Zeru gorputzen mugimenduaz gehiago dakigu hankapean dugun lurraz baino

AHTren atzerapena gaitzesteko gutuna bidali diote Europako Batzordeko Garraio Komisarioari Pradalesek eta Roussetek

EAE, Akitania Berria eta Nafarroak osatutako euroeskualdearen batzarra egin dute Iruñean martxoaren 25ean. AHT izan dute topaketaren ondoko agerraldiko aipagai nagusien artean eta Akitania Berriko ardatza Hego Euskal Herriko trenbidearekin lotzeko konpromiso politikoa agertu du Alain Rousset Akitania Berriko Kontseiluko presidenteak.
 


2025eko martxoaren 27a
Martxoaren 25eko euroeskualdearen bilera eta gero egindako agerraldia.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

EAE, Akitania Berria eta Nafarroak osatutako euroeskualdearen garrantzia azpimarratzeko hitzordua izan da martxoaren 25eko batzarra. "Europaren eraikuntzarako instrumentu baliagarria" izateaz gain, hiru lurraldeen ahotsa Bruselara eramateko eta Europak bideraturiko finantzaketak eskuratzeko ezinbesteko egituraketa dela azpimarratu nahi izan dute Alain Rousset Akitania Berriko Kontseiluko presidenteak, Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak.

Hala eta guztiz ere, abiadura handiko trena izan dute aipagai nagusi bukaerako agerraldian. Pradalesek jakitera eman duenari segi, gutuna bidali diote berak eta Alain Roussetek Europako Batzordeko Garraio Komisario Apostolos Tzitzikostas-i, AHTren eraikuntzak harturiko beranta deitoratzeko. "Eskatu diogu bertatik bertara ezagutu dezala errealitatea, garapen ekonomikorako eta logistikorako oztopo zaigulako [gaur egungo egoera]", adierazi du Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Horrez gain, Akitania Berriko ardatza Hego Euskal Herriko trenbidearekin lotzeko engaiamendua hartu du Roussetek: "Nire helburua eta obsesioa da". 

"Hogei urtez pilatutako atzerapena" aitorturik, Iruñea eta Zaragoza (Aragoi) arteko trenbidea 2030erako amaitzeko konpromisoa hartu du Nafarroako Gobernuko lehendakariak ere. Euskal Y-aren loturari buruz, ez dute ezer berririk zehaztu.

900.000 euroko aurrekontua bozkaturik

900.000 euroko aurrekontua onartu dute batzarrean, eta bitan banatuko dute: lehena, 500.000 eurokoa, herritarrei zuzendua –kultura, hezkuntza, hizkuntza, gazteria, kirola...– eta bigarrena, 400.000 eurokoa, "sektore estrategikoak" bultzatzeko –osasuna, energia berriztagarriak, eraikuntza, eta kultur eta sormen industria–. Gainera, ikasleen mugikortasuna sustatzeko bekak banatzen segituko dute, 60.000 euroko aurrekontua dute horretara bideraturik.  Europako Batasunaren Interreg Poctefa lankidetza programaren barnean, euroeskualdeko sei proiektuk 14 milioi euroko finantzaketa jasoko dutela ere oroitarazi dute batzarrean.


 

Baserriko Uzta ekimenaren lehen hitzordua Lezaun upategian jarri dute, Ines Osinaga lagun
Maiatzaren 24an izanen da 2026 urteko lehen Baserriko Uzta Lakar herrian, Nafarroan. Kontzertuaz gain, upategiaren bisita, hamaiketakoa eta bazkaria ukanen dute bisitariek. (+)
Babes zabaleko herri mobilizazioa Argentinan, glaziarretako estraktibismoa ahalbidetuko lukeen legearen kontra
Glaziarrak eta inguru periglazialak babesteko legea malgutu du Javier Mileiren gobernuak, meatzaritza proiektuak ahalbidetzeko gisan. Herritarren partetik aurkako mugimendua indartuz doa egunez egun. (+)
Lapurdin emisio ahuleko eremua sortzeko egitasmoa deuseztatu dute Frantziako Legebiltzarrean
Lapurdiko Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune, Ziburu, Getaria, Bidarte, Biarritz, Angelu, Baiona, Bokale eta Landetako Tarnose hiriak ziren gas emisio gutxiko eremuan sartzekoak. Azkenean, eskuin muturrak... (+)
Abian da Errigoraren kanpaina eta martxoaren 18a arte iraunen du
Eskutik Eskura egiten dugu herria lelopean eman diote hasiera kanpainari ostegun honetan. Ohiko moduan saskiak erosteko aukera irekita dago. Horrez gain, kontsumitzaileek elikadura-sistemaren baitan duten... (+)
16 urtez azpikoei edari energetikoak saltzea debekatuko dute Hego Euskal Herrian
Gazteen osasunean eragin dezaketen kalteak saihesteko hartu du erabakia Espainiako Gobernuak. Debekua 18 urtera artekoa izanen da 100 mililitroko 32 miligramo kafeina baino gehiago duten... (+)
gora