Santa Luzia egunerako, eguna oiloaren hatzaparra hazitzen.

COP30eko azken zirriborroan ez dira aipatu ere egiten energia fosilak

Klima aldaketan CO2 isuriak giltzarri dira, eta horregatik behin eta berriro egiten dira planak horiek murrizteko. Bada, COP30eko azken zirriborroan, ez zaie aipamenik egiten isuri horien erantzule nagusi diren erregai fosilei.


2025eko azaroaren 21a
Lula da Silva Brasilgo presidentea, eskuinean, gailurreko lehendakari Andre Correari mintzo zaio.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Azken hiru urteetan energia fosilen ekoizpena oso garrantzitsua den herrialdetan egin da –Azerbaijan, Arabiar Emirerri Batuak eta Egipto– eta oraingoan Brasilen egiteak bestelako emaitzak lortzeko esperantza izpi batzuk piztu zituen. Bi aste ibili dira munduko herrialde gehienak negoziatzen, baina ostiral goizean jakin denez, gailurrean onartzeko azken zirriborrotik energia fosilen edozelako aipamen desagertu da.

Asteartean aurkeztutako zirriborroan oraindik baziren aipamen horiek. Hartan zehazten zen CO2a gutxitzeko eta energia fosilak atzean uzteko ibilbide orri bat finkatu behar zela, baina azken testuan aipamen horiek desagertu egin dira. Antza, energia fosilen ekoizpenean diren herrialdeek presio egin dute, eta Brasilek azkenean amore eman du. Climática hedabidean aipatzen denez, ostegunean 40 herrialdek –horien artean Europako garrantzitsuenak– jakinarazi zioten gailurraren lehendakaritzari ez zutela sinatuko testua, baldin eta honek ez bazuen aipamenik egiten energia fosilak atzean utzi beharrari.

Teorian, ostiral honetan bukatzen da bi astez luzatu den gailurra, baina beste hainbat gailurretan gertatu den legez, posible da ere negoziazioak asteburura luzatzea. Zirriborroak zehazten duenez, planetaren berotzea 1,5 gradutan mantentzeko, negutegi eragineko gasak %43 murriztu beharko lirateke 2030erako eta %60 2035erako, 2019ko mailatik abiatuta; horrela 2050ean CO2 zero isuri egin beharko litzateke. Dena den, CO2 isuriak murrizten baino handitzen jarraitzen dute urtez urte, eta hori dela eta, helburu horiek beteko diren esperantza Pelloren egiaren antzekoak dira, hau da, hutsalak.

Herrialde aberatsek txiroagoak direnei eman beharreko finantzazioan ere atzerapauso garrantzitsua eman da. Teorian, aberatsenek urtero 100.000 milioi dolarrekin finantzatu behar zituzten garapenean diren herrialdeen CO2 murrizketa ahaleginak. Ez da horrelakorik bete, baina orain, gainera, azken zirriborrotik ere kanpo geratu da aipamena.

Danoneren eta Nestléren umeentzako jaki ontziak milaka mikropastikoz kutsatuta daude, Greenpeacek egindako ikerketaren arabera
Greenpeacek aste honetan eman du bere ikerketaren berri, eta bertan zehazten denez, plastikotan bildutako haurtxoentzako elikagai horiek polimero sintetikoen sarbide handia dira. Horietako errazio elikagai... (+)
Kuba "erregai erreserbarik gabe" geratu da
Iragan urtarrilaz geroztik AEBek inoizko blokeo zorrotzena daramate irlaren aurka, eta ondorioak gero eta larriagoak dira herritarrentzat: Vicente de la O Levy Energia eta Mehatze... (+)
“Hiru ipuinetan pertsonaiek askapen prozesuak bizi dituzte eta zerbait traditu behar dute beren buruarekin leialagoak izateko”
Jone Bordatok (Hazparne, 1984) urrian eman zuen argitara Erroen Izerdia (Elkar) ipuin liburua eta ostegun honetan aurkeztuko du Azkaineko Bil Tokin, 19:00etan, Azokaroa kari. Ekainaren... (+)
Biometanizazioaren olatuak azpian har dezake Nafarroa
Lehenago fotovoltaikoaren eta eolikoaren eztandak izan ziren moduan, orain biometanizazio planten txanda da Nafarroan, gehienak ekimen pribatutik bideratuak. Berez, berriztagarria da biogasa sortzeko prozesua, baina... (+)
Nafarroako Gobernuak behin-behinekoz atzera bota ditu Arroitz eta Sesmako biometanizazio proiektuak
Asteazken honetan Arroizko Udalak herrian biometanizazio-planta bat geldiarazteko eskaera onartu du foru gobernuak, eta ostegunean Sesman eraiki nahi den beste bati eman dio ezetza behin-behinekoz. (+)
gora