Maddalen bero, gaztaiña seguro.

Laborariek A64 autobidea moztu dute gaur ere, dermatosiaren aurkako neurrien kontrako protestetan

Euskal Herriko Laborarien Batasuneko (ELB) eta Confédération paysanne du Béarn sindikatuko ordezkariak Pirinio Atlantikoetako prefetarekin bilduko dira astelehen arratsaldean, Pauen, behiengan eragina duen dermatosi nodularra (DNK) eritasunaren gaineko kudeatze sanitarioaz mintzatzeko, ELBk adierazi duenez. Estrategia "alternatiboa" planteatuko dute laborariek, protestekin jarraitzen duten bitartean. Vinci autobide-enpresak astelehen goizean jakinarazi du, bide mozketak direla-eta, auto ilara luzeak daudela A64 errepidean, eta litekeena dela A709an eta A63an ere, Biriatu inguruan, "blokeoak" gertatzea.

 

 


2025eko abenduaren 15a
Donibane Lohizuneko zubia blokatu dute Hego Lapurdiko 50 traktorek igandean, behien DNK eritasunari loturiko arauen «desmasia» eta «sarraskia» salatzeko.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Ostiralaz geroztik daude arazoak Okzitaniako Tolosa eta Baiona artean, autobide-konpainiak ohartarazi duenez, nekazarien protestak medio. Frantziako Gobernuak dermatosi nodular kutsakorraren aurka burutu asmo duen protokoloaren kontra ari dira protestan abeltzainak, ustiategi bateko abelburu guztiak sakrifikatzera behartuta daudelako positibo bat azaleratzen bada. Hain justu, gobernua astelehen honetan hasiko da eritasunaren aurkako txertoak jartzen. "Abeltzainekin batera egingo diogu aurre erronka honi", adierazi du Frantziako Nekazaritza ministro Annie Genevardek: "Ahalik eta lasterren milioi bat animaliari txertoa jarriko diegu, hori baita gaixotasunari aurre egiteko modua; txertaketa hau erabakigarria da, ganadua hiltzea saihesteko daukagun itxaropen-bide bakarra".

ELBk deituta, hainbat protesta egin dira egunotan Euskal Herrian, Urruñan, Donibane Lohizunen, Beskoitzen eta Donapaleun tartean. DNC, masakreari stop lelopean mobilizatu dira, "sinbolizatzeko politika eta errepresio horiek ofizioa sutan eta odoletan ezartzen dutela", irakur daiteke, ELBk ostiralean zabaldutako oharrean, Donapaleun 200 lagun bildu zuen protestaren harira. "Ariège herrialdean 208 behi tropa baten hilketa manatua izan da", dio idatziak. "Mobilizazio azkar bat antolatua izan da, sindikatu guziak bateraturik, herrialde desberdinetako laborariek bidea eginik etxalderaino eta sozietate zibilaren sustenguarekin. Berriz ere, estatuak polizia errepresio bortitz baten bidez erantzun du, Doubs herrialdean bezala. Azkenean, bi egunen borroka luze baten ondotik eta administrazioaren presioaren pean, behi troparen jabeek, akituak eta ondorio latz batzuen beldurrarekin, galdegin dute mobilizazioa altxatzea eta behien hilketa goiz huntan iragan da".

ELBk salatu du estatuaren indarkeria "oroz gainekoa" dela: "Gertakari zientifikoak, hazleak eta herritarrak mespretsatuz, estatua politika larderiatsu, bidegabe eta ez-eraginkor batean tematzen da". Eritasuna Ipar Euskal Herrira "lanjeroski" ari dela hurbiltzen nabarmendu du, eta laborariek kontra egingo diotela abelburuen masakreari. "Beste politika sanitario bat posible da eta ez dugu holakorik gertatzera utziko gure etxaldeetan", adierazi du sindikatuko bozeramaile Julen Perezek, eta Enguerrand Knecht kideak gehitu: "Hegazti gripea eta tuberkulosiaren bortitz eta zentzurik gabeko politika sanitarioak gibelarazi dugu, DNK-rena ere gibelaraziko dugu".

Testuinguru honetan, ELB eta Confédération Béarn-eko laborariak prefetarekin bilduko dira astelehen arratsaldean, euren aldarrikapenak Nekazaritza Ministerioari helarazteko eskatzeko, besteren artean.

Bero handiagoa eta elur gutxiago, eskiatzaileentzat arrisku berriak
2026-02-22 | Jon Torner Zabala
Elur-jausiek dozenaka eskiatzaile harrapatu dute negu honetan Pirinioetan eta Alpeetan, eta plazaratu dira izotz eta elur geruzen hauskortasunaz hamaika datu. Zientzialariek diote oraindik ez dagoela... (+)
Europako lurren %70 pestizidek kutsaturik daude, 'Nature'-k plazaratutako ikerlanaren arabera
2026-02-03 | Jon Torner Zabala
Orotara 26 herrialdetako ekosistemetan (baso, larre eta laborantza-lurretan) egindako 370 azterketaren emaitzak plazaratu ditu Nature aldizkariak. (+)
Sokamuturrak egin ahal izango dira inauterietan Gipuzkoan
2026-02-03 | Jon Torner Zabala
Bigantxak, sokamuturrak... Inauterietan zezen ikuskizunak antolatu ohi dituzten herrietan –Tolosan eta Azpeitian, kasu–, aurten ere egin ahal izango dituzte horrelakoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez.... (+)
A63 autobidea eta Baionako portua blokeatu dituzte, Araban blokeo bat Ertzaintzak eragotzi du
2026-01-12 | Jon Torner Zabala
A63 autobidearen lau eguneko blokeoa amaitutzat eman du A63ko ultrak taldeak, baina Ipar Euskal Herriko laborariek ez dituzte protestak eten. Astelehen goizean Baionako portua blokeatu... (+)
Abere azokak debekatu ditu Jaurlaritzak, dermatosi nodularra dela-eta
2025-12-23 | Jon Torner Zabala
Bi hilabetean, abenduaren 26tik otsailaren 26ra bitartean, abere azokarik ezin izango da egin Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Eusko Jaurlaritzaren aginduz. Helburua da behiengan eragina duen... (+)
gora