Azaroan ortzia, urte onaren mentura

Nafarroako Gobernuak behin-behinekoz atzera bota ditu Arroitz eta Sesmako biometanizazio proiektuak

Asteazken honetan Arroizko Udalak herrian biometanizazio-planta bat geldiarazteko eskaera onartu du foru gobernuak, eta ostegunean Sesman eraiki nahi den beste bati eman dio ezetza behin-behinekoz.


2026ko apirilaren 17a
Biometanizazio proiektuen aurkako mobilizazio bat Iruñean.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

“Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak gora jotzeko errekurtso bat onartu du Sesmako udalerrian Biometano Sesma SL enpresak sustatutako biometanizazio-planta bat egiteko baimenaren aurka. Era horretan, Foru Aginduaren bidez, instalazio horri urrian emandako Ingurumeneko Baimen Integratua (IBI) bertan behera geratu da”. Horixe dio ingurumen departamentuak ostegun honetan zabaldutako oharrak dioena.

Ingurumen foru departamentuak argudiatu duenez, instalazioen sustatzaile den Biometano Sesma SLk ez du izango behar beste lursailik eskura aurreikusitako biometanizazio-plantatik sortutako digestatoa barreiatzeko, eta horrek nitrogeno kutsadura sor dezake.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren Ekonomia Zirkularrerako eta Berrikuntzarako zerbitzuak aztertu du Sesmako Udalaren helegitea, eta bertatik diotenez, Biometano Sesma SLren eskaera ez dator bat 234/2025 Foru Aginduarekin. Enpresak aurkeztu du digestatoa barreiatzeko lur kopuru zehatza, baina zerbitzuak dioenez, horretarako baimena lur-jabeek eman behar dute eta ez lurren maizterrek, kasu honetan gertatu den gisan. Lur-jabeen baimenik izan ezean, enpresen eskaerak ez du betetzen aurrera jarraitzeko ezinbestekoa den Ingurumen Baimen Integratua.

Arroizen ere ez

Arroitzeko kasuan ere bertako udalak jarri zuen helegitea eta ingurumen departamentuak argudio bera erabili du jadanik emana zuen IBIa orain atzera botatzeko. Proiektuaren sustatzaile AGR Biogás S.A.-k 1.500 hektareako lur saila identifikatu zuen digestatoa barreiatzeko, horien artean Arroitz eta Lukineko udalen lur-sailak, baina udal horiek ez zuten eman horretarako baimenik.

Ingurumen departamentuaren ezezko horiek ez dira behin betikoak, eta enpresek lortuko balituzkete lur-jabeen baimenak proiektuek aurrera egin ahal izango lukete. Edozein kasutan, hori ez da erraza izango, lur horietako batzuk udal lurrak direlako eta bi udalek dagoeneko adierazi dutelako biometanizazio proiektuon aurkako jarrera.

2025a baino geroago biometanizazio-plantak eraikitzeko baimenak eskatu dituzten enpresen proiektuak geldiarazita daude –lau bat plantari eragiten die–, iazko urrian Nafarroako Legebiltzarrak onartutako moratoriaren ondoren. Datorren irailaren 30ean amaituko da moratoriaren epea eta orduan argituko da proiektu horiekin zer gertatuko den. Gerta liteke, halaber, lehenago onartzea Nafarroako Gobernua prestatzen ari den lur zaurgarrietako sahats eta digestatoen kudeaketarako dekretua kaleratzea, eta horrek ere finka dezake proiektuokin zer gertatuko den.

Nafarroan gertatzen ari den biometanizazio prozesuari buruzko erreportaje zabala argitaratu du ARGIAk aste honetan eta bertan ematen dira olatu berri honi buruzko hamaika azalpen.

Olaberrian eraiki daiteke estatuko biometanizazio-planta handiena
Oraindik ez da proiektu zehatza publiko egin, baina ezaguna da CAFek eta Olaberriko (Gipuzkoa) ArcelorMittalek biometazazio-planta bat eraikitzeko proiektua aurkeztu diotela Olaberriko Udalari. Delfos enpresarekin... (+)
Klima larrialdiari nondik heldu?
Energia trantsizioaren bueltan bada nahasgarria den fenomenoa. Batetik, gero eta energia berriztagarri gehiago sortzen da; Nafarroan, adibidez, kontsumitutako energia guztiaren %28ra iritsi zen 2024an (2024ko... (+)
Kubatarrak "gerra egoeran" daude herrialdea AEBen erasotik defendatzeko
Kubako lehendakari Miguel Díaz-Canelek telebistaz jakinarazi du herrialdeak indarrean jarri duela “defentsarako prestakuntza plana”. AEBen jarrera oldarkorrari erantzuteko abiatu dute plana eta horren arabera, besteak... (+)
Aire kalitatearen neurketa EAEn ez da EBk agintzen duen moduan egiten, Ekologistak Martxanek salatu duenez
Europako Ingurumen Agentziak parametro batzuk erabiltzen ditu Europar Batasuneko lurraldean airearen kalitatea neurtzeko eta 2019tik estatu guztiek horixe bera erabili beharko lukete, baina Ekologistak Martxan... (+)
Artousteko eski estazioan atzera bota dute plastikozko eski pista
Urtarrilaren hasieran hartu du erabakia estazioak, bertako arduradunek azaldu dutenez, plastikozko pista zapaltzeko makina erosi behar zutela ohartu zirenean. Pirinioetako Ossau bailara ezaguneko Laruns hiriko... (+)
gora