Lur baltza, jenero ona

Kanboko Marieneko lurrak irauli dituzte ELB, Lurzaindia eta Ostia sareak

Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.


2025eko apirilaren 30a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

ELB, Lurzaindia eta Ostia sareak ekintza sinbolikoa burutu dute apirilaren 30 honetan: Kanboko (Lapurdi) Marieneko lurrak irauli dituzte, maiatzaren 17an barazkiak landatzeko gisan. 

Bertako 3,5 hektarea lurrak laborantzarako gelditzea nahi dute eta borroka horretan urrats bat gehiago egin dute apirilaren 30 honetan. parean, lur horietan etxebizitzak eraikitzeko proiektua dauka Bouygues Immobilier agentziak, eta Kanboko Herriko Etxea horren alde da.

Maiatzaren 17an, goizeko 11:00etan, bi manifestazio abiatuko dituzte Kanbotik eta Itsasutik (Lapurdi), Marieneko lurren osotasuna bi herrien artean banandurik delako. "Elkartze, aldarrikapen eta festa momentu garrantzitsua izanen da", antolatzaileen arabera, eta herritar guztiei luzatu diete landaketan parte hartzeko deia. Manifestazioaren eta herri bazkariaren ondotik abiatuko dituzte landaketak. Ekintza horri babesa erakutsi die Kanboko herriko kontseiluko oposizioko Nahi Dugun Herria zerrendak, CADE Ingurumenaren Aldeko Elkarteen Kolektiboak eta EHZ festibalak.

Aldarrikapenak azaltzearekin batera, antolatzaileek azpimarratu dute ez dietela uko egiten etxebizitza eskubidea bermatzeko politikei, baina Kanboko Herriko Etxeak harturiko norabidea dutela kritikatzen: "Badakigu Kanbon eraikin huts nahikoa badela berritzeko etxebizitzaren beharrari erantzuteko, (…) baina horretarako borondate politikorik ez da".

2014an abiatu zuten laborantza lur horien artifizializazioaren kontrako borroka. Urtez urte, hainbat ekintza burutu dituzte, baina oraingoz Kanboko Herriko Etxeak ez du atzera egiteko intentziorik erakutsi.

Herritarren kexuaren gainetik pasaz, aitzina doa Gatika-Cubnezais itsas azpiko kable elektrikoaren eraikuntza
Obrak "abiadura handian" doazela deitoratzen dute makroproiektuaren kontrako kolektiboek. Landetako THT Ez taldeak hitzaldia antolatu du apirilaren 27rako, ozeanoei buruzko nazioarteko hainbat aditurekin, tartean, Paul... (+)
AHTren atzerapena gaitzesteko gutuna bidali diote Europako Batzordeko Garraio Komisarioari Pradalesek eta Roussetek
EAE, Akitania Berria eta Nafarroak osatutako euroeskualdearen batzarra egin dute Iruñean martxoaren 25ean. AHT izan dute topaketaren ondoko agerraldiko aipagai nagusien artean eta Akitania Berriko... (+)
Zuhaitz landaketa: mozketa masiboak egin ahal izateko jukutria "berdea"
Mila milioika mintzo dira agintariak. CO2 isurketak konpentsatzeko neurri eraginkor gisa aurkeztuta, zuhaitz landaketei buruzko zifra alimaleak entzuten dira azken urteetan. Trantsiziorako bide interesgarria izan... (+)
EH ez da salgai, legedia ere ez
Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da,... (+)
Laborantza lurren zaintzeko Peio Dufau abertzaleak aurkeztu legearen alde egin du Frantziako Legebiltzarrak
203 diputatu alde eta hiru aurka agertu dira martxoaren 11 gauean egin bozketan. Higiezinen agentziak haserre agertu dira, eta bi salaketa aurkeztu ditu FAIN Frantziako Higiezinen... (+)
gora