Baratzeak ez ditu bizitzako arazoak konpontzen, baina eramangarriagoak egiten ditu.

Nafarroako azoka ekologiko handiena Noainen lurreratuko da irailaren 12tik 14ra

Hamargarren urtemuga ospatuko du aurten Nafarroako Azoka Ekologikoak. Berrogei postuko azokaz gain mintzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta erakusketak izanen dira

Euskalerria irratia
Euskalerria irratia @fm983irratia

Iruñerriko irrati euskaldun eta independentea. Iruñerriko Euskaldunon Agerkari Digitala.


2025eko irailaren 09a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Nafarroako Azoka Ekologikoak bere hamargarren edizioa ospatuko du asteburu honetan. Orotara berrogei ekoizle ekologikoren produktuak eskuratzeko aukera izanen da bertan. Erreferentziazko hitzordu honek zuzeneko-salmenta tailerrez, hitzaldiez, musika emanaldiez, produktu dastaketez edota ttipienendako jarduerez osaturiko egitarau aberats batekin uztartuko du.

Irailaren 12tik 14ra iraganen da Noaingo Zentzumenen parkean, eta aurten berritasun gisara, 'Beste mundu bat posible da' gunea estreinatuko dute. Bertan Nikolas Olea medikuntza fisikoko katedradunak, Joakin Araujo nekazari naturalistak, edota Karmelo Bizkarra barau terapeutikoan aditua den medikuak beren jakintzak partekatuko dituzte. 

Gasna, ardoa, eztia, olioa, barazkiak, ogia edota kontserbez gain, azokak iraunen dituen hiru egunotan kosmetikoak, gozogintza produktuak, uraren tratamendurako gailuak edota kafea ere erosten ahalko dira. Gainera, elikagai ekologikoz osaturiko zortzi saski zozketatuko dira erosle guztien artean, eta beste bi saski ere zozketatuko dira sare sozialen bidez.

Egitarauaren barnean ere kontsumo kritikoari buruzko tailerrak izanen dira, baita Zentzumenen Parkea ezagutzeko bisita gidatuak, haurrentzako Txikiekozona gunea, produktu dastaketak edota familia osoari zuzenduriko yoga-gosariak. Bistan denez, musikak ere bere tartea izanen du. Tierra Roja, Hijos del Pantano, LiberTrio eta Dl Flecha taldeak arituko dira, besteak beste.
 

Azokaren ordutegiak:

    Ostirala 12:17:00etatik 21:00etara.
    Larunbata 13: 11:00etatik 14:30etara, eta 17:00etatik 21:00etara.
    Igandea 14: 11:00etatik 14:30era.

 Nafarroako X. Azoka Ekologikoko ekoizleak:
  • Afortunato Kafeak (Iruñea)
  • Granada Ekologikoak (Valentzia)
  • Aloe Vida kosmetika ekologikoa (Malaga)
  • Artotxiki Haragi Beganoa (Iguzkitza)
  • Aspace esnekiak (Orreaga)
  • Como Una Manzana fruta artisautza (Kantabria)
  • Gukalde mermeladak (Artieda)
  • Daonaz baratxuri beltza (Bizkaia)
  • Ekoatarrabia galletak (Atarrabia)
  • Jesús Aranda olio ekologikoa (Faltzes)
  • El Puente Viejo barazkiak (Kaparroso)
  • Elkea olioa, zukuak eta garagardoa (Bakedano)
  • Erlan eztia (Leurtza)
  • Erlandere eztia (Arbeiza)
  • Fuente De Garos olioa (Oteitza)
  • Gil Pagola olioa (Eultz)
  • Hazialdeko lekaleak (Noain)
  • Igonenatural kosmetika (Alicante)
  • Jabon Zorro D’Avi kosmetika (Zamora)
  • Javier Anocibar patata eta lekaleak (Munarriz)
  • Lakabeko ogia eta pastak (Lakabe)
  • Lurmendi mermeladak (Eulate)
  • Lurreko Aromáticas olio aromatikoak (Errioxa)
  • Navarrsotillo ardoa eta olioa (Andosilla)
  • Nutxes gozoak (Alicante)
  • Martinelli pasta (Beriain)
  • Teknableu ur-hornidura (Bera De Bidasoa)
  • Tribal Trading ogia eta pastak (Korella)
  • Mejana Gourmet barazkiak (Tutera)
  • Zunbeltz (Aritzala)
  • Ekollaondo gazta eta arrautzak (Goldaratz)
  • Axuribeltz ardi gazta (Iturgoien)
  • Mendiko ardoak (Oibar)
  • Ecoprolive olioa (Gares)
  • Hacienda Baurin olioa (Armañanzas)
  • REAS Nafarroa (Berriozar)
  • EHKOlektiboa (Arbizu)
  • Herbaria artisautza (Zaragueta)

 

"Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da"
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du. (+)
Iosu Alfaro (Haize Berriak): "Gure bailarak babestu behar ditugu proiektu energetiko handien aurrean"
Haize Berria plataformak, Enigma Green Power enpresak Odieta, Olaibar, Anue eta Esteribar inguruan ezarri nahi dituen zazpi parke eolikoek eragin ditzaketen kalteak salatu zituen berriki.... (+)
Aerosorgailuz osatutako makroproiektuaren kontra azaldu dira Odieta, Olaibar, Anue eta Esteribar
2025-05-13 | Euskalerria irratia
Enigma Green Power enpresak proiektatutako zazpi parke eoliko eraikitzearen aurka agertu zen Odieta, Olaibar, Anue eta Esteribarreko bizilagunek osatutako Haize Berriak plataforma. Bost megawatteko potentzia... (+)
Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa
2025-03-28 | Euskalerria irratia
Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi... (+)
Hasi da Errigoraren udaberriko kanpaina
Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean... (+)
gora