Maiatzak euria laket.

Planetaren gehiengoak 1,5 graduko berotze limitea jasaten du jada

Klima Aldaketaren Gobernuarteko Adituen Taldeak argitaratu du txostena. Garai aurre-industrialarekiko 1,5 graduko berotzea ez gainditzea erabaki zuten gobernuburuek 2015ean, Parisen iragan zen COP21ko goi bileran.


2026ko azaroaren 12a
Gizon bat ur bila, Satkhiran. Bangladesh.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Ematen du Parisen adosturiko eginbeharrekoak ez direla ongi bete, eta jada helburu hori ez dela egingarria aitortu du NBEk. Berotzea ezin saihetsi, eta fenomenoa nola geldotu erabakitzekoa dute Turkian egiten ari diren COPean.

Berotzea ez da, ordea, abiadura berean ematen planetako leku guzietan, eta bataz bestekoa 1,5ra ez bada heldu ere, leku ainitzetan langa horretara iritsi direla adierazi du Klima Aldaketaren Gobernuarteko Adituen Taldeak, Nature Climate Change-n. Fenomenoa ikertzeko, lurreko 46 eskualdetako berotzeak behatu dituzte adituek, aro aurre-industrialetik gaur egun arte (1850/1900-2025). Planetako eskualde gehienak langa horretarako aurreikusten den bero mailaren  %90 eta %94 tartera heldu direla zehaztu du taldeak. 

1,5 graduko berotze globala 2029an gaindituko dugu, eta 2 gradukoa 2042an
Giza-jardueren ondorio

Berotzeak nola gertatu diren aztertzeko, Afrika, Latinoamerika, Poloak eta beste eskualde ugaritan behaketak egin ditu taldeak. Txinako eta Kanadako adituen laguntzaz, lurzoru hurbileko behaketa historikoak eta modelo klimatikoen simulazioak konbinatu dituzte, berotzeen arrazoiak ulertu nahian. Datuen ondorioak begi bistakoak egin zaizkie adituei: berotze ia guzien arrazoia negutegi efektua areagotzen duen CO2 isurketa da. Fenomenoaren larritasuna ikusirik, txostenak erakusten du beharrezkoa dela neurriak hartzea ondorio humano eta ekonomikoak aurreikusteko.

Txostenaren arabera, gehien berotu diren eskualdeak Kanada eta Artiko errusiarra dira, 2,6 eta 3,3 gradu, hurrenez hurren. Latinoamerika edo Zeelanda Berria gisako ozeanoz inguraturiko lurraldeek, berriz, denbora gehiago behar izaten dute berotzeko, ura ez delako hain azkar berotzen. 

2 graduen langa

Europa osoan gainditu da 1,5 graduko berotzea: Europa Ekialdea (2,4°C), Europa Mendebaldea eta Zentrala (2,2°C), Ipar-Europa (1,8°C) eta Mediterraneoa (1,7°C). Txostenean Peter Stotten hitzak jasotzen dira, Exeter unibertsitateko Met Office Hadley Centre-eko ikertzailea. 2 graduko berotze globala oraindik oztopatu daitekeela sinetsita badago ere, gizarteak "saihetsi ezin dituen ondorio klimatikoak" pairatuko dituela ohartarazi du.

Eskualde Geografia Analisiko katedradun Jorge Olcinak, bere aldetik, 2 graduko berotzea saihetsezina dela uste du, eta beraz proiekzio klimatikoak errealitateari "egokitu" behar direla. Science Media Centre Españari eginiko deklarazioetan, organismo internazional eta europar batzuek 3 edo 4 graduko berotze globala aurreikusten dutela erran du Olcinak, eta horrek galera ekonomiko eta humano handiak eragingo lituzkeela. 

 

 

Datu zentroen kontrako mobilizazioak egin dituzte Europa osoan
Hamabost herrialdetako ehun antolakundek baino gehiagok egin dituzte protesta koordinatuak, data zentroen eraikitzeak gelditzeko eskatuz. Naturan dituzten ondorioak eta erabiltzen duten energia ugaria salatu dute. (+)
Orion hondoratutako itsasontziaren erregaiak ebakuatu dituzte
18.900 litro gasolio atera dituzte, irailaren 24tik Orion (Gipuzkoa) urperatua dagoen Gure Gaskuña itsasontzitik. Herritarren kexuaren aitzinean, itsasontzia uretatik ateratzeko plana aztertzen ari da orain Jaurlaritza. (+)
"Lurramak berriz erakutsi du laborantza herrikoia zein inportantea den gizartearen desafioei erantzuteko"
Igandean bukatu da Lurramaren 2026ko edizioa. Milaka pertsona hurbildu dira Euskal Herriko Laborantza Ganbarak antolatzen duen ekimenera, eta antolatzaileek erran dute edizioa "ederki iragan" dela.  (+)
COP31 Turkian, larrialdi klimatikoaren aurrean "promesetatik ekintzetara" salto egin nahian
Astelehen honetan hastekoa da klimari buruzko goi bilera, Turkiako Antalya hirian. Erronkak ugariak dira, beroketa klimatikoa eta haren ondorioak gero eta ikusgarriagoak dira, eta NBEak... (+)
Orion erretako itsasontziak urak kutsatzen segitzen duela salatu dute
Irailaren 24an erre zen Gure Gaskuña itsasontzia, eta ordutik portuan segitzen du, erdi hondoratuta. Euskadiko Anguleroen Elkarteak egoera salatu, eta dagoeneko "kontaminazio larria" eragin duela adierazi... (+)
gora