Kukua etorri, gosea etorri; kukua joan, gosea joan.

EH ez da salgai, legedia ere ez


2025eko martxoaren 19a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da, eta politikoa eta sentimentala juntaturik, hemizikloan Arbonako okupazioa, Willisen Ilegala kantua eta bere buruaz bertze egindako Andde lekondar laborari estimatua aipatu izanak hunkipen berezia ere eragin dio anitzi.

Legeak ez du dena egiten, baina legea aurka izateak trabak jartzen dizkio aldarriari. Dela Euskaraz bizi nahi dut!, Espekulazioari stop!, Nire gorputza, nire erabakia! ala Amalurra defendatu dezagun!, legea alde ukatea beti da lagungarri.

Senatura helduko da laster testua, behin betiko bozketa aitzin. Dudarik ez, etxebizitzaren eskubidea zangopilaturik, diruz galkatzen dabiltzan higiezin agentzien lobbyek beraien presionatze eta xarmatze estrategia azkartuko dutela. Funtsean, lege-proposamena bozkatu eta berehala jarri dute salaketa Europako Batzordean. Jabetza-eskubidea urraturik omen delako. Beste lege bat ere dute jomugan marrazo horiek: 2021eko abuztuaren 22ko Klima eta Erresilientzia Legea, lurren artifizializazioaren bukaera finkatzera datorrena. Jomuga argia finkaturik du testu horrek: eraikuntzara bideratu lurren kopurua erdira zatitzea 2030erako eta erabat deuseztatzea 2050erako. Lur gehiegi jan delako azken hamarkadetan –250.000 hektarea lur desagerturik 2011 eta 2021 urteen artean Frantziako Estatuan, eta 130 hektarea Ipar Euskal Herrian–. Kontua da testu berri bat dutela orain esku artean parlamentariek, 2030erako jarritako helburua ezeztatzeko asmoz. Zinezko trantsizio ekologiko baten aldeko legedi eta politika oro blokeatzeko lanetan dabiltza lobbyak, eta emaitzak biltzen ari dira.

Legearen babesa bermatu bitartean, norbanakook badugu zer egina. Hasteko, lurra edota etxebizitza saltzerakoan dirutza biltzeko jarrera alde batera utzi eta etxebizitza/lurra lantzeko eskubidea lehenestea –hots, gure barnean daukagun deabru espekulatzailearen tentazioen pean ez plegatzea, espekulazioa ez delako bakarrik Errusiatik ala Paristik datorren burgesaren kulpa–. Eta bukatzeko, bizitokiaz dugun ikuspegia aldatu beharra daukagu, belaunaldiz belaunaldi seme-alaba bakoitzak bere etxe indibiduala eraikitzeko joera ez delako iraunkorra. Guraso izan zirenen etxe huts gehiegi eta lur gutiegi daukagu horrela segitu ahal izateko.

Abian da Errigoraren kanpaina eta martxoaren 18a arte iraunen du
Eskutik Eskura egiten dugu herria lelopean eman diote hasiera kanpainari ostegun honetan. Ohiko moduan saskiak erosteko aukera irekita dago. Horrez gain, kontsumitzaileek elikadura-sistemaren baitan duten... (+)
16 urtez azpikoei edari energetikoak saltzea debekatuko dute Hego Euskal Herrian
Gazteen osasunean eragin dezaketen kalteak saihesteko hartu du erabakia Espainiako Gobernuak. Debekua 18 urtera artekoa izanen da 100 mililitroko 32 miligramo kafeina baino gehiago duten... (+)
Energia nuklearraren garapena lehenetsi du Frantziako Gobernuak: hamalau erreaktore eraikiko ditu ondoko hamar urteetan
Bere energia politika zehazten duen plana aurkeztu du Frantziako Gobernuak ostegunean, energia nuklearra "ekoizpen elektrikoaren bizkarrezur" gisa kokatuta. Begirada 2035ean jarrita, berehalakoan sei erreaktore eraikiko... (+)
Handientzat merkatua, ttipientzat trauma...
Dermatosi nodular kutsakorrak du orain lekuko laborantzaren sektorea inarrosten. Iazko ekainean lehen kasuak agertu ziren Italian, zehazki Sardinian eta Lombardian, eta hortik gutira, Frantziako Estatuan,... (+)
Sukaldariak eta laborariak elkarlanean jartzeko gogoa mahaigaineratu du Euskal Sukaldaritza Tradizionalaren lehen topaketak
Dozenaka lagun batu dira astelehenean Saran (Lapurdi) burutu Euskal Sukaldaritza Tradizionalaren lehen topaketen baitan. 2009an sortutako Ja(ki)tea elkartea egon da hitzorduaren oinarrian, eta Bidasoaz bi aldeetako... (+)
gora