Otsaileko oloa olo; martxokoa, olotto; apirilekoa, ez olo eta ez lasto.

Orion hondoratutako itsasontziaren erregaiak ebakuatu dituzte

18.900 litro gasolio atera dituzte, irailaren 24tik Orion (Gipuzkoa) urperatua dagoen Gure Gaskuña itsasontzitik. Herritarren kexuaren aitzinean, itsasontzia uretatik ateratzeko plana aztertzen ari da orain Jaurlaritza.


2026ko azaroaren 10a
'Gure Gaskuña', erdi hondoratuta Orion.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Oriotarren kexua erabatekoa da azken egunetan, itsasontziak kasik 60 egun baitaramatza hondoratuta, eta inguruko urak jada kutsatu dituela salatu dute hainbat aldiz. Bada, barnean zeraman erregaia ebakuatu dutela erran du Eusko Jaurlaritzak; 18.900 litro gasolio orotara. Berriak jaso duenez, ekintza hori "urrats garrantzitsua" dela nabarmendu du Eusko Jaurlaritzako Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendari Koldo Goitiak. Itsasoa ez kutsatzeko neurriak hartu dituztela ere erran du, eta ondoko pausua, "ahalik eta azkarren", itsasontzia ateratzea izanen dela. "Gure helburua da lanak beharrezko segurtasun berme guztiekin eta ingurunea babestuz egitea".

Herritarrak behin baino gehiagotan mobilizatu dira, eta beren kezkak adierazi dituzte: sutearen ondorioei dagokionez, baina baita egoeraren kudeaketari dagokionez ere. Joan den asteazkenean, izan ere, Orioko Udalak Jaurlaritza interpelatu zuen zuzenean, egoera "lehenbailehen" konpontzeko galdeginez.

Larunbatean Orioko surf taldeak ere elkarretaratzea egin zuen, eskaera bera zabalduz. Beraien "kexa eta egonezina adierazteko eta dagokien arduradunei presioa egiteko" bildu ziren, surf egitera ateratzean "gasolio usain txarra eta orbanak" atzeman zituztelako. Egoeraren larritasunaz oharturik, txartzat jo dute Eusko Jaurlaritzak isurien inguruan ezer ez erraitea. Zehaztu zuten elkarretaratzearen helburua ez zela errudunak aurkitzea zehaztu zuten, baina bai egoera konpondu behar dutenek ardura hartzea.

Larunbatean Orioko Surf Taldeak egindako agerraldia, Gure Gaskuña gibelean dutela. Eguzki Talde Ekologista
"Lurramak berriz erakutsi du laborantza herrikoia zein inportantea den gizartearen desafioei erantzuteko"
Igandean bukatu da Lurramaren 2026ko edizioa. Milaka pertsona hurbildu dira Euskal Herriko Laborantza Ganbarak antolatzen duen ekimenera, eta antolatzaileek erran dute edizioa "ederki iragan" dela.  (+)
COP31 Turkian, larrialdi klimatikoaren aurrean "promesetatik ekintzetara" salto egin nahian
Astelehen honetan hastekoa da klimari buruzko goi bilera, Turkiako Antalya hirian. Erronkak ugariak dira, beroketa klimatikoa eta haren ondorioak gero eta ikusgarriagoak dira, eta NBEak... (+)
Orion erretako itsasontziak urak kutsatzen segitzen duela salatu dute
Irailaren 24an erre zen Gure Gaskuña itsasontzia, eta ordutik portuan segitzen du, erdi hondoratuta. Euskadiko Anguleroen Elkarteak egoera salatu, eta dagoeneko "kontaminazio larria" eragin duela adierazi... (+)
Marieniako obrak edonoiz has ditzaketela eta, proiektuaren zentzugabekeria nabarmendu dute berriz ere
100 bat pertsona elkartu du dira larunbatean Bouygues Immobilier promotoreak Baionan duen agentzian. Kanbon gauzatzekoa den etxebizitza proiektuaren aurka direla berretsi dute, eta gutun bat... (+)
Hasi dira Subflubialaren obrak, eta larunbatean manifestatzera deitu du proiektuaren aurkako plataformak
Astelehen honetan hasi dira Getxo eta Portugalete (Bizkaia) lotuko dituen tunelaren obrak, eta Subflubiala EZ-ek salatu du bizilagunek "inolako informaziorik" ez dutela ukan. Proiektuaren hainbat ondorio... (+)
gora