San Jurgi, artoak ereiteko goizegi.

Kuba “erregai erreserbarik gabe” geratu da

Iragan urtarrilaz geroztik AEBek inoizko blokeo zorrotzena daramate irlaren aurka, eta ondorioak gero eta larriagoak dira herritarrentzat: Vicente de la O Levy Energia eta Mehatze ministroak asteazken arratsaldean iragarri du uhartea “erregai erreserbarik gabe” geratu dela.


2026ko maiatzaren 15a
La Habanako gasolindegi bat.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

“Dagoeneko ez dugu ez fuelik, ez dieselik. Ez dugu erreserbarik”, iragarri du telebistaz egindako adierazpenetan Energia eta Mehatze ministroak, eta munduari dei egin dio, “Kuba zabalik dago, eta prest gaude erregaia erosteko saldu nahi digun edonori”.

Kanpotik sartzen den erregaia bukatuta, La Habana hiriburuan itzalaldiak egunero 22 ordutik gorakoak dira. Lurraldeko gainerako toki gehienetan egoera oker hori oso aspaldikoa da. Venezuelaren aurkako erasoaren ondoren, Donald Trump AEBetako lehendakariak Kubaren txanda zela iragarri zuen eta inoizko blokeorik zorrotzena ezarri zuen irlaren inguruan, herrialdeari petrolioa edo gasa saltzen dion edozeinen aurkako mehatxuak eginda.

Mehatxuak eraginkortasun handikoak izan dira eta ministroak ezagutzera eman duenez, urtarriletik aurrera itsasontzi bakar bat iritsi da erregaiarekin irlara, Errusiak apirilean bidalitakoa, 100.000 tona petroliorekin. “Maiatzaren hasiera arte eutsi diogu horrekin, baina kito, bukatu zaigu erregaia”, adierazi du ministroak.

Nazio Batuen Erakundeak nazioarteko zuzenbidearen aurkakotzat jotzen du AEBek Kubaren aurka daramaten blokeoa, baina herrialderik ez da ausartu Trumpi aurre egiten. Ondorioak oso larriak dira irlarentzat eta ekonomia ia geldirik dute: estatuko elektrizitate konpainiak iragarri zuen ostegunekoa izango zela 2022tik uhartean izandako itzalaldirik larriena eta herrialdearen %63 geldituko zela argindarrik gabe une berean.

De la O Levy ministroak adierazi du Kubak orain bere energia iturriak bakarrik dituela: baditu bere pretrolioa eta gas naturala, baita energia berriztagarria ere, bereziki fotovoltaikoa. Txinaren laguntzarekin eremu fotovoltaikoa izugarri handitu da irlan, baina iturri horiek guztiak batuta ere, guztiz eskasak dira herrialdearen beharrei aurre egiteko.

CIA La Habanan, negoziazioetan

Trumpen estrategia eta mezua da herritarrentzat bizi baldintzak ahalik eta gehien kaskartzea, haiek gobernuaren aurka altxa daitezen: “Ez dugu erasorik egin behar izango, bakarrik eroriko da”, iragarri izan du Trumpek sarri.

AEBak eta Kuba negoziazioetan ari dira, baina oraindik ez da emaitzarik izan: AEBek Kubak bere izaera komunista atzean utz dezala nahi du, eta Kubak oraingoz ez du horrelakorik onartzen. Ostegun honetan bertan AEBetako ordezkaritza bat –CIAko zuzendari John Ratcliffe buru– Kubako Barne Ministerioko agintariekin bildu da bi herrialdeen arteko harremanak aztertzeko.

Kubako Gobernuaren iturriek adierazi dutenez, AEBei argi utzi diete herrialdeak ez duela talde terroristarik laguntzen, ez duela atzerriko inongo herrialderen base militarrik irlan, eta, beraz, ez duela suposatzen inongo mehatxurik AEBentzat. AEBek, 100 milioi dolarreko dirulaguntza eskaini diote Kubako Gobernuari, baldin eta aldaketa politikoei ekiten badie.

“Hiru ipuinetan pertsonaiek askapen prozesuak bizi dituzte eta zerbait traditu behar dute beren buruarekin leialagoak izateko”
Jone Bordatok (Hazparne, 1984) urrian eman zuen argitara Erroen Izerdia (Elkar) ipuin liburua eta ostegun honetan aurkeztuko du Azkaineko Bil Tokin, 19:00etan, Azokaroa kari. Ekainaren... (+)
Biometanizazioaren olatuak azpian har dezake Nafarroa
Lehenago fotovoltaikoaren eta eolikoaren eztandak izan ziren moduan, orain biometanizazio planten txanda da Nafarroan, gehienak ekimen pribatutik bideratuak. Berez, berriztagarria da biogasa sortzeko prozesua, baina... (+)
Nafarroako Gobernuak behin-behinekoz atzera bota ditu Arroitz eta Sesmako biometanizazio proiektuak
Asteazken honetan Arroizko Udalak herrian biometanizazio-planta bat geldiarazteko eskaera onartu du foru gobernuak, eta ostegunean Sesman eraiki nahi den beste bati eman dio ezetza behin-behinekoz. (+)
Olaberrian eraiki daiteke estatuko biometanizazio-planta handiena
Oraindik ez da proiektu zehatza publiko egin, baina ezaguna da CAFek eta Olaberriko (Gipuzkoa) ArcelorMittalek biometazazio-planta bat eraikitzeko proiektua aurkeztu diotela Olaberriko Udalari. Delfos enpresarekin... (+)
Klima larrialdiari nondik heldu?
Energia trantsizioaren bueltan bada nahasgarria den fenomenoa. Batetik, gero eta energia berriztagarri gehiago sortzen da; Nafarroan, adibidez, kontsumitutako energia guztiaren %28ra iritsi zen 2024an (2024ko... (+)
gora