Maiatzean kuku, garagarrilean mutu.

Portugaleteko Baserritarren Azoka


2026ko azaroaren 25a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

2018an Frantziako Inserm erakundeak 160.000 pertsonarekin egin zuen ikerketak frogatu zuen elikagai ekologikoen ohiko kontsumoak minbizi probabilitatea %25 murrizten zuela. Ikerketa talde beraren 2019tik 2026rako ikerketek diotenez, elikagai ultraprozesatuetako kontserbatzaile eta edulkoratzaileek osasunean kalteak eragiteko arriskua goititzen dute, minbizian eta bihotzeko gaitzetan.

Alternatibarik ezean, hirietako biztanleei janaria iritsarazteko bide errazena supermerkatu handiak dira. Aski da supermerkatuko kutxara hurbildu eta saltzen diren produktuei begira egotea, ohartzeko ateratzen diren produktu gehienak ez direla freskoak eta ekologikoak.

Osasuna da, gaixotasuna sendatzea baino lehen, gaixorik ez jartzeko baldintzetan bizi ahal izatea. Ildo horretan, gero eta ugariago diren ikerketak gure agintarientzat aski izan behar lirateke ohiko esloganetik kanpo janari garbi, fresko eta pozoirik gabekoak modu erraz eta erosoan herritarren eskuragarri jartzeko moduak sortu eta bultzatzeko.

Ezkerraldeko hirietan bizi diren 265.000 biztanleentzat, Portugaleteko azoka da baserritarren produktuak zuzenean erosteko toki bakarra

Bizkaiko Ezkerraldean, Portugaleteko Baserritarren Azoka da elikagai osasuntsu eta freskoak lortzeko guneetako bat. Azoka astean bitan da, 09:00etatik 13:00era, ostegun zein larunbatero, Zubi Esekitik gertu dagoen Solar plazan. 1459. urtetik egiten da eta Euskal Herriko azoka zaharrenetariko bat da. Emakumeak izan dira azokako saltzaileen gehiengoa, hortik Mercado de Aldeanas gaztelerazko izena. Azkenik, saltzaile asko historikoki ibaiaren eskuma aldeko baserrietatik etorri denez, euskara Portugaleteko ohikotasunean baino gehiago entzun eta baliatzeko aukera dago bertan.

Barakaldotik Santurtzira eta Trapagaranetik Muskizerainoko hirietan bizi diren 265.000 biztanleentzat, hau da baserritarren produktuak zuzenean erosteko toki bakarra.

Populazio handiko eta guztiz industrializatutako inguru honetan estrategikoa behar luke hiritarrak eta baserritarrak elkartuko dituen salerosketa gune duinak bultzatzeak.

Azokak berritu eta indartzeko badira beste tokietan egin litezkeen hainbat ekimen: inguruko herrietatik azokara erostera etortzen diren biztanleei garraio publikoa merketzea, urtaroka nekazari lanei lotuta Alde Zaharra indartuko lukeen egitarau kulturala osatzea, eguraldi txarra egiten duenerako baserritarrak beren toldoekin euripean egon ez daitezen azokarako estalki bat jartzea, beren produktuak saltzen dituzten baserritarrak eta Mercabilbaon zein Errioxan jeneroa erosi eta birsaltzen dutenak desberdinduko dituen identifikatzailea jartzea, baserritarren produktuekin janari kozinatua egingo duen kooperatiba martxan jartzea, eta abar. Hasiko al gara edo bere horretan utziko al dugu? 

Ura zaindu dezagun
2026-07-26 | Kimetz Arana Butroe
Ez da ohikoa izaten ekaina bukaerarako bailara atlantikoetako zelaiak lehortuta eta aletuta ikustea. Azken hilabeteko beroak zein euririk ezak kostaldeko larreak horitu ditu, eta gure... (+)
Udaletan norbaitek pentsatzen al du janarian?
2026-05-24 | Kimetz Arana Butroe
Udaberriarekin batera, ortuzainak etenik gabe gabiltza udako barazkiak landatzen. Askotarikoa da gure herrietako baratze paisaia: badira hirigunetik kanpo etxeen ondoan dauden baratzeak eta industria zein... (+)
Bertoko frutarbolak
2025-11-02 | Kimetz Arana Butroe
Urtarriletik martxora bitarte luzatzen da frutarbolak lurrean landatzeko aroa. Landaketa egin aurretik, ordea, udazkena da mintegikoekin mintzatu, katalogoak aztertu eta eskariak egiteko garaia. Planifikazio hori... (+)
Portugaleten ardiak lorezain
2025-07-06 | Kimetz Arana Butroe
Portugaletera bazoazte, autobidea utzi eta hiriko sarrerako bi erreiko bide bazterrean 40 ardiko artaldea ikusiko duzue agian. Makilarekin zaindari dute alboan artzaina, iluntzetan itxituran sartu... (+)
Ardi moztaileak
2024-12-15 | Kimetz Arana Butroe
Uharteko artzain egunean azaldu zuten Euskal Herriak nazioarteko ardi mozketa txapelketatan aritzeko onarpena lortu duela. Ofizialtasuna Eskoziako 2023ko munduko txapelketan etorri zen, euskal moztaileek aurkeztutako... (+)
gora