Zezeila euritsu, bedartzak edero gizen du.

Abere azokak debekatu ditu Jaurlaritzak, dermatosi nodularra dela-eta

Bi hilabetean, abenduaren 26tik otsailaren 26ra bitartean, abere azokarik ezin izango da egin Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Eusko Jaurlaritzaren aginduz. Helburua da behiengan eragina duen dermatosi nodular kutsakorra heda dadin eragoztea, eta idi demak ere debekatu dituzte, beste hainbat neurriren artean.


2025eko abenduaren 23a
Abere azokez gain, idi demak ere debekatu ditu Jaurlaritzak.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

2026ko otsailaren 26ra bitartean, abere azokarik ez da izango gehiago, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak bertan behera utzi dituelako. Dena den, salbuespen gisa, foru-aldundiek animaliekin egiten diren ekitaldi jakin batzuk baimendu ahal izango dituzte. Kutsatzeko arriskurik ez duten animaliak egon ohi diren ekitaldiak egin ahal izango dira, esaterako, baldin eta beharrezko neurri guztiak hartzen badira.

Euskal Herrian ez da agertu dermatosi nodularraren kasurik, baina Pirinio Atlantikoetako departamenduan, adibidez, bai, eta horregatik erabaki du Jaurlaritzak indarrean zeuden osasun neurriak are gehiago zorroztea. Hala, azokak debekatzeaz gain, animaliak garraiatzeko baldintzak ere gogortu ditu. Esaterako, ibilgailu guztiek garbiketa eta desinfekzio ziurtagiria eraman beharko dute, eta derrigorrezkoa izango da animaliek izan ditzaketen intsektuak akabatzea, hiltegirako joan-etorrian izan ezik. Gainera, dermatosi nodularraren aurrean "eremu mugatutzat" jotakoetan dauden ustiategietako animaliak EAEn sartzea debekaturik izango dute abeltzainek; eta EAEtik kanpoko beste eremu batzuetatik eramandako abelburuen gaineko kontrola zorroztu egingo da.

Lapurdiko laborarien protestak

Ipar Euskal Herriko abeltzainek asteak daramatzate dermatosi nodularrari aurre egiteko Frantziako Gobernuak ezarritako protokoloen aurka protestan, eta astelehenean ere Senperetik eta Urruñatik abiatutako traktoreek Baionarako bidea egin dute lehenengo, eta ondoren Beskoitzera joan dira, A64 autobidea blokatzera.

Astearte eguerdian, bestalde, ELB-k jakinarazi du Ahurtin A64 autobidea blokatzeko deia altxatzen duela, presioa mantenduko duen arren: "ELB eta Coordination Rurale deiari erantzunik, ainitz laborari mobilizatu dira abenduaren 13tik haste, Estatuari presioa ezartzeko, jendetasunik gabeko eta
onartezinezkoa den politika sanitario horren kontra, polizia errepresio bortitz bati bateratuta".

"Hamar egun iraun duen Ahurtiko mobilizazioak erakutsi du gure atrebentzia desastre bat den politika sanitario horren kontra", diote laborariek. "Hamar eguneko okupazioak erakutsi du gure indarra, elkartasuna eta mobilizazioa eritasun horren kontra. Ministeritzaren azken berriek aldiz ez dute aitzinamendu izpirik erakusten. Estatuak ez
ditu laborariak eta herritarrak entzuten. Jakinez administrazioak pausak izanen direla ondoko egunetan, ELB-k kontsideratzen du hobe dela autopistako okupazioa altxatzea eta gure indarrak azkar atxikitzea, protokolo alternatibo egokitu baten gauzatzearen alde lan egiteko, laborarien eta kabalen errespetuan".

Laborariek bide mozketei eutsiko dietela adierazi du ELB-k, prefetarekin egin bileraren ondotik
2025-12-16 | Jon Torner Zabala
ELB eta Confédération Paysanne sindikatuetako ordezkariak Jean-Marie Girier Pirinio Atlantikoetako prefetarekin bildu dira astelehen arratsaldean, Pauen, behiengan eragina duen dermatosi nodularra (DNK) eritasunaren gaineko kudeatze... (+)
Egilolarrako pagaditik Gorbeiara igotzeko bide bakarra egokituko du Arabako Diputazioak, mendizaleek eragindako kalteak direla-eta
2025-12-16 | Jon Torner Zabala
Araba eta Bizkaia artean banaturik, 20.000 hektarea dauzka Gorbeiako natur parkeak. Euskal Herriko mendizaleen artean aski ezagunak diren hamaika paraje ikoniko biltzen du, 1.482 metrora... (+)
Laborariek A64 autobidea moztu dute gaur ere, dermatosiaren aurkako neurrien kontrako protestetan
2025-12-15 | Jon Torner Zabala
Euskal Herriko Laborarien Batasuneko (ELB) eta Confédération paysanne du Béarn sindikatuko ordezkariak Pirinio Atlantikoetako prefetarekin bilduko dira astelehen arratsaldean, Pauen, behiengan eragina duen dermatosi nodularra... (+)
Etengabe esperimentatzen, lurrari begira beti
2025-12-14 | Jon Torner Zabala
Sagastietako bioaniztasunaz informazioa biltzeko telefono dei bat egin dugu. “Elgoibarko Lizagasar sagardotegiko Asierrekin hitz egin behar duzue”, diosku bestaldekoak, “gaiaz interesa du eta badauzka jarriak... (+)
Egurra eta ondarea
2025-12-14 | Jon Torner Zabala
Zurgintzak garrantzi handia izan du Euskal Herriaren historian, izan itsas edo mendialdean. Baserri-dolareak dira horren lekuko, eta itsasontziak, “buruz behera dauden baserriak”, Jabier Lekuona arkitektoak... (+)
gora