estitxu Eizagirre
Ura agentziatik gutun masiboa jaso dute baserritarrek, eta bertan esaten diete menditik hartzen duten urari kontagailua jarri ezean, arriskua dutela isunak jasotzeko eta ur kontzesioa... (+)
Hernaniko "Ikatz Gane" makroproiektu elikoaren aurkako sinadura bilketa eta hitzaldia deitu dituzte Urumeako Mendiak Bizirik eta Sagarreta taldeek
2026-03-09 | Estitxu Eizagirre
Urumeako mendietan aurreikusita zeuden hiru makroproiektu eolikoetako bat ("Ikatz Gane" deitua) jendaurrean jarria du Jaurlaritzak eta apirilaren 10 arte dago alegazioak jartzeko epea. Urumeako Mendiak... (+)
Amillubi erosketaren "azken txanpan" sartu da eta "Eskola Haziak" formazio saio teoriko-praktikoak eta Udaberriko Festa iragarri ditu
2026-03-05 | Estitxu Eizagirre
2023ko abenduan abiatu zuen laborantza ekologikoaren Biolur elkarteak Zestoako (Gipuzkoa) Iraeta baserria eta bere lurrak kolektibizatzeko Amillubi proiektua eta 390.000 euro lortzea jarri zuen helburu... (+)
“Erabat hirietatik teorizatzen dugu eta buelta asko eman behar dizkiogu landa eremuan zaintzaren gaiari”
2026-02-25 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Maribi Ugarteburu elkarrizketatu ditu Eli Pagolak Egonarria saioan, haien liburuak eskutan. EHNE Bizkaia sindikatuko hamar emakumeren testigantza jaso du Maribi Ugarteburuk Erein,... (+)
Solariaren makroproiektua gaitzetsi dute Arabako bederatzi udal eta 130 administrazio batzarrek
2026-02-23 | Estitxu Eizagirre
Otsailaren 21ean elkarretaratzea egin dute Gasteizen, Solaria Zierbena Solar makroproiektu fotovoltaikoak "lurraldean eragingo duen inpaktu itzulezina salatzeko", antolatzaileek salatu dutenez. Bederatzi udalerritako eta 130 administrazio-batzarretako ordezkariak... (+)
gora