Astelehenero 8:00etan zure epostan
Hamabost herrialdetako ehun antolakundek baino gehiagok egin dituzte protesta koordinatuak, data zentroen eraikitzeak gelditzeko eskatuz. Naturan dituzten ondorioak eta erabiltzen duten energia ugaria salatu dute.
Lizarraldea Biziriken protesta larunbatean, Lizarran.
El Salto-k eman du albistea. Datu Zentroak Gelditu deituriko koalizioak bultzaturik, hainbat herrialdeetan ekimenakburutu dituzte joan den asteburuan: Irlandan, Polonian, Danimarkan, Finlandian, Herbeheretan, Frantzian, Austrian, Kroazian, Italian, Belgikan, Alemanian, Espainian, Euskal Herrian eta Erresuma Batuetan. Euskal Herriaren kasuan Lizarran egin dute protesta. Antolatzaileen artean mugimendu ekologistak dira nagusi, baina badira hainbat herri-elkarte eta datu pertsonalen defentsan ari diren kolektibo ere.
Enpresa teknologiko handiek eta gobernu batzuek garapen ekonomikorako beharrezko azpiegitura gisa aurkezten dituzte datu zentroak, lehiakortasuna bultzatu eta lanpostuak sortzeko balio omen dutelako. Alta, eraiki nahi dituzten lekuetan protesta ugari piztu ohi dira, besteak beste datu zentroek naturan dituzten ondorioak eta beharrezko duten energia kopurua dela-eta. Baina horiez gain, zeharkako ondorioak ere salatu ditu Datu Zentroak Gelditu kolektiboak: lurzoruaren okupazioa, azpiegitura publikoen gaineko "presioa", edota etxebizitzan duten eragina, adibidez.
Proiektu horien bultzatzaileek ez dituztela ondorio kaltegarriak kontutan hartzen salatu du taldeak, eta herritarren iritzirik jaso gabe hasten direla makro-zentroak eraikitzen. Hori dela eta, proiektuak "bertan behera" geratzea galdegin du taldeak, prozesu horien erregulatzeko eta biztanleen iritziak kontutan hartzeko mekanismoak sortu arte.
"Gure lurra da, gure ura, gure elektrizitatea eta gure osasuna”, azaldu du Niamh Fitzgibbonek, Data Centre Awareness Kildare elkarte irlandarreko aktibistak. "Industriak 'garapenaren kontrako harpeetako gizon' gisa aurkezten ditu halako zentroen kontra agertzen direnak", komentatu du Herbeheretako Christiaan van Veenek, Leitmotiv taldeko militanteak. Alta, bere hitzetan, ez da garapenaren kontra izatea galdetzea "Europak benetan behar duen zentroen kopurua, horien garapenak nori mesede egiten dion, eta gure segurtasunean eta kliman nola eragiten duten".
Euskal Herriari dagokionez, Lizarran egin da datu zentroen kontrako koalizioak sustengatu duen protesta. Lizarraldea Bizirik sareak antolatu du mobilizazioa, makro-proiektuen kontra herritarrek sortutako taldea. Mota horretako hainbat proiekturen kontra mobilizatu dira herritarrak joan den larunbatean: parke eolikoak, kobre mintegiak, bio-metano landareak, panel fotovoltaikoak... Datu zentroen hedapen "masiboa" ere salatu dute, eta horrek ondoriozta dezakeen baliabide ugarien kontsumoa.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545