Azaro lohitsu, urte garitsu.

“Gaztainondoak berreskuratuz landa eremua zaindu eta laborantzari bide berriak ireki nahi dizkiogu”

Basaburun sortutako BasaBIOtza proiektuak gaztainondoak eta hurritzak berreskuratzea du ardatz. Bertako fruituekin kalitatezko produktuak egiten dituzte, baina helburua harago doa: laborantza dibertsifikatzea, gaztainediak balioan jartzea eta landa eremuari etorkizuna ematea

Euskalerria irratia
Euskalerria irratia @fm983irratia

Iruñerriko irrati euskaldun eta independentea. Iruñerriko Euskaldunon Agerkari Digitala.


2026ko uztailaren 24a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Basaburun sortutako BasaBIOtza proiektuaren atzean familia bat dago: Laura Martinena, Xabier Azpiroz eta Garazi Mercero. Gaztainondoak eta hurritzak landatu eta berreskuratuz, bertako fruituekin kremak eta pateak ekoizten dituzte. Hala ere, Martinenak azaldu du produktuak proiektuari eusteko tresna direla, eta benetako helburua lurraldearen erabilera dibertsifikatzea eta gaztainediei berriro balioa ematea dela.

Proiektuak ekoizpen ekologikoaren alde egiten du, esku-hartze txikiarekin eta bertako barietateak lehenetsiz. Gainera, zirkuitu laburren bidez saltzen dituzte produktuak, ekoizlearen eta kontsumitzailearen arteko harreman zuzena sustatuz.

Etorkizunari begira, landa eremuan bizi eta lan egin nahi duten gazteentzat aukerak badaudela uste dute. Horretarako, dibertsifikazioa, tokiko ekoizpena eta elikagaien eraldaketa ezinbesteko tresnak direla nabarmendu du Martinenak, Nafarroako gaztainediak berreskuratu eta lurraldeari erabilera berriak emateko.

 

Julio Villanueva: “Itoizko urtegia egin zuten, baina beste hainbat ez egiteko balio izan zuen gure borrokak”
2026-04-10 | Euskalerria irratia
Duela hogeita hamar urte Itoizko Solidarioek urtegia egiteko lanak geldiarazi zituzten. Zortzi lagun ziren. Jakina den bezala, kableak moztu zituzten eguna argitzen ari zelarik. 1996.... (+)
Nafarroako azoka ekologiko handiena Noainen lurreratuko da irailaren 12tik 14ra
Hamargarren urtemuga ospatuko du aurten Nafarroako Azoka Ekologikoak. Berrogei postuko azokaz gain mintzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta erakusketak izanen dira (+)
"Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da"
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du. (+)
Iosu Alfaro (Haize Berriak): "Gure bailarak babestu behar ditugu proiektu energetiko handien aurrean"
Haize Berria plataformak, Enigma Green Power enpresak Odieta, Olaibar, Anue eta Esteribar inguruan ezarri nahi dituen zazpi parke eolikoek eragin ditzaketen kalteak salatu zituen berriki.... (+)
Aerosorgailuz osatutako makroproiektuaren kontra azaldu dira Odieta, Olaibar, Anue eta Esteribar
2025-05-13 | Euskalerria irratia
Enigma Green Power enpresak proiektatutako zazpi parke eoliko eraikitzearen aurka agertu zen Odieta, Olaibar, Anue eta Esteribarreko bizilagunek osatutako Haize Berriak plataforma. Bost megawatteko potentzia... (+)
gora