Beti pentsatu izan dut baratze bat izatea lagun leial eta on bat izatea bezala dela.

COP31 Turkian, larrialdi klimatikoaren aurrean “promesetatik ekintzetara” salto egin nahian

Astelehen honetan hastekoa da klimari buruzko goi bilera, Turkiako Antalya hirian. Erronkak ugariak dira, beroketa klimatikoa eta haren ondorioak gero eta ikusgarriagoak dira, eta NBEak jada aitortu du 1,5 graduko igoera saihetsezina dela, 2015ean Parisko goi bileran munduko herrialdeek hori ez gertatzeko neurriak hartzea adostu bazuten ere. Herrialde pobreenek dituzte trantsizio klimatikoa segurtatzeko arazo ekonomiko handienak.


2026ko azaroaren 09a
Bangladesheko Feni hiriko uholdeak.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Egoera ez da berria, baina azken denboretan larriagotu dela ezin uka. Muturreko beroteak, suteak, hondamendi naturalak... jada ugariak dira larrialdi klimatikoaren ondorio ikusgarriak, eta 2015eko Pariseko akordioko gehienezko 1,5 graduko berotzea gaindituko dela aurreikusi dute zientifikoek. Egoerari aurre egin nahian biltzen dira urtero COP goi bileran –Conference of Parties ingelesez–. 31. edizio honentzat Turkiako Antalya hiria izango dute bilgune, eta bertan elkartzekoak dira mundu osoko hainbat gobernu, zientifiko, aktibista eta eragile. Erregai fosilak pixkanaka baztertzeko aterabideak garapen betean badira ere, hauek herrialde guzientzat eskuragarriak izatea da goi bileraren helburuetarik bat.

Erregai fosilen isurketak oztopatu nahian, badira jada energia-alternatiboak proposatzen dituzten bideak, baina hauen hedapenean eta onartzean datza arazoa. Garapen bidean dauden herrialdeek trantsizioa bermatzeko zailtasun ekonomikoak dituzte, eta AEB bezalako herrialde indartsuek, berriz, erregai fosilen defentsa sutsua daramate. Honela mintzatu da Javier Zorrilla Greenpeace-ko aldaketa klimatikoaren arduraduna, El Diario hedabidean: "Politikoki zailenetarik den bilera izanen da, zeren eta erregai fosilen defentsa sutsuan ari diren Ameriketako Estatu Batuak bezalako herrialdeak daude, eta bestetik, atzerapausoak ematen ari diren Europar Batasuna bezalakoak".

Aurtengo COPak hain zuzen, jada aurretik adosturik neurrien aplikatzea izanen du helburu, bere lelo nagusietako batek dioen bezala, "promesetatik ekintzetara" salto eginez. Helburu horrekin biltzekoak dira NBEren Klima Aldaketari buruzko Esparru Hitzarmeneko 190 herrialdeak, baina baita klimaren inguruko beste eragile ugari ere. Izan ere, zera erran du NBEko ekintza klimatikoaren eta trantsizio justuaren Idazkari nagusi Selwin Hartek: "Gaur egun argiki aitortzen dugu, krisia klimatikoari aurre egiteko, mobilizazio orokor bat behar dela". Konferentzien lorpena azken akordio-testuan jujatu ohi bada ere, COParen eragina hori baino askoz urrunago doala azaldu du Hartek, hiru maila ezberdinduta: gobernuek negoaziatutako akordioak (finantzaketen edo isurketen murrizketen ingurukoak, adibidez); ekintza agenda (eragile, gobernu, enpresen... arteko proiektu diseinuak, energia berriztagarrien garapena edo sare elektrikoen modernizazioa, adibidez); eta engaiamendu nazionalak (energia-planak, erregai fosilen baztertzeko proposamenak...).

Aipaturiko trantsizioen finantzaketa arazoaz gain, beste hainbat gai lantzekoak dituzte Turkian. "Trantsizio justua" da horietarik bat, aitzineko COPean herrialdeek adostutako mekanismoa, "ekonomia garbiagoetara" igarotzeko helburuarekin. Aurtengo COPean espero da azken horren modalitateak zehaztea, herrialdeek aplika dezaten. "Adaptazioa" ere izanen da landutako gaietarik bat: orain arte emandako hobekuntzen aztertzea eta hainbat herrialdek galdegiten dituzten laguntza-emendaketak entzutea. Baina dudarik ez da, erregai fosilen murrizteko neurriek eraginen dute eztabaidarik handiena, eta herrialdeen arteko zatiketarik nabarmenena gai horrek sortzen du. 

1,5 graduko emendapena aurreikusten bada ere, Hartek adierazi du hori ez dela "kapitulazio" bat, baizik eta "larrialdi oraindik ere garrantzitsuago" bat. Eztabaidak korapilatsua eta zaila izaten jarraitzen badu, "esperantza" ukaiteko arrazoiak ere ikusten ditu idazkari orokorrak: "Mundua nehoiz baino armatuago da egoerari erantzuteko". Aurrerapen teknologikoek auto elektrikoen, eguzki energiaren eta energia gordetzeko baterien garapena ekarri du, energia berriztagarrien hedapena sustatuz. Zailtasun nagusia beti bera dela azaldu du Hartek, herrialde pobreenek ez dutela trantsizioa bermatzeko ahalbide ekonomikorik, eta, alta, beraiek direla larrialdi klimatikoak gehienik zauritzen dituenak. 

 

Orion erretako itsasontziak urak kutsatzen segitzen duela salatu dute
Irailaren 24an erre zen Gure Gaskuña itsasontzia, eta ordutik portuan segitzen du, erdi hondoratuta. Euskadiko Anguleroen Elkarteak egoera salatu, eta dagoeneko "kontaminazio larria" eragin duela adierazi... (+)
Marieniako obrak edonoiz has ditzaketela eta, proiektuaren zentzugabekeria nabarmendu dute berriz ere
100 bat pertsona elkartu du dira larunbatean Bouygues Immobilier promotoreak Baionan duen agentzian. Kanbon gauzatzekoa den etxebizitza proiektuaren aurka direla berretsi dute, eta gutun bat... (+)
Hasi dira Subflubialaren obrak, eta larunbatean manifestatzera deitu du proiektuaren aurkako plataformak
Astelehen honetan hasi dira Getxo eta Portugalete (Bizkaia) lotuko dituen tunelaren obrak, eta Subflubiala EZ-ek salatu du bizilagunek "inolako informaziorik" ez dutela ukan. Proiektuaren hainbat ondorio... (+)
Nehoizko bigarren irailik beroena izan da aurtengoa
Lurrazaleko airearen tenperaturaren datuak Copernicusek plazaratu ditu, eta 2023ko iraila baizik ez zaio gailentzen aurtengoari. Itsas-azaleko tenperaturari doakionez haatik, marka guztiak hautsi dituen iraila da... (+)
Laborantza Ganbarak dohaintza kanpaina abiatu du, ura eta larrialdi klimatikoa ardatz
Joan den astean egin zuen prentsaurrekoa Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, eta diru-bilketa berri honen helburuak zehaztu zituen bertan. Aurtengo Lurramako lema berarekin abiatuko da kanpaina,... (+)
gora