Buruila euri, berrogei egun euri.

Erreniegan omendu dituzte Gerra Zibilean eraildako 94 herritarrak

Gerra Zibilean Erreniegako mendi lerroan erail eta bertan lurperatu zituzten 94 lagun gogoan izan senide eta elkarte memorialistetako kideek. Erreniegako Hobiak Elkarte Memorialistatik ohartarazi dute "orain dela 90 urte bezala, oraindik ere ideia faxistak indarrean" direla eta "orduko faxisten oinordekoak" direla oraingoak salatu dute. Halaber, Carlos Urra elkarteko lehendakariak iragarri du Nafarroako Gobernuaren oniritzia dutela espazio berri bat sortzeko, memoriaren basoa litzatekeena, Etxaurin.

Euskalerria irratia
Euskalerria irratia @fm983irratia

Iruñerriko irrati euskaldun eta independentea. Iruñerriko Euskaldunon Agerkari Digitala.


2026ko azaroaren 17a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Gerra Zibilean Erreniegako mendi lerroan erail eta bertan lurperatu zituzten 94 lagun gogoan izan senide eta elkarte memorialistetako kideek. Hilketen 90. urteurrenean, dozenaka lagun bildu dira hobi komunaren gainean dagoen memorialean, Nafarroako banderak, ikurrinak eta bandera errepublikarrak eskutan, hildakoak omentzeko eta euren memoria aldarrikatzeko.

Txalapartaz, lore eskaintzaz, poesiaz eta musikaz osatutako omenaldian, familiek basakeriaren arduradunen "inpunitatea" salatu dute, eta "memoria eta egia" aldarrikatu dituzte.

Nafarroako hainbat herritakoak ziren Erreniegan hil eta lurperatutakoak, Iruñekoak, Erriberrikoak, Lodosakoak, Mendabiakoak, Pitillasekoak etab. eta horietako ordezkari instituzionalak ere izan dira. Hala, Jose Javier Aierdi Pitillasko alkateak "berriro horrelakorik ez errepikatzeko" eskatu du.

Erreniegako Hobiak Elkarte Memorialistatik ohartarazi dute "orain dela 90 urte bezala, oraindik ere ideia faxistak indarrean" direla eta "orduko faxisten oinordekoak" direla oraingoak salatu dute.

Cesar Layana Memoriaren Nafarroako institutuko zuzendariak memoriaren alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du Erreniegan.

Halaber, Carlos Urra elkarteko lehendakariak iragarri du Nafarroako Gobernuaren oniritzia dutela espazio berri bat sortzeko, memoriaren basoa litzatekeena, Etxaurin.

"Gaztainondoak berreskuratuz landa eremua zaindu eta laborantzari bide berriak ireki nahi dizkiogu"
2026-07-24 | Euskalerria irratia
Basaburun sortutako BasaBIOtza proiektuak gaztainondoak eta hurritzak berreskuratzea du ardatz. Bertako fruituekin kalitatezko produktuak egiten dituzte, baina helburua harago doa: laborantza dibertsifikatzea, gaztainediak balioan jartzea... (+)
Julio Villanueva: “Itoizko urtegia egin zuten, baina beste hainbat ez egiteko balio izan zuen gure borrokak”
2026-04-10 | Euskalerria irratia
Duela hogeita hamar urte Itoizko Solidarioek urtegia egiteko lanak geldiarazi zituzten. Zortzi lagun ziren. Jakina den bezala, kableak moztu zituzten eguna argitzen ari zelarik. 1996.... (+)
Nafarroako azoka ekologiko handiena Noainen lurreratuko da irailaren 12tik 14ra
Hamargarren urtemuga ospatuko du aurten Nafarroako Azoka Ekologikoak. Berrogei postuko azokaz gain mintzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta erakusketak izanen dira (+)
"Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da"
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du. (+)
Iosu Alfaro (Haize Berriak): "Gure bailarak babestu behar ditugu proiektu energetiko handien aurrean"
Haize Berria plataformak, Enigma Green Power enpresak Odieta, Olaibar, Anue eta Esteribar inguruan ezarri nahi dituen zazpi parke eolikoek eragin ditzaketen kalteak salatu zituen berriki.... (+)
gora