Sapar zailari aihotz zorrotza

Espainiako Estatuko makro-etxalde handiena litzatekeen proiektuari moratoria jarri diote Mallorcan

750.000 oilo izanen lituzke Sineu herrian eraikitzekoa duten Son Vanrell izeneko makro-etxaldeak. Ekologikoki kalte handiak eraginen lituzke: amoniako gehien isuriko lukeen Espainiako Estatuko hazkuntza-zentro handiena litzateke eta herriaren ur kontsumoaren herena bereganatuko luke. 


2024ko urriaren 24a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Macrogranges No [Makro-etxalderik ez] plataformakoek pozez hartu dute Sineuko (Mallorca, Herrialde Katalanak) Udalbatzarraren erabakia: urte bateko moratoria ezarri dio Son Vanrell izeneko makro-etxalde proiektuari. Udalbatzarrak aho batez harturiko neurria izan da. Urtean 750.000 oilo hazi eta 156 milioi arraultze ekoizteko zentroa izanen lukete herrian, eta Greenpeace-k ohartarazi duenez, Espainiako Estatuko makro-etxalde handiena eta kutsagarriena litzateke.

Ingurumenaren arloan dakartzan kalteak ikusirik, herritarrek eta hautetsiek aurkako mugimendua dute abiaturik: "Herri mugimendua emankorra izan daitekeela argi gelditu zaigu. Espero dezagun beste udalek ere bide beretik segitzea", adierazi du Macrogranges No-ko bozeramaile Joana Maria Anrichek.

Amoniako gehien isuriko lukeen Espainiako Estatuko makro-etxaldea litzateke eta herriaren ur kontsumoaren herena bereganatuko luke. Amoniakoaz gain, nitrato kantitate alimaleak ondorioztatuko lituzke, "gas biziki kutsagarriak isurita", Greenpeacen arabera.

Horri gehitu behar zaio Llucmajor eta Manacor herrietan diren makro-etxaldeetako ongarriak han batzeko xedea. Horrek, usain txarrak eta uraren kutsadura areagotuko lizkieke inguruko herritarrei. Bi herri horietako herritarren lekukotasunak dituzte froga gisa ekologistek, eta guziek dute ondorio bera: ikusirik Manacor herriko haztegian 70.000 oilo inguru dituztela, "ezin irudikatuzkoa" da 750.000 oilo elkartu nahi dituen zentro baten ondoan pairatu beharko luketen usaina. Hegazti hilen metaketak dakarren kiratsa ere du behin eta berriz salatu Macrogranges No plataformak, bideo zein argazki bidez: "Zulo handiak egiten dituzte eta oiloak botatzen dituzte bertara. Betea izan arte irekirik uzten dute, eta ondotik dituzte estaltzen, urrin nazkagarri bat pairaraziz inguruko herritarrei".

Legea aldatzeko beharra

Gisa horretako makroproiektuak geldiarazteko bidean, legediaren aldaketa beharrezkotzat dute ekologistek. Zehazkiago, Nekazaritza Legearen eta Mallorcako Lurralde Planak moldatu beharra eskatu du Macrogranges No plataformak. Hain zuzen, uharte "tipia eta zaurgarria" izanik, makro-etxaldeen egitasmoak debekatzeko neurri politikoak ezinbestekotzat dituzte.

Kanboko Marieneko lurrak irauli dituzte ELB, Lurzaindia eta Ostia sareak
Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde. (+)
Herritarren kexuaren gainetik pasaz, aitzina doa Gatika-Cubnezais itsas azpiko kable elektrikoaren eraikuntza
Obrak "abiadura handian" doazela deitoratzen dute makroproiektuaren kontrako kolektiboek. Landetako THT Ez taldeak hitzaldia antolatu du apirilaren 27rako, ozeanoei buruzko nazioarteko hainbat aditurekin, tartean, Paul... (+)
AHTren atzerapena gaitzesteko gutuna bidali diote Europako Batzordeko Garraio Komisarioari Pradalesek eta Roussetek
EAE, Akitania Berria eta Nafarroak osatutako euroeskualdearen batzarra egin dute Iruñean martxoaren 25ean. AHT izan dute topaketaren ondoko agerraldiko aipagai nagusien artean eta Akitania Berriko... (+)
Zuhaitz landaketa: mozketa masiboak egin ahal izateko jukutria "berdea"
Mila milioika mintzo dira agintariak. CO2 isurketak konpentsatzeko neurri eraginkor gisa aurkeztuta, zuhaitz landaketei buruzko zifra alimaleak entzuten dira azken urteetan. Trantsiziorako bide interesgarria izan... (+)
EH ez da salgai, legedia ere ez
Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da,... (+)
gora