Ez da harri gogorrik berakatzez lehuntzen ez denik

Portugaleten ardiak lorezain


2025eko uztailaren 03a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Portugaletera bazoazte, autobidea utzi eta hiriko sarrerako bi erreiko bide bazterrean 40 ardiko artaldea ikusiko duzue agian. Makilarekin zaindari dute alboan artzaina, iluntzetan itxituran sartu eta egunez pisu-lantegi arteko zelaietan bazkatzen du artaldea. Bere izena izan liteke Abdu, Babacar edo Demba, eta ikusten dudan aldiro imajinatzen dut belardiz belardi mugitzen diren Afrikako abeltzain familien antzera ari dela hemen ere.

Euskal Herrian ere herri lurren erabilerarekin lotua da artzaintza, urtaroen arabera belar puntaren bila mendiko larreetara edo ibarreko zelaietara, gora-behera mugitzen baitira artzainak. Portugaleten eta Sestaon, ordea, lurrez txiki eta azalera ia guztia etxe, industria edo kalez eraikia denez, haiek dira Bizkaiko abelburu erroldan ardi eta behi gutxien dituzten herriak. Horregatik da deigarria hiri bazterreko bide handien inguruan artzaina eta ardiak ikustea.

Gure inguruan zabalduena den lorezaintza ereduan hiru elementu bereizten dira: belardiak, lore guneak eta zuhaixka-arbolak. Eredu horrek goresten duen belardia green estiloko zelaia da, belar motza, espezie gutxi batzuk nagusi direna (dibertsitate gutxi), mozketa mantenu handia (udaberrian hamabost egunero pasaldi bat) eta lehorte garaian ureztaketa behar duena. Beraz, lorezaintza mota horrek lan, erregai eta ur kontsumo handiak behar ditu mantendu ahal izateko.

Agintariak aldaketa klimatikoaz bolo-bolo ari direla, hirietako erdigunera kotxeen sarrera debekatu dute. Beharrezkoa da, ordea, haratago joatea; erakundeek haien jarduna aztertu eta hiri bizigarriagoetarako arloz arloko eraldaketa neurriak planteatzea.

Berebiziko garrantzia du lorezaintza eta espazio berdeen kudeaketa jasangarriagoa sortzeak: sasoiko lore gutxiago eta landare iraunkor gehiago dituena, asfalto bazterreko belarra hiltzeko pozoirik gabe, espezie askotako belardiak, kaleen zabalerara egokitutako zuhaitzak, ahal dela inausketa murriztuko duena eta ur gutxiagorekin arituko dena.

Lorezaintza jasangarri horretan tokia izan dezake gune batzuetan belardien mantenu eta ongarriketarako abereak erabili eta hiri barruan janaria ekoiztu ahal izateak.

Ze onura lekarkiguke halako neurriak martxan jartzeak? Lorezaintzaren karbono lorratzean, herritarren naturarekiko hurbilpenean, tenperaturaren kudeaketan, espazio berdeen erabileran, hurbileko ekonomian edo elikadura hurbilago eta hobearen ezagutzan? Hor, ikertu eta erantzun beharreko galderak.

Autobideko artzainarengandik hiri erdiko lorategira besarkada bat, eta animo Gasteizen greba luzean ari zareten lorezainei, hiri bizigarrietarako garrantzitsuak, beharrezkoak, zarete.

Ardi moztaileak
2024-12-15 | Kimetz Arana Butroe
Uharteko artzain egunean azaldu zuten Euskal Herriak nazioarteko ardi mozketa txapelketatan aritzeko onarpena lortu duela. Ofizialtasuna Eskoziako 2023ko munduko txapelketan etorri zen, euskal moztaileek aurkeztutako... (+)
Baserritarren oporrak
2024-09-15 | Kimetz Arana Butroe
Baserritarrek badute oporrik? Galdetu dute eskolan. Ezezkoa erantzun dute ikasleek. Orduan, egunero lanean, baserritar izan nahiko zenukete etorkizunean? Eta inork baserritarra izan nahi ez badu,... (+)
Elikadura
2023-05-14 | Kimetz Arana Butroe
Laster izango dira udal hauteskundeak eta hautagaiak herrietarako programak idazten ariko dira. Gehienak eraikuntza eta hirigintza proiektuetaz ariko dira, era tradizionalean. Gutxiago izango dira inguruko... (+)
Energia krisia
2022-05-22 | Kimetz Arana Butroe
Ukraina eta Errusiaren arteko gerraren aitzakiapean izugarri azkartu da azken urteetako energia eta erregaien garestitzea. Garraiolarien protestek supermerkatuak husteko beldurrak haizatu ditu jendearengan. Horrela munduko... (+)
Begano eta abeltzain txikien arteko aliantza
2021-10-03 | Kimetz Arana Butroe
Azken urtean COVIDaren ondorioz, abiadura handian izugarrizko aldaketak eman ditu gure bizimoduak. Egoera berriak gure elikadura ohituretan ere aldaketak ekarriko dituela dirudi. Aurten izan naizen... (+)
gora