Martxoan haize, sagardian lore

Zer dezake udal batek makroberriztagarrien aurrean?

Bizitza ez-berriztagarriak filma ikusentzun zuten atzo 70 inguru lagunek Villabonan. Francisco Vaquero egilea bertan izan zen eta emanaldiaren ostean hitza hartu zuten herritarrek, kargu publiko batek eta egileak berak. Hainbat gai eta ikuspegi anitzak agertu ziren, baina artikulu honetara gai bakarra ekarri dugu. Udalen ahala ez da hain txikia, horien denen adierazpenak kontuan hartuz gero.


2025eko apirilaren 30a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Udalek makroberriztagarri proiektu baten aurrean noraino erabaki dezaketen, horra herritar batek planteatu zuen galdera.

Francisco Vaquerok 70 pertsona inguru elkarrizketatu ditu filma egiteko, Espainiako estatuko 11 lurraldetakoak eta filmaren 200dik gora emanalditatik 170 ingurutan bera bertan izan da, filma aurkezten. Horietan guztietan ezagutu dituen errealitateetan oinarrituta, azaldu zuen udal batek ezezko garbia adierazten badio enpresari, eta jakinarazten badio ez diola inolako erraztasunik jarriko, enpresak normalean alde egiten duela, harrera hobea egingo dion beste udalerri batera. Hori jada proiektua gainean dagoenean, baina proiekturik aurkeztu aurretik udalak bere lur bakoitza zertarako erabilgarri den eta zertarako ez definitzeko eskumena baduela gogorarazi zuen.

Ezkeltzu Bizirik taldeko kide batek esan zuen Jaurlaritzako Industria sailari galdetuta, hark esan ziola proiektuaren azken-azken baimena udalak ematen duela. Vaquerok gehitu zuen enpresak ordura arteko baimen guztiak baldin baditu, udalak azken baimen hori ukatzea "prebarikazio" gisa uler daitekeela, nahiz eta ordura arteko prozeduran prebarikazioa maiz egiten dela nabarmendu zuen. "Baina prebarikazioak ez dakar kartzelarik, e! Inhabilitazioa dakar, alkate izateari utzi eta beste lan batean hasi behar izatea", gehitu zuen, eta bizi osoan alkate izatea ez dela inongo obligazioa iradoki zuen.

EH Bilduko legebiltzarkide eta Amasa-Villabonako zinegotzia den Ander Goikoetxeak ere hartu zuen hitza eta azaldu zuen udala Amasamendin bi haize errota jarri nahi dituen Premier ESPF Ipar Haizea enpresarekin negoziatzen ari dela. Enpresari galdetu ziotela norena zen azken hitza eta hark udalarena zela esan ziela; udalak herri galdeketa egiteko asmoa duela eta enpresari galdetu ziotela ea herri galdeketaren emaitza onartuko zuten eta hark baietz esan ziela.

Bertaratu ziren pertsonek eskertu zuten filmaren osteko elkarrizketa, ikuspegi ezberdinen trukea, konplexua den errealitatearen erpin anitzei buruzko eztabaida. Etxean geratuta eskuratuko ez duena jasoko du halako ekimenetara bertaratzen den herritarrak. Hurrengo aukeretako bat, Urumeako Mendiak Bizirik antolatu duena: Antonio Turielen hitzaldia, Trantsizio energetikoaren mugak izenburupean. Maiatzaren 7an, 18:30ean, Hernaniko Sandiusterri aretoan (hitzaldia gazteleraz izango da).

Uribarri Jauregiko akanpadan iraganeko borrokak eta egungo nazioartekoak uztartu zituzten
2025-05-27 | Estitxu Eizagirre
Maiatzaren 16tik 18ra EH Bizirik sareak deituta kanpaldia egin berri dute Uribarri Jauregin. Hainbat ekintza, hitzaldi eta tailer egin zituzten bertan. Besteak beste, Lemoizko zentral... (+)
Iazko udako uzta txarretik bildutako irakaspenak
2025-05-25 | Estitxu Eizagirre
Uda da sasoirik oparoena baratzean. bai, behintzat, udaberrian ereintza eta landaketa lanak egin badira. iazko uda ez dadila errepikatu desio dute elikagaiak lurrean eta zeruari... (+)
Antolaketa kolektiboa eta erreleboa aztergai
2025-05-25 | Estitxu Eizagirre
Maiatzaren 10ean Zestoako iraeta auzoan kokatuta dagoen amillubi proiektuan elkartu ziren elikadura burujabetzaren aldeko herritarrak eta laborariak. Udaberriko Festaren bigarren edizio honetan, goizean bi mahai-inguru... (+)
Gipuzkoako Aldundiak laborari ekologikoak diru-laguntza batetik kanpo utzi dituela salatzeko elkarretaratzea egin dute
2025-05-15 | Estitxu Eizagirre
Gaur, maiatzak 15, San Ixidro da, Baserritarren Eguna. Egurra Ta Kandela baserritar ekintzak salatu du ekologikoan lan egiten duten laborariak landutako azalera handitzeko diru-laguntzatik kanpo... (+)
Amasa-Villabonako Udala Premier enpresarekin negoziatzen ari da Amasamendiko herri lurretan bi haize errota jartzeko baldintzak
2025-05-06 | Estitxu Eizagirre
Ander Goikoetxea Amasa-Villabonako zinegotzia da eta EH Bilduko Legebiltzarkidea. Premier ESPF Ipaz Haizea enpresak Amasamendin ezarri nahi dituen bi haize erroten orain arteko prozesua nola... (+)
gora