Euliak behera begira jartzen dira sanbartolomeak ezkero.

Julio Villanueva: “Itoizko urtegia egin zuten, baina beste hainbat ez egiteko balio izan zuen gure borrokak”

Duela hogeita hamar urte Itoizko Solidarioek urtegia egiteko lanak geldiarazi zituzten. Zortzi lagun ziren. Jakina den bezala, kableak moztu zituzten eguna argitzen ari zelarik. 1996. urtea zen. Apirilak 6 zituen. Eraso horren ondorioz ia urtebetez egon ziren obrak etenda.

Euskalerria irratia
Euskalerria irratia @fm983irratia

Iruñerriko irrati euskaldun eta independentea. Iruñerriko Euskaldunon Agerkari Digitala.


2026ko apirilaren 10a
Itoitzekin Elkartasuna taldeko kideak kateatuta Iruñeko epaitegietan, 1996an.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Kable horiek Itoizko urtegiaren presa egiteko hormigoia garraiatzen zuten. Ezinbestekoak ziren urtegia eraikitzeko. Solidarioek helburu garbia zeukaten: ekintza zuzenaren bitartez lanak geratzea inongo giza kalterik eragin gabe. Julio Villanueva aktibistak eman dizkigu xehetasunak Euskalerria irratian.

Kableak mozteagatik ia bost urteko zigorra ezarri zien epaileak. Dena den, Itoizko Solidarioek Europarako bidea hartu zuten urtegiaren aferaren berri emateko eta beste ekintza zuzen hainbat antolatu zituzten. Julio Villanuevak azaldu digunez "onartu beharra daukagu gure helburua ez genuela lortu baina Espainiako Plan Hidrologikoan jasotzen ziren ehun urtegi proiektu inguru bertan behera geratu ziren".

Nafarroako azoka ekologiko handiena Noainen lurreratuko da irailaren 12tik 14ra
Hamargarren urtemuga ospatuko du aurten Nafarroako Azoka Ekologikoak. Berrogei postuko azokaz gain mintzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta erakusketak izanen dira (+)
"Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da"
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du. (+)
Iosu Alfaro (Haize Berriak): "Gure bailarak babestu behar ditugu proiektu energetiko handien aurrean"
Haize Berria plataformak, Enigma Green Power enpresak Odieta, Olaibar, Anue eta Esteribar inguruan ezarri nahi dituen zazpi parke eolikoek eragin ditzaketen kalteak salatu zituen berriki.... (+)
Aerosorgailuz osatutako makroproiektuaren kontra azaldu dira Odieta, Olaibar, Anue eta Esteribar
2025-05-13 | Euskalerria irratia
Enigma Green Power enpresak proiektatutako zazpi parke eoliko eraikitzearen aurka agertu zen Odieta, Olaibar, Anue eta Esteribarreko bizilagunek osatutako Haize Berriak plataforma. Bost megawatteko potentzia... (+)
Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa
2025-03-28 | Euskalerria irratia
Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi... (+)
gora